Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2002ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
3348

AGINDUA, 2002ko maiatzaren 15ekoa, Osasun sailburuarena, irakaskuntza batzordeei dirulaguntzak emateko Osasun sailburuaren 2002ko martxoaren 26ko Aginduan aurreikusitako batzordeko kideak izendatzen dituena. Euskal Autonomia Erkidegoan espezialitateen programa ofiziala egiten ari diren barneko profesional sanitario egoiliarrei prestakuntza osagarria emateko dira laguntza horiek.

Euskal Autonomia Erkidegoan espezialitateen programa ofiziala egiten ari diren barneko profesional sanitario egoiliarrei prestakuntza osagarria emateko xedez irakaskuntza batzordeei laguntzak emateko dei egiten duen Osasun sailburuaren 2002ko martxoaren 26ko Aginduak 6. artikuluan xedatzen duenez (2002ko apirilaren 12ko EHAA), laguntza horiek Osasun sailburuordeak emango ditu, Osasun sailburuak berariaz izendatzen duen balorazio-batzordearen proposamenez; eta, horretaz gain, Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Agindu horretan xedatutakoa betetzeko eta indarrean dauden legeek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoan espezialitateen programa ofiziala egiten ari diren barneko profesional sanitario egoiliarrei prestakuntza osagarria emateko xedez irakaskuntza batzordeei laguntzak emateko 2002ko martxoaren 26ko Aginduan jasotako batzordeko kide honako hauek izendatzea:

Batzordeburua:

– Rafael Cerdán Arandia jauna, Osasun sailburuordea.

Bokalak:

– Alfredo R.-Antigüedad Zarranz jauna, Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria.

– Iñaki Berraondo Zabalegui jauna, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoko Zuzendaritza Nagusiaren izenean, eta ordezkoa Álvaro Iruin Beitia jauna.

– José Manuel Ladrón de Guevara Portugal jauna, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoko Zuzendaritza Nagusiaren izenean, eta ordezkoa Félix Gutiérrez Mendiguren jauna.

– M.ª José Bombín López andrea, Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzako teknikaria, eta ordezkoa Luis Ignacio Domingo Uriarte jauna.

– Carlos Garate Ibargüen jauna, Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanetan jardungo duena; eta ordezkoa Vicente Jasa Ardaraz jauna.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 15a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala