Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2002ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
3347

AGINDUA, 2002ko maiatzaren 15ekoa, Osasun sailburuarena, erakunde zientifiko sanitarioei laguntzak emateko Osasun sailburuak 2002ko martxoaren 26an emandako Aginduan aurreikusitako batzordeko kideak izendatzen dituena. Laguntzen helburuak honakoak dira: profesional sanitarioak teknika alorrean prestatu eta eguneratzea edota osasun ikerketak egitea eta aldizkari zientifiko-sanitarioak argitaratzea.

Profesional sanitarioak teknika alorrean prestatu eta eguneratzeko edota osasun ikerketak egiteko eta aldizkari zientifiko-sanitarioak argitaratzeko xedez erakunde zientifiko sanitarioei laguntzak emateko deialdia egiten duen 2002ko martxoaren 26ko Aginduak 6. artikuluan xedatzen duenez (2002ko apirilaren 24ko EHAA), laguntza horiek Osasun sailburuordeak emango ditu, Osasun sailburuak berariaz izendatzen duen balorazio-batzordearen proposamenez; eta, horretaz gain, batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Agindu horretan xedatutakoa betetzeko eta indarrean dauden legeek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Profesional sanitarioak teknika alorrean prestatu eta eguneratzeko edota osasun ikerketak egiteko eta aldizkari zientifiko-sanitarioak argitaratzeko xedez erakunde zientifiko sanitarioei laguntzak emateko 2002ko martxoaren 26ko Aginduan jasotako batzordeko kide honako hauek izendatzea:

Batzordeburua:

– Rafael Cerdán Arandia jauna, Osasun sailburuordea.

Bokalak:

– Alfredo R.-Antigüedad Zarranz jauna, Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria.

– Luis González de Galdeano Esteban jauna, Osasun Publikoko Zuzendaritzaren izenean, eta ordezkoa Javier García González jauna.

– Jon Darpón Sierra jauna, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoko Zuzendaritza Nagusiaren izenean, eta ordezkoa Iñaki Berraondo Zabalegi jauna.

– Carlos M.ª Garate Ibargüen jauna, Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanetan jardungo duena; eta ordezkoa M.ª José Bombín López andrea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 15a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala