Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2002ko urtarrilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
467

1/2002 DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, lehendakariarena, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak bere kargua utz dezala xedatzen duena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 32.2 artikuluan eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluan ematen zaizkidan eskumenez baliatuz, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Iñaki Gerenabarrena Martínez de Lahidalga jaunak Nekazaritza eta Arrantza sailburu kargua utz dezala, eta, bide batez, Euskadiren alde egindako lanagatik eskerrak ematea.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko urtarrilaren 21ean.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Azterketa dokumentala