Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilboko Udala
7169

IRAGARKIA, Bilboko Udaleko 2000. ekitaldiko lanpostu-zerrenda aldatzeari buruzkoa.

Bilboko Udalbatzak, 2001eko azaroaren 29an egindako batzarraldian, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

Bat.– Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 90. eta 104. artikuluetan, abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 16. artikuluan, 781/1986 Errege Dekretuaren 127. eta 128. artikuluetan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 13. eta ondorengo artikuluetan ezarritakoaren arabera, 2000ko urriaren 25ean onartutako Bilboko Udaleko lanpostu-zerrendaren aldaketa onartu da, ondoren zehazten den arabera:

Enplegu, Emakume eta Ingurugiro saila

Enplegu eta Ekonomi Sustapeneko negoziatuburu lanpostua (2456) kendu da. Lanpostuak 23 lantoki-osagarria eduki du eta izendapen librez B taldeko, Gizarte-urgazle tituludun/ Gizarte-lanean diplomadun eta, 1995-07-30eko derrigortasun-data izanik, 3. hizkuntza-eskakizuna zuen funtzionario batek bete beharrekoa izan da.

Gizarte Ongizate Saila

Inmigrazioko negoziatuburu lanpostua (2456) sortu da. Lanpostuak 23 lantoki-osagarria du eta izendapen librez B taldeko, Gizarte-urgazle tituludun / Gizarte-lanean diplomadun eta, 3. hizkuntza-eskakizuna duen funtzionario batek bete beharrekoa da.

Bi.– Erabaki hau betez, Alkateari ahalmena ematea lanpostu berriak Zerbitzu Eginkizunetan eta aldi baterako hornitzeko, dagokien deialdia egin arte."

Bilboko udaletxeak, 2001eko abenduaren 3a.

BEHIN-BEHINEKO IDAZKARI NAGUSIA.


Azterketa dokumentala