Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7164

IRAGARKIA, 2001eko azaroaren 21ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: "Ortuella TEA" eta T-3 zenbakiko euskarriaren arteko instalatuko den 13,2 kV-ko aireko eta lur azpiko linea elektrikoaren adarra, Portugaleteko udalerrian.

Iberdrola Distribución, S.A.U. sozietateak eskatuta, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako eta testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz. Errege Dedretu horrek energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen ditu.

Erref.: L-5527 – ASS-AOK

Esp.: ATH-01/152

Lana egingo den tokia: Portugaleteko udalerrian.

Aurrekontua: 8.830.455 PTA. / 53.074,01 <FONT FACE="Euro Sans" SIZE=2>e .

Helburua: SPRI-LUR, S.L.ren indar elektrikoaren eskaerari erantzutea.

Ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitza:

Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.

Eroaleak: 6 (1x95) AL x 46,2 AC.

Euskarriak: metalezkoak.

Luzera: 121 m.

Hasiera: "Ortuella TEA-La Florida" linea elektrikoaren T-1 euskarrian.

Amaiera: linea bereko T-3 euskarrian.

Lur azpiko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitza:

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3 (1x240)mm2 aluminiozkoak.

Luzera: 117 m.

Hasiera: "Ortuella TEA-La Florida" linea elektrikoaren aldaketaren T-1 euskarrian.

Amaiera: "Ortuella TEA"-n.

Goian aipatutako instalazioaren administrazio baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilboko Concha jenerala kaleko 23 zenbakiko 5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan aurkeztu beharko dira hogei eguneko epearen barruan, iragarkia argitaratzen den biharamunetik hasita.

Bilbao, 2001eko azaroaren 21a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSE ANDRES BLASCO.


Azterketa dokumentala