Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7162

IRAGARKIA, 2001eko azaroaren 21ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: 525 zenbakiko "Velodromo" izeneko transformazio zentroa, Valle de Trápaga-Traparango udalerrian.

Iberdrola Distribución, S.A.U. sozietateak eskatuta, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako eta testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz. Errege Dedretu horrek energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen ditu.

Erref.: CT-5204 – ASS-AOK

Esp.: ATD-01/86

•Lana egingo den tokia: Valle de Trápaga-Traparango udalerrian.

•Aurrekontua: 3.506.889 PTA / 21.077,58 <FONT FACE="Euro Sans" SIZE=2>e .

•Helburua: barruti horretako energia elektrikoaren beharrei erantzutea.

"Velodromo" izeneko 525 zenbakiko transformazio zentroa

•Nolakoa: lurpean.

•Transformadoreak:

Kopurua Potentzia (kVA) Hozte-sistema Transformazio-erlazioa

1 630 silikona 13,2/0,42 kV

Goian aipatutako instalazioaren administrazio baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilboko Concha jenerala kaleko 23 zenbakiko 5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan aurkeztu beharko dira hogei eguneko epearen barruan, iragarkia argitaratzen den biharamunetik hasita.

Bilbao, 2001eko azaroaren 21a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSE ANDRES BLASCO.


Azterketa dokumentala