Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7161

IRAGARKIA, 2001eko urriaren 30ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen dira Barrundiko udalerriko Errotalde transformazio zentroa eta 13,2 kV-ko lurpeko linea elektriko baten argibideak.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko (argindarra garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta argindarreko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen dekretua. 2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta testu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen dugu ondorengo instalazio hau, eskatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. izanik.

Erref.: 67/16513-ATH01.111-ATD01.74

Kokagunea: Ozaeta, Barrundiko udalerrian.

Aurrekontua: 5.360.552 PTA (32.217,57 euro).

Xedea: Ozaetako kiroldegia argindarrez hornitzea.

Ezaugarriak:

Lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna.

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: aluminiozkoak, 150 mm2-koak, 12/20 kV isolamenduarekin, lubaki hormigoiztatuan sartutako plastikozko tutuan bideratuak.

Luzera: 640 m.

Hasiera: Barrundia transformazio zentroa.

Helburua: egin nahi den transformazio zentroa.

Errotalde izeneko transformazio zentroa

Mota: hormigoizko aurrefabrikatua

Transformadorea: 250 kVA.

Transformazio-erlazioa: 13.200 / 420 - 242 V.

Instalazio horretarako Administrazio baimena eskatu da.

Eta hori guztia argitara ematen da, lurralde bulego honetan (Samaniego kalea, 2. Gasteiz) proiektua aztertzeko aukera emateko. Hartara, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira. Horrela eginez gero, erreklamazioaren bi kopia aurkeztu behar dira, eta horretarako epea hogei egunakoa da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 30a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala