Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7160

IRAGARKIA, 2001eko urriaren 29koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen dira Vitoria-Gasteizko udalerriko 13,2 kV-ko lurpeko linea elektriko baten eta Arkaute izeneko transformazio zentroaren argibideak.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko (argindarra garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta argindarreko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen dekretua. 2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta testu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen dugu ondorengo instalazio hau, eskatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. izanik.

Erref.: 67/16512-ATH01.110-ATD01.73

Kokagunea: Arkaute, Vitoria-Gasteizko udalerrian.

Aurrekontua: 14.279.142 PTA (85.819,37 euro).

Xedea: Salburuako ingurumen parkean barrena doazen linea elektrikoak lurpean sartzea.

Ezaugarriak:

Lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna.

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: aluminiozkoak, 150 mm2-koak, DHZ1 motako 12/20 kV-ko isolamendu lehorrarekikoak, plastikozko tutuan bideratuak.

Luzera: 994 +306 m.

Hasiera: Gamarra TZ-Agurain (Elorriagara doan adarra) lineako 1260. euskarria.

Amaiera: linea bereko 1261. euskarria.

Arkaute izeneko transformazio zentroa

Mota: barrukoa.

Transformadoreak: 630 kVA.

Transformazio erlazioa: 13200 / 420 - 242 V.

Instalazio horretarako Administrazio baimena eskatu da.

Eta hori guztia argitara ematen da, lurralde bulego honetan (Samaniego kalea, 2. Gasteiz) proiektua aztertzeko aukera emateko. Hartara, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira. Horrela eginez gero, erreklamazioaren bi kopia aurkeztu behar dira, eta horretarako epea hogei egunekoa da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 29a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala