Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
7156

LEHIAKETA. Iragarkia, Bizkaiko Osasun Lurralde Zuzendaritzaren bulegoak zaintzeko zerbitzua esleitzeko (Maria Diaz de Haro kalea 58, Bilbao).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzu eta Ekonomi Araubidearen Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 6/2002-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: izenburuan adierazitakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Bilbao.

d) Gauzatzeko epea (hilabeteak): kontratua izenpetzen den egunaren biharamunetik hasita 2002ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: aldez aurretikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 93.706,74 euro BEZ barne.

Astegunetan egunez lan egindako ordua: 12,855649 euro BEZ barne.

Astegunetan gauez lan egindako ordua: 14,123784 euro BEZ barne.

Jai edo asteburuetan egunez lan egindako ordua: 13,895400 euro BEZ barne.

Jai edo asteburuetan gauez lan egindako ordua: 15,163535 euro BEZ barne.

5.– Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Ekonomi Araubidearen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 76.

e) Faxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko azken egunera arte, inolako kargurik gabe, lehen adierazitako lekuan.

g) Halaber, Eusko Jaurlaritzako web orrian ere eskuratu ahal izango dira: www.ej-gv.net.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Ez da sailkapenik eskatzen; baina, kaudimen teknikoa eta ekonomikoa dutela egiaztatu beharko dute, hala ezartzen baita berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 19. puntuan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko urtarrilaren 8a, 16:30ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan, karatulako 21. puntuari dagokionez, adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honetako 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua —gutxi gorabeherakoa— edo gutxieneko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez dagokio.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Ekonomi Araubidearen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 - 4. solairua. Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2002ko urtarrilaren 11a.

e) Ordua: 11:30.

10.– Bestelako argibideak: ez dagokio.

11.– Iragarki-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 4a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

IGNACIO ZALBIDEA ALVAREZ.


Azterketa dokumentala