Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
7153

AGINDUA, 2001eko ekainaren 29koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan (Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) erroldatzeko Iñigo Bilbatua Arrizabalaga jaunak egindako eskabidea ebazten duena.

AURREKARIAK

1.– Iñigo Bilbatua Arrizabalaga jaunak 2001eko apirilaren 9an Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan (Etxbide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) alta eman eta erroldatzeko eskatu zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2000ko abenduaren 26ko Aginduaren 3. artikuluan ezartzen denez, Sail honek etxebizitza-eskatzaileen erregistroan erroldatzeko epe bat zabalduko du urtero, agindu baten bidez, eta, bertan, horretarako epea eta tokia adieraziko ditu. Erregistroa Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailekoa da (Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua).

2.– 2000ko abenduaren 26ko Agindu horretako 7. artikuluan ezartzen denez, halaber, erroldatzeko finkatutako epea amaitu ondoren ez da eskabiderik onartuko.

3.– 2001eko otsailaren 14ko Aginduaren bidez (otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan erroldatzeko epea zabaldu zen. Agindu horretako ebazpenetatik bigarrenean ezarri zenez, 2001eko apirilaren 6a arte, egun hori barne, aurkeztu behar ziren eskabideak eta erroldatzeko aldia amaitu ondoren aurkeztutako eskabideak ez ziren onartuko.

4.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua espediente hau ebazteko eskumena duen organoa da, hala xedatzen baita Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 160/2000 Dekretuan.

Lehen azaldutako guztiagatik, honakoa

EBATZI DUT:

Iñigo Bilbatua Arrizabalaga jaunak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan (Etxbide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) erroldatzeko egindako eskabidea ez onartzea, epez kanpo aurkeztu duelako.

2.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Bietarako epea jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasiko da, eta hilabetekoa izango da lehenengoarentzat eta bi hilabetekoa bigarrenarentzat.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko ekainaren 29a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala