Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7151

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 7koa, Energia zuzendariarena, Urnietako udal barrutian "Pabellones Landa" izeneko 13,2 kV-ko transformazio zentroa (mota: lonja arrunta) instalatzeko baimena ematen duena eta instalazioa berritzeko proiektua onartzen duena. Erref.: RI 20/24072 - A.T.D. 50/01 - M.c.

Iberdrola, S.A. enpresak hala eskatuta espediente bati eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: aipatutako transformazio zentroa instalatzeko administrazioaren baimena eman eta instalazioa berritzeko proiektua onartzeko. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Getaria kalea 13, Donostia. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkataritza, hornidura eta administrazio prozedurako jarduerak arautzen dituen abenduaren 1eko 1995/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) VII. tituluko II. kapituluan ezarritako izapideak, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Bestalde, aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialeko elkargokidea den Raul Herraez Fernandez industria ingeniari teknikoak (3506 kolegiatu zenbakia) izenpetu du eta Elkargoak ikus-onetsi du. Ikus-onespenak 2001eko maiatzaren 22ko data du.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuak (2001-10-24ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa.

EBATZI DU:

Baimena ematea, Iberdrola, S.A. enpresari Urnietako udal barrutian "Pabellones Landa" izeneko 13,2 kV-ko transformazio zentroa (mota: lonja arrunta) instalatzeko eta onartzea instalazioa berritzeko proiektua. Hona hemen proiektuaren ezaugarriak:

"Pabellones Landa" izeneko transformazio zentroa:

Mota: Lonja arrunta.

Potentzia: 630 kVA.

Transformazio-erlazioa: 13200/398 V.

Ebazpen hau abenduaren 1ko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:

1.– Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldakuntzekin.

2.– Instalazioak abiarazteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.

3.– Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Gipuzkoako Lurralde Bulegoari, honek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.

4.– Ebazpen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideen kalterik gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Administrazio eta Plangintzako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, betiere azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 7a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala