Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
7150

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 11koa, Herrizaingo Sailaren Zerbitzu zuzendariarena, 2001eko martxoaren 26ko Ebazpenaren bidez deitutako prozesua amaituta, behin betiko lan-poltsak argitara ateratzen dituena, Herrizaingo Sailaren Segurtasun Administrazioko laguntza zerbitzuetan aldi baterako lanetan aritzeko direnak.

Herrizaingo Sailaren Zerbitzu zuzendariaren 2001eko martxoaren 26ko Ebazpenaren bidez (2001eko martxoaren 26ko EHAAn, 59. zk.), Herrizaingo Sailaren Segurtasun Administrazioko laguntza zerbitzuetan aldi baterako lanetan aritzeko, lan poltsak osatzeko prozesua zabaldu zen.

Herrizaingo Sailaren Zerbitzu zuzendariaren 2001eko azaroaren 13ko Ebazpenaren bidez, prozesu horretan onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenden argitalpena xedatu zen, azaroaren 15ean hain zuzen, hamar egun naturaleko epea emanez erreklamazioak aurkezteko.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta aurkeztu direnak ebatzita, behin betiko lan-poltsak argitara ateratzen dira.

Hortaz,

EBATZI DUT:

Lehena.– Argitaratzea, 2001eko abenduaren 21ean, 2001ko martxoaren 26ko Ebazpenaren 3.1 puntuan aipatutako lekuetan, lan-poltsen behin betiko zerrendak, Herrizaingo Sailaren Segurtasun Administrazioko laguntza zerbitzuetan aldi baterako lanetan aritzeko direnak, 2001eko martxoaren 26ko Ebazpenaren bitartez deitutako prozesuan sortu izanak.

Bigarrena.– Ebazpen honek eragina izango du EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, nahiz eta aurkez daitezkeen errekurtsoen ondorioz gerora aldaketarik ere gerta litekeen.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, gorajotze errekurtsoa aurkez dakioke hilabeteko epean Herrizaingo sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 11.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.


Azterketa dokumentala