Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7148

344/2001 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako Lanpostu-Zerrenda onartzen duena.

Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoei buruzkoak, lanpostu-zerrenda arautzen du II. tituluko I. kapituluan, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoan, eta lanpostu-zerrenda horri buruzko oinarrizko printzipioak adierazten ditu, baita zerrenda egitean kontuan hartu behar diren arauzko bideak ere.

Gauzak horrela, aipatutako legezko testuaren 5. artikuluak xedatzen du lehen adierazitako zerrenden gutxieneko edukia: izendapena, ikastetxea, Ikuskaritza Teknikoaren Zerbitzua edo Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko Zerbitzua eta, behar izanez gero, adskribatuta dagoen hezkuntza-administrazioaren lurralde esparrua; lanpostuan aritzeko eskatutako baldintzak, esleitutako hizkuntz eskakizuna eta derrigortasun eguna besteak beste; kasu bakoitzean ari garen talde, kidego, eskala edo lan-kategoriara adskribatzea eta, azkenik, funtzionarioei gordetako lanpostuez ari garenean, berariazko osagarria eta lanpostua betetzea.

Bestalde, 4. artikuluaren l) letrak, lanpostu-zerrendak onartzeko ahalmena Gobernuari ematen dion uztailaren 6ko Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 5. artikuluko h) letrarekin bat etorrita, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ematen dio irakasle-lanpostuen zerrendak proposatzeko ahalmena.

342/2001 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa arautzen duena, eta 343/2001 Dekretua, Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuetarako hizkuntz eskakizunak eta beren derrigortasun egunak zehazteko irizpideak ezartzen dituena, argitara emateak justifikatzen du oraingo Dekretua.

Horren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2001eko abenduaren 11n izandako bileran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Onartzen da Dekretu honen I. eranskinean agertzen den lanpostu-zerrenda, Hezkuntza Ikuskarien eta Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko Ikuskarien Kidegoetako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak azaltzen dituena.

2. artikulua.– Zonaldeburuen lanpostuek, zehazten diren zonaldeetara esleitutako Ikuskarien eta Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko Ikuskarien Kidegoetako funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketaren bidez betetzen direnek, hileroko 31.900 pezetako zenbatekoan gehituko dute Ikuskari-lanpostuetarako zehaztutako hileroko berariazko osagarria.

3. artikulua.– Hezkuntza Ikuskaritzan lanpostuak zerbitzu-eginkizunean betetzen dituzten irakasleek datozen kidegoko berariazko osagarria jasoko dute. Gainera, zenbateko horren eta Hezkuntza Ikuskariaren lanpostuari dagokionaren arteko aldea jasoko dute.

4. artikulua.– Lanpostu bakoitzeko berariazko osagarriaren zenbatekoa dedikazio bereziko osagarriaren lehen graduari dagokionarekin handituko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Lehena.– Abenduaren 7ko 464/1994 Dekretua (1994ko abenduaren 14ko EHAA) indargabetzen da, Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostu-zerrendari dagokiona.

Bigarrena.– Dekretu honek xedatutakoaren kontra doazen maila bereko edo apalagoko xedapenak ere indargabetzen dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko abenduaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

M.ª ANGELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA

LANPOSTUEN ZERRENDA

ARABAKO HEZKUNTZA IKUSKARITZA

Lantokia: Vitoria-Gasteiz

Kidegoa : Hezkuntza Ikuskaritza

Lanpostuak Betetzeko modua Taldea HE Derrigortasun data Dotazioa Hileko berariazko osa.

Lurraldeburua Izendapen librea A 2. HE 2006 1 269.509

Hezkuntza Bereziko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 2 206.330

Hezkuntza Bereziko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2006 1 206.330

Euskarako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 2 206.330

Geografia, Historia eta Human. Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Hezkuntza Berriztapeneko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2006 1 206.330

Hezkuntza Berriztapeneko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2011 1 206.330

Gaztelaniako Hizkuntza eta Lit. Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2011 1 206.330

Matematikako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Teknologiako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

LANPOSTUEN ZERRENDA

BIZKAIKO HEZKUNTZA IKUSKARITZA

Lantokia: Bilbao

Kidegoa : Hezkuntza Ikuskaritza

Lanpostuak Betetzeko modua Taldea HE Derrigortasun data Dotazioa Hileko berariazko osa.

Lurraldeburua Izendapen librea A 2. HE 2006 1 269.509

Natur Zientzietako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Hezkuntza Bereziko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 4 206.330

Hezkuntza Bereziko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2006 1 206.330

Hezkuntza Bereziko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2011 3 206.330

Arte Irakazkuntza-Marrazketako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2011 1 206.330

Arte Irakazkuntza-Musikako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Euskarako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 8 206.330

Euskarako Ikus. (Eus. Hizkuntza eta Lit.) Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Filosofiako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Fisika eta Kimikako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2006 1 206.330

Fisika eta Kimikako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2011 1 206.330

Geografia, Historia eta Human. Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Geografia, Historia eta Human. Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2011 1 206.330

Hezkuntza Berriztapeneko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 6 206.330

Hezkuntza Berriztapeneko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2006 1 206.330

Lanpostuak Betetzeko modua Taldea HE Derrigortasun data Dotazioa Hileko berariazko osa.

Hezkuntza Berriztapeneko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2011 2 206.330

Hizkuntza Klasikoko Ikuskaria (Latina) Lehiaketa A 2. HE 2006 1 206.330

Frantseseko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2006 1 206.330

Ingeleseko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Gaztelaniazko Hizkuntza eta Lit. Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Gaztelaniazko Hizkuntza eta Lit. Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2011 1 206.330

Matematikako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Matematikako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2006 1 206.330

Administrazio Teknologiako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2006 1 206.330

Elektrizitate Teknologiako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2006 1 206.330

Metal Teknologiako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

LANPOSTUEN ZERRENDA

GIPUZKOAKO HEZKUNTZA IKUSKARITZA

Lantokia: Donostia-San Sebastián

Kidegoa : Hezkuntza Ikuskaritza

Lanpostuak Betetzeko modua Taldea HE Derrigortasun data Dotazioa Hileko berariazko osa.

Lurraldeburua Izendapen librea A 2. HE Epe amaitua 1 269.509

Natur zientzietako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Hezkuntza bereziko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 2 206.330

Hezkuntza bereziko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2006 1 206.330

Hezkuntza bereziko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2011 1 206.330

Euskarako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 4 206.330

Euskarako Ikus. (Eus. Hizkuntza eta Lit) Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Fisika eta Kimikako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2011 1 206.330

Hezkuntza Berriztapeneko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 3 206.330

Hezkuntza Berriztapeneko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2006 1 206.330

Hezkuntza Berriztapeneko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2011 1 206.330

Frantseseko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Gaztelaniako Hizkuntza eta Lit. Ikustaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.300

Matematikako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2011 1 206.330

Administrazio Teknologiako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Elektrizitate Teknologiako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

LANPOSTUEN ZERRENDA

GIPUZKOAKO HEZKUNTZA IKUSKARITZA

Lantokia: 3. Barrutia. EIBAR (Egoitza: Eibar)

Kidegoa : Hezkuntza Ikuskaritza

Lanpostuak Betetzeko modua Taldea HE Derrigortasun data Dotazioa Hileko berariazko osa.

Hezkuntza Bereziko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2006 1 206.330

Euskarako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Geografia, Historia eta Human. Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

Ingeleseko Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE 2006 1 206.330

Metal Teknologiako Ikuskaria Lehiaketa A 2. HE Epe amaitua 1 206.330

LANPOSTUEN ZERRENDA

IKUSKARITZA zentrala

Lantokia: Vitoria-Gasteiz

Kidegoa : Hezkuntza Ikuskaritza

Lanpostuak Betetzeko modua Taldea HE Derrigortasun data Dotazioa Hileko berariazko osa.

Ikuskari nagusia Izendapen librea A 2. HE Epea amaitua 1 382.447

Lehen Hezkuntzako Ikuskari Koord. Izendapen librea A 2. HE Epea amaitua 1 288.655

Batxilergoko Ikuskari Koordinatzailea Izendapen librea A 2. HE 2006 1 288.655

Lanbide Heziketako Ikuskari Koord. Izendapen librea A 2. HE Epea amaitua 1 288.655


Azterketa dokumentala