Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7147

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 10ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, Herri-administrazioarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzearren dirulaguntzak ematen dituena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak Herri-administrazioarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketak sustatzearren, merezimendu-lehiaketaren bidez, dirulaguntzak emateko 2001eko uztailaren 3ko Ebazpena onartu zuen. Horrekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Herri-administrazioarekin zerikusia duten gaiei buruzko dirulaguntzak jarraian aipatzen diren proiektuei ematea:

1.– "Contabilidad y presupuesto en base a devengo: posibilidades de mejora para la gestión y responsabilidad de las Administraciones Públicas Vascas". Gaizka Zubiaur Etcheverry.

2.– "Reintegro de subvenciones. Dimensión sustantiva y dimensión operativa de un procedimiento clave para la gestión eficaz de programas de ayudas públicas". Jesús Manuel Luis Carrasco.

3.– "La administración vasca en Internet: ¿un servicio de calidad para el ciudadano de Euskadi?". Fátima Ana Pastor Ruiz.

4.– "Efectos de la globalización sobre las organizaciones administrativas y las políticas públicas: proyección internacional de la acción pública vasca". Alfredo Rodríguez Gurtubay.

5.– "El personal estatutario que desarrolla su cometido en el seno de las Administraciones Públicas en régimen de interinidad: el funcionario interino". Rosario Barbaro García Maza.

Bigarren artikulua.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, hilabeteko epean, argitalpena egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 10a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.


Azterketa dokumentala