Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7145

336/2001 DEKRETUA, abenduaren 4koa, "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." Sozietate Publikoaren akzio berriak harpidetu eta ordaintzeko, eta sozietate horren estatutuak aldatzeko dena.

Maiatzaren 24ko 105/1982 Dekretuaren bitartez, "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." Sozietate Publikoa sortzea ebatzi zen.

Aipatu sozietatea sortzeko hasierako helburua hauxe izan zen: Euskal Autonomia Erkidegoari transferitutako lineetan, errepidez zein trenez pertsonak garraiatzeko zerbitzu publikoa ustiatzea (abuztuaren 25eko 2488/1978 Dekretuaren bitartez eta abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bitartez transferitu ziren aipatu lineak). Geroztik, Sozietateren hasierako helburua zabaldu egin da, hain zuzen ere, urtarrilaren 25eko 56/1994 Dekretuko 1. artikuluan eta Sozietatearen Estatutuetako 3. artikuluan zehazten den legez.

2000ko abenduaren 27an egin zuen batzarrean Administrazio-Kontseiluak proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2001eko urtarrilaren 30eko bilkuran, "Euskotren XXI Plan Estrategikoa" onartu zuen. Eta 2000ko ekitaldiari dagokionez, aipatu finantza-planean aurreikusitako zorpetzea: 2000ko ekitaldiko luzapenezko aurrekontuetako baldintzen araberakoa da; beraz, 2001eko ekitaldirako aurreikusitako zorpetzea 2002ko ekitaldikoa ere izan daiteke.

"Euskotren XXI Plan Etrategikoa" eta Sozietatearen helburua betetzeko, Sozietate Publikoaren Administrazio-Kontseiluak, 2001eko ekainaren 20an egindako batzarrean, ondoko proposamena egin zion Akziodunen Batzar Nagusiari, 105/1982 Dekretuko 9.1 artikuluarekin bat egin ere: 2001erako kapitala zabaltzekoa, zehazki, berrogei milioi zortziehun eta hirurogeita hamar mila berrehun eta hamahiru euro eta hamazazpi zentimokoa (40.870.213,17), edo 6.800.231.289 pezeta.

"Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." Sozietate Publikoaren gaurko kapitala berrehun etat hamazortzi milioi berrehun eta laurogeita bat mila bederatziehun eta hirurogeita bat euro eta laurogeita hamahiru zentimokoa (218.281.961,83) da, bazkide bakarra denez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak guztiz harpidetu eta ordaindutakoa, eta serie bitan —A eta B— jaulkitako izendun tituluetan gauzatua. Aipatu A serie hori honelaxe dago osatua: bi milioi bederatziehun eta hogeita lau mila berrehun eta hirurogeita hamabost (2.924.275) izendun akzioren bitartez, bakoitza 45,0759078301459 euroko izendun baliokoa; akziook honako zenbakiak dituzte korrelatiboki: 1etik bi milioi bederatziehun eta hogeita lau mila berrehun eta hirurogeita hamabostera (2.924.275) artekoak —bi zenbaki horiek barne direla—, eta guztiak ere harpidetuta eta ordainduta daude. Eta aipatu B serie hori honelaxe dago osatua: milioi bat laurehun eta hogeita hamazortzi mila eta zazpiehun (1.438.700) izendun akzioren bitartez, bakoitza 60,1012104399 805 euroko izendun baliokoa; akziook, bestalde, honako zenbakiak dituzte korrelatiboki: 1etik milioi bat laurehun eta hogeita hamazortzi mila eta zazpiehunera artekoak (1.438.700) —zenbaki bi horiek barne direlarik—, eta guztiak ere harpidetuta eta ordainduta daude. Kapital hori zabaldu egingo da, jaulkitako akzioen balio izendatua gehituaz eta A eta B serietako akzio gehiago jaulkiaz; eta horretarako berrogei milioi zortziehun eta hirurogeita hamar mila berrehun eta hamahiru euro eta hamazazpi zentimo (40.870.213,17) erabiliko dira, beherago zehazten den bezala erabili ere. A serieko (2.924.275) akzioetariko bakoitzaren gaur egungo balioa 45,0759078301459 eurotan dago finkatua, eta 4,9240921698541 eurotan gehituko da, eta izendun balio berria 50 eurokoa izango da. B serieko akzioetariko (1.438.700) bakoitzaren gaur egungo balioa 60,1012104399805 eurotan dago finkatua, eta 4,8987895600195 Eurotan gehituko da, izendun balio berria 65 eurotan finkatuaz. Berrogeita hamar euroko mila akzio izendun (1000) jaulkiko dira, A seriekoak, korrelatiboki ondoko zenbaki hauek izango dituztenak: bi milioi bederatziehun eta hogeita lau mila berrehun eta hirurogeita hamaseitik (2.924.276) bi milioi bederatziehun eta hogeita bost mila berrehun eta hirurogeita hamazazpira artekoak (2.925.275) —biak barne direlarik—, eta akziook, bestalde, gastu orotarik eta jaulkipen-gastu eta –zerga guztietatik salbuetsiak dira, eta jaulkitako akzio bakoitzeko hogeita bat mila bostehun eta hirurogeita hamar mila euro eta berrogeita hiru zentimoko (21.570,43) jaulkipen-sariarekin. Lehendikoen eskubide eta obligazio berberak izango dituzte akzio berriek. Bestalde, hirurogeita bost (65) euroko balio izenduneko berrehun eta laurogeita hamazortzi mila eta berrogeita bost (298.045) akzio jaulkiko dira; B seriekoak direnak, eta korrelatiboki ondoko zenbaki hauek izango dituztenak: milioi bat laurehun eta hogeita hamazortzi mila zazpiehun eta batetik (1.438.701) milioi bat zazpiehun eta hogeita hamasei mila zazpiehun eta berrogeita bostera (1.736.745) bitartekoak; parekoak eta jaulkipen-gastu eta –zerga orotarik salbuetsiak direnak. Jaulkiko diren akzio berriek lehendikoen eskubide eta obligazio berberak izango dituzte.

Uztailaren 27ko Euskadiren Ondareari buruzko 14/1983 Legearen 44. artikuluan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoak sozietate publikoetan partaidetzak eskuratzeko, Jaurlaritzak dekretu bidez emandako baimena beharko du, betiere delako sozietatea menpeko duen sailak eta Ogasun eta Herri Administrazioak proposaturik.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Garraio eta Herrilan sailburuak batera egindako proposamenez, eta Jaurlaritzak, 2001eko abenduaren 4an egindako batzarrean, eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Bazkide bakarraren eskubideez baliatuaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." Sozietate Publikoaren kapital soziala zabaltzea ordaintzeko baimena ematea, hain justu ere, A serieko akzioen (2.924.275) izendun balioa areagotuaz, gaur egun akzioko 45,0759078301459 eurokoa dena 4,9240921698541 eurotan gehituaz, eta izendun balio berria 50 eurotan finkatuaz; eta B serieko akzioen (1.438.700) izendun balioa gehituaz, gaur egun 60,1012104399805 eurokoa dena 4, 8987895600195 eurotan gehituaz, eta izendun balio berria 65 eurotan finkatuaz.

2.– Bazkide bakarraren eskubideez baliatuaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak izendun (1000) mila akzio, bakoitza berrogeita hamar (50) eurokoa, erosteko baimena ematea. Akziok ondoko zenbaki hauek izango dituzte korrelatiboki: bi milioi bederatziehun eta hogeita lau mila berrehun eta hirurogeita hamaseitik (2.924.276) bi milioi bederatziehun eta hogeita bost mila berrehun eta hirurogeita hamazazpira artekoak (2.925.275), zenbaki bi horiek barne direla; bestalde, jaulkipen-gastu eta zerga guztietatik salbuetsiak izango dira; eta, bestalde, akzio bakoitzeko hogeita bat mila bostehun eta hirurogeita hamar euro eta berrogeita hiru zentimoko (21.570,43) jaulkipen-sariarekin. Lehendikoek dituzten eskubide eta obligazio berberak izango dituzte jaulkipen berriko akzioek. Orobat, berrehun eta laurogeita hamazortzi mila eta berrogeita bost mila (298.045) akzio —bakoitza hirurogeita bost (65) euroko izendun baliokoa— jaulkiko dira, B seriekoak direnak, eta ondoko zenbakiak izango dituztenak korrelatiboki: milioi bat laurehun eta hogeita hamazortzi mila zazpiehun eta batetik (1.438.701) milioi bat zazpiehun eta hogeita hamasei mila zazpiehun eta berrogeita bostera artekoak (1.736.745); eta parekoak, eta jaulkipen-gastu eta –zerga guztietatik salbuetsiak dierenak. Lehendikoek dituzten eskubide eta obligazioa berberak izango dituzte jaulkipen berriko akzioek.

2. artikulua.– Aipatu sozietate publikoaren estatutuetako bosgarren artikulua aldatu egiten da, eta aurrerantzean hauxe izango da:

"5. Artikulua.– Kapitala.

Kapital soziala berrehun eta berrogeita hemeretzi milioi ehun eta berrogeita hamabi mila ehun eta hirurogeita hamabost (259.152.175) eurotan finkatzen da, bi serietan, A eta B, jaulkitako izendun tituluetan osatua. Berrogeita hamar euroko (50) izendun balioko bi milioi bederatziehun eta hogeita bost mila berrehun eta hirurogeita hamabost (2.925.275) akziok osatzen dute A seriea; eta akzio horiek zenbaki hauek dituzte korrelatiboki: batetik (1) bi milioi bederatziehun eta hogeita bost mila berrehun eta hirurogeita hamabostera artekoak (2.925.275), biak barne direla; eta, bestalde, guztiak ere harpidetuak izango dira. A serie horretako akzio batzuk, 1etik 2.924.275era artekoak, —biak barne— direla-eta akzioko 45,0759078301459 euro ordainduta daude, eta akzioko 4,9240921698541 euro ordaintzea falta da. Eta A serieko 2.924.276tik 2.925.275era artekoak —biak barne— %25ean ordainduta daude, hots, akzioko 12,5 euro, hortaz, akzioko 37,5 euro ordaintzea falta da.

Hirurogeita bost euroko (65) izendun balioko milioi bat zazpiehun eta hogeita hamasei zazpiehun eta berrogeita bost (1.736.745) akzioz osatua dago B seriea; eta akzio horiek zenbaki hauek dituzte korrelatiboki: batetik (1) milioi bat zazpiehun eta hogeita hamasei mila zazpiehun eta berrogeita bostera artekoak (1.736.745) —biak barne—; eta, bestalde, guztiak ere harpidetuak direnak. 1etik 1.438.700era artekoak —biak barne—, B seriekoak direnak, direla-eta akzioko 60,1012104399805 euro ordaindu da, eta akzioko 4, 8987895600195 euro ordaintze falta da. 1.438.701etik la 1.736.745era artekoak —biak barne— %25ean ordainduta daude, alegia akzioko 16,25 euro, hortaz, akzioko 48,75 euro ordaintzea falta da.

Egiteke dauden ordainketak: hogeita hamasei milioi hamalau mila laurehun eta laurogeita bat euro eta laurogeita hamabi zentimo (36.014.481, 92), harpidetutako akzioen titularrak egin beharko ditu, hain justu ere, bi mila eta beteko abenduaren hogeita hamaikan egindako diru-ekarpenaz, ordainketa baten edo zenbaitetan, betiere Diruzaintzako premiak justifikatu ondoren"

Vitoria-Gasteizen, 2001eko abenduaren 4an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Garraio eta Herrilan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.


Azterketa dokumentala