Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7143

AGINDUA, 2001eko abenduaren 10ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Bulegoan dagoen Lurralde Bulegoko buru lanpostua (2779 kodea, 1 dotazioa) izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.d) artikuluan eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen duen 2001eko urriaren 18ko Aginduko (2001eko azaroaren 7ko EHAA) laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Sabino Zugadi Barrón jauna izendatzea Lurralde Bulegoko buru izateko (A taldea, 29. maila, 2779 kodea, 1 dotazioa), Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Bulegoan.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak izendapen honek.

Hirugarrena.– Administrazioko bideari amaiera ematen dion Agindu horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Administrazioarekiko auzietako errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, bi hileko epean, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 10a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala