Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7140

340/2001 DEKRETUA, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2001. ekitaldira luzatutako aurrekontuko 3222 programan (Gazteria eta Gizarte Ekintza) diru-sarrerak lortu direla-eta, programa horretan bertan 8.000.000 pezetako kredituak (48.080,97 euro) habilitatzen dituena.

3222 programari (Gazteria eta Gizarte Ekintza) lotutako "Gazte Txartela" proiektuan, uste baino diru-sarrera gehiago lortu da, hain zuzen ere 8.000.000 pezeta (48.080,97 euro).

Kultura Sailak 8.000.000 pezetako (48.080,97 euro) zuzkidura eskatu du 3222 programari (Gazteria eta Gizarte Ekintza) lotutako bestelako proiektuetarako.

Horregatik, horren habilitazioa egiten da dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko azaroaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren 2001. ekitaldira luzatutako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

3222 238.99 8.000.000 48.080,97

GUZTIRA 8.000.000 48.080,97

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

3222 312.62 8.000.000 48.080,97

GUZTIRA 8.000.000 48.080,97

Lortutako fondoak 3222 programako (Gazteria eta Gizarte Ekintza) proiektu hauek finantzatzeko erabiliko dira:

PROIEKTUAK PEZETAK EUROAK

Gazteriaren 2. Planaren jarraipena 2.000.000 12.020, 24

Gazteriaren Euskal Behatokia 6.000.000 36.060,73

GUZTIRA 8.000.000 48.080,97

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko azaroaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala