Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7139

334/2001 DEKRETUA, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuko –2001. urteko ekitaldira luzatuko– 9211 programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 7111 programan (Landa Garapena ta Nekazaritza) 362,435.562 pezetako (2.178.281,60 euro) kredituak habilitatzen dituena.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeriotik 362.435.562 PTAko (2.178.281,60 euro) diru-ekarpen finkoetarako konpromisoa hartuta dago; zertarako, eta entzefalopatia espongiforme kutsakorra saihesteko.

Horregatik, horren habilitazioa egiten da dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82., 83. eta 131. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko abenduaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren aurrekontuan –2001. urteko ekitaldira luzatuan– kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

7111 453.01 362.435.562 2.178.281,60

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

9211 431.00 362.435.562 2.178.281,60

Entzefalopatia espongiforme kutsakorra saihesteko erabiliko dira fondook.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko abenduaren 4an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

IÑAKI GERENABARRENA MARTÍNEZ DE LAHIDALGA.


Azterketa dokumentala