Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2001eko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5193

24/2001 DEKRETUA, irailaren 17koa, lehendakariarena, Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro sailburua izendatzeari buruzkoa (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua izendatzen duen irailaren 17ko 24/2001 Dekretua 2001eko irailaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (181 zk.), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

– Laburpenean, 17106. orrialdean, eta dekretuaren izenburuan eta artikulu bakarrean, 17117. orrialdean, honakoa dioenean:

"... Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro ....",

honakoa esan behar du:

"... Lurralde Antolamendu eta Ingurumen ....",


Azterketa dokumentala