Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2001eko irailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
5154

EBAZPENA, 2001eko uztailaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, liburutegien azpiegiturak sortzeko edo berritzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei eta Mankomunitateei dirulaguntzak emateko diru-kopurua handitzen duena.

Liburutegien azpiegiturak sortzeko edo berritzeko Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta mankomunitateei dirulaguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egin zuen Agindua 2001 ekitaldian aplikatu ahal izateko bere epeak eta baldintzak egokitu zitzaizkion, maiatzaren 24an Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu zen Aginduaren bidez.

Agindu horren 3. artikuluan ezarri zenez gero 25.000.000 PTA (150.253,03 Euro) zuzenduko ziren aginduan erregulatzen ziren dirulaguntzetara.

Teknikariak hartu edo promozionatzeko Agindua ebatzi ondoren, ez da agindu horretarako izendatutako diru-kopuru guztia exekutatu. Hori dela eta, egokitzat jo da horko zazpi milioi pezeta liburutegien azpiegiturak sortzeko edo berritzeko Agindura aldatzea.

Aginduaren diru-dotazioa handitzea 2001eko maiatzaren 9ko Aginduaren 3. artikuluaren babesean egin da. Artikulu horrek honako hau jasotzen du: «Artikulu honetan jaso den guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da honako hiru baldintza hauen menpe: eskatutako dirulaguntzen guztirako zenbatekoa, Kultura Sailean laguntzak emateko beste egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuan ahitu gabe geratutako dirua eta dirulaguntzak ebatzi gabe egotea. Adierazitako aldaketaren berri Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuaren ebazpen bidez eman beharko da.

Kontuan izanda deialdiaren babesean jaso diren eskaerak eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzak Aginduaren xedea hobeto betetzeko beharko lituzkeen dirulaguntzak emateak bere garaian aurreikusi zuena baino diru gehiago eskatzen duela, hori dela eta,

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Liburutegien azpiegiturak sortzeko edo berritzeko dirulaguntzak emateko deialdirako izendatutako diru-dotazioa zazpi milioi handitzea, eta horrela horretara zuzendutako zenbatekoa 32.000.000 PTAkoa (192.323,87 Euro) izango da.

Bigarrena. – Honako Ebazpen hau, EHAAn argitara dezatela agintzea.

Administrazio bidea amaitzen ez duen honako ebazpen honen aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Kultura sailburuari, espresuki jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen Herri-Administrazioen Jardunbide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko uztailaren 16a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

IMANOL AGOTE ALBERRO.


Azterketa dokumentala