Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2001eko abuztuaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zallako Udala
4811

IRAGARKIA, UN-16 Burutzapen Unitateko urbanizazio proiektua hasierako izaeraz onesteari buruzkoa.

Jendaurrean ikusgai jartzen da Alkatetzak 2001eko uztailaren 26an eman duela hitzez hitz kopiatuta honela dioen Dekretua:

ALKATETZAREN DEKRETUA

"Parque Residencial Tepeyac, S.L.ren ordezkaritzan jardun duen Crisanto Saratxaga Perez jn.ak UN-16 Burutzapen Unitateko urbanizazio proiektua onesteko udaletxe honetan aurkezturiko dokumentazioa aztertuta.

Kontuan hartuta Udal Aparejadoreak emaniko txostenaren arabera, Proiektu horrek indarrean dauden AASSetan aurreikusita dauden parametro guztiak betetzen dituela.

Honen bidez, eta apirilaren 21eko 7/1985 Legeak bere 21.1.j) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz,

EBATZI DUT:

1.– Udal Aparejadorearen txostenean adierazitakoarekin bat etorriz, hasierako izaeraz onestea Patxi Enziondo eta Txema Iriondo arkitektoek idatzitako UN-16ko urbanizazio proiektua, bere aurrekontu orokorra 21.403.712 pezetakoa izanik, 128.638,90 euroren baliokidea.

2.– 15 eguneko epean jendaurreko informazioaldia irekitzea EHAAn, BAOn, Iragarki Taulan eta El Correo zein Deia egunkarietan iragarkia argitaratuz, aztertu nahi duen ororen esku espedientea utzita, alegazio egokiak aurkezteko.

3.– Agerraraztea Urbanizazio Proiektu hau behin-betiko onetsia izateko, aurretik UN-16ko Jarduketa Sistema bezala Konpentsazio Sistema behin-betiko onetsita geratu behar dela, bai eta Konpentsazio Proiektua ere.

4.– Interesatuei entzunaldia ematea, bakoitzari banako jakinarazpena eginez."

Zalla, 2001eko uztailaren 26a.

Alkatea,
LEANDRO KAPETILLO LARRÍNAGA.

Azterketa dokumentala