Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2001eko abuztuaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
4805

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko eraikinak eta instalazioak onik mantentzeko zerbitzua kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Araba kalea, 45, E. 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 72. Faxa: 945 00 62 03.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Erregimen Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.

c) Espediente zenbakia: 210/20/1/0477/O001/062001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko eraikinak eta instalazioak onik mantentzeko zerbitzua kontratatzea.

b) Loteak: Ez.

c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarriak.

d) Gauzatzeko epea: 2 urte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 17.000.000 PTA (102.172,06 euro).

5.– Behin-behineko fidantza: ez da beharrezkoa.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea:

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta-kodea, d) Telefonoa, e) Telefaxa: 1. puntuan adierazitakoak f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun baliodun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko irailaren 11ko 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan, karatulan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: 1. puntuan adierazitako helbidean.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak, d) Eguna: 2001eko irailaren 14a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. artikuluan xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada), e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunen kontura izango dira.

12.– Iragarkia EBAOra bidali zeneko eguna: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko uztailaren 11.

Kontratazio Mahaiko lehendakariaren ordezkoa,

JAVIER ALVAREZ MADARIAGA.


Azterketa dokumentala