Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2001eko abuztuaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Saila
4803

LEHIAKETA PUBLIKOA, Donostia-San Sebastiángo Justizia Jauregiko Judizio Aretorako multimedia ekipoak erosteko eta instalatzeko kontratua egiteko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente zenbakia: S-054/01-DJ.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan ageri dena.

b) Entregatu beharreko unitate kopurua: ikusi betekizun teknikoen plegua.

c) Loteak: ez dago loterik.

d) Entregatzeko lekua: Donostia—San Sebastiángo Justizia Jauregia.

e) Gauzatzeko epea: 2001eko azaroaren 15a.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 35.000.000 PTA (210.354,24 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: (945) 01 90 98.

e) Faxa: (945) 01 91 51.

f) e-mail:

g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko irailaren 13a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Pleguetan azaltzen dira.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko irailaren 13a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatzen direnak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiko Idazkaritza.

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Saila.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua I, solairuartekoa, A gunea.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete.

e) Aldaerak: ez.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua (gutxi gora-beherakoa) edo gutxienezko edo gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez dagokio.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2001eko irailaren 13a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak. Pleguetan azaltzen dira.

11.– Iragarki-gastuak. Esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abuztuaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRIA.


Azterketa dokumentala