Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2001eko abuztuaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
4795

EBAZPENA, 2001eko uztailaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, José Vicente Idoyaga Arrospide jauna "Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea" jakintza-arloan unibertsitateko katedradun izendatzeko dena. Plaza horretarako deialdia 2000ko urtarrilaren 24ko Erabakiaren bidez egin zen (otsailaren 18ko "Estatuko Buletin Ofiziala").

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2000ko urtarrilaren 24ko Erabakiaren bidez deialdia egin zen unibertsitateko irakaslegoan plazak betetzeko (2000ko otsailaren 18ko "Estatuko Buletin Ofiziala"). Lehiaketa epaitu behar zuen batzordea Errektoregoaren 2000ko urriaren 6ko Erabakiaren bidez izendatu zen (2000ko urriaren 27ko "Estatuko Buletin Ofiziala"). Kontuan hartuta Unibertsitate Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoak dioena 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenak; ikusita interesatuak bete egin dituela irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean; eta gorago aipaturiko batzordeak egin duen proposamena jasota,

Errektorego honek, ondoko hau Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitateko katedradun izendatzea erabaki du: José Vicente Idoyaga Arrospide jauna, NAN-zk. 14.534.871, jakintza-arloa: "Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea", saila: "Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea".

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean aurkatu ahal izango da Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako aretoan. Horretarako bi hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Aurretiaz Unibertsitateko errektore jaunari jakinarazi beharko zaio.

Leioa, 2001eko uztailaren 13a.

Errektorea,
E. E. (2000/06/14ko Erabakia, 2000ko uztailaren 10eko "Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria")
Irakasleen errektoreordea.
VICTOR URRUTIA ABAIGAR.

Azterketa dokumentala