Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2001eko uztailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Proyectos Integrados Energéticos de Muskiz, S.A. (PIEMSA)
4230

IRAGARKI arrunta, "giltza eskura" edo zerbitzuak motako kontratistentzako lehiaketa bidezko lizitazio murriztuko prozedurari buruzkoa (abenduaren 30eko 48/1998 Legearen II B eranskina).

Lehenengoa.– Erakunde kontratatzailea: Proyectos Integrados Energéticos de Muskiz, Sociedad Anónima (PIEMSA), Muñatones eraikina, San Martin kalea, 5, 48550 Muskiz (Bizkaia), Espainia.

Bigarrena.– Kontratuen izaera: ziklo konbinatudun gasifikazio integratuko (IGCC) konplexu berri baterako, entitate kontratatzaileak kontratu hauek esleituko ditu:

2.1.– Iragarki honetako 4.1 paragrafoko instalazioetarako kontratua, "giltza eskura".

2.2.– Iragarki honetako 4.2 paragrafoko instalazioetarako kontratua, "giltza eskura".

2.3.– Iragarki honetako 4.3 paragrafoko instalazioetarako kontratua, "giltza eskura".

2.4.– Iragarki honetako 4.4 paragrafoko instalazioetarako ingeniaritzako zerbitzu-kontratua, prezio itxikoa (Sailkapena: CPC 867).

Hirugarrena.– Gauzatzeko lekua: Petronorren findegiko instalazioen ondoan dauden terrenoak (Abanto Zierbena udalerria, Bizkaia, Espainia).

Laugarrena.– Kontratuen helburua eta ezaugarri orokorrak:

4.1.– IGCCko prozesurako unitateen xehetasun-ingeniaritza, horniketa eta eraikuntza burutzea eta abian jartzea, "giltza eskura" modalitatean (LSTK), honako hauek barne: gasifikazio blokea, sintesi-gasaren egokitze eta garbiketa, sufre planta, hidrigenoaren ekoizpena eta metalak berreskuratzea. Gasifikazio blokerako (visbreaker huts-hondakineko 195 t/h-ko diseinu-ahalmena), Texaco teknologia aukeratu da, presio altuko "quench" motakoa.

4.2.– Potentzia irlako, goi-tentsioko azpiestazioko eta itsasoko ura IGCCrako hozteko sistemako xehetasun-ingeniaritza, horniketa eta eraikuntza burutzea eta abian jartzea, "giltza eskura" modalitatean (LSTK).

i) Oinarrizko eskaintzan, potentzia irlak honako hauek izango ditu: ziklo konbinatu bat, sintesi-gaseko bi turbosorgailurekin (GE9FA mota); berreskuratzeko bi galdara eta lurrun-turbosorgailu bat, 935 MW-ko sortutako potentzia gordinekoa gutxi gorabehera.

ii) 400 kV-ko goi-tentsioko azpiestazioa (GIS mota) sare elektrikoari lotua.

iii) Itsasoko ura hozteko zirkulazio irekiko sistema bat honako hauekin: (a) ponpatzeko estazio bat, 90.000 bat metro kubiko orduko pasatuko dituena; (b) lur azpiko hormigoizko hoditeria bikoitza (horniketarako eta itzulerarako), 3.600 milimetroko diametrokoa eta bost bat mila metroko luzerakoa noranzko bakoitzean, deskargan hauxe duena (c) 15 bat MW-eko zentral hidraulikoa eta 400 bat metro luze den hustubidea; (d) elikadura elektrikoa IGCCtik (66 kV).

4.3.– Airea bereizteko teknologia kriogenikoa erabiltzen duen planta baten eta atxikitako azpiestazioaren xehetasuneko eta oinarrizko ingeniaritza, horniketa eta eraikuntza burutzea eta abian jartzea, "giltza eskura" modalitatean (LSTK). Airea bereizteko plantaren gutxieneko bolumena: gas-oxigenoa: 220 t/h (ehuneko ehuna oxigenoa), gas-nitrogenoa: 700 t/h. Azpiestazioa 66 kV-ko zirkuitu bikoitz batek elikatua izango da. Planta partzialki integratuta egongo da IGCCko gas-turbinekin.

4.4.– Ingeniaritza zerbitzuak, erosketen kudeaketa, eraikuntzaren ikuskapena eta abian jartzeko laguntza, prezio itxiko modalitatean, IGCCko instalazio hauetarako:

i) Lurra prestatzea eta dauden istalazioak beste leku batean jartzea.

ii) Eraikin eta instalazio orokorrak.

iii) Zerbitzu lagungarriak sortzea eta banatzea (antortxa sistemak, aire sistemak, ur sistemak, hondakin-urei azken tratamendua, biltegiratzeak eta suteen aurkako sistemak etab.).

iv) Iragarki honen 4.1, 4.2 eta 4.3 paragrafoetan zehaztutako loteen eta Petronor-eko findegiaren zein kanpoko zerbitzuen (gas naturala, ur gordina) arteko loturak.

Bosgarrena.– Obra osorako edo zati baterako lizitazioa egiteko aukera: lizitatzaileek berariaz adierazi beharko dute iragarki honetako bigarren paragrafoko kontratuetatik zeinetan aurkeztuko dituzten eskaintzak. Kontratu baterako baino gehiagorako eskaintzak egiteko aukera ere izango dute, zeintzuk diren adierazita. Hortik aurrera, egin nahi diren kontratu guztietarako eskaintzaz gainera, kontratu bakoitzerako eskaintzak ere egingo dira nahitaez. Erakunde kontratatzaileak kontratuak banan-banan edo batera kontrata ditzake, bere iritzira.

Seigarrena.– Aldaerak aurkezteko aukera: Erakunde kontratatzaileak aldaerak aztertzeko eskubidea izango du, betiere, aldaera horiek oinarrien pleguetan jasotako oinarrizko proiektuan agertzen diren gorabehera tekniko eta merkataritzakoak funtsean aldatzen ez badituzte eta onura hauetakoren bat badakarte: hobekuntza teknologiko nabariak, kostuetan edo inbertsioetan aurrezteko aukera edo epeak laburtzea. Hori guztia behar bezala egiaztatu beharko da.

Zazpigarrena.– Europako espezifikazioak erabiltzeari buruzko salbuespenak (48/1998 Legearen 14.1 artikulua): baldintza teknikoen pleguen arabera, badaude Europako zenbait espezifikazio teknikoen erabilerari buruzko salbuespenak, hain zuzen ere, 48/1998 Legearen 14.1 artikuluko a) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren kasuen aplikazioan oinarritutakoak.

Zortzigarrena.– Obrak hasteko eta burutzeko gehienezko epeak:

8.1.– Kontratuak gauzatzeko gehienezko epe globala berrogeita sei (46) hilekoa da, merkataritza-operaziora arte.

8.2.– Kontratuak gauzatzen hasteko epea hamasei bat (16) hilekoa izango da, iragarki hau igortzen denetik (iragarkia igorri den eguna hamazortzigarren paragrafoan dago zehaztuta). Hala ere, epe hori aldatu egin daiteke, horretarako arrazoirik badago, bereziki, epe horretan herri-administrazioen baimenak eta lizentziak lortu ez badira.

Bederatzigarrena.– Enpresen elkarteak: aldi baterako berariaz eratutako enpresek ere aurkeztu ahal izango dituzte eskaintzak, betiere, horien izaera juridikoa "aldi baterako enpresa-elkartea" bada. Dena den, eskaintzak aurkezteko aukeratzen badira, enpresa horiek ez dute zertan elkartea osatu behar harik eta kontratua esleitzen zaien arte. Horrek, ordea, ez ditu elkartutako enpresak salbuetsiko parte hartzeko eskaria aurkeztu dutenetik erakunde kontratatzailearen aurrean duten erantzukizun solidariotik. Aldi baterako enpresa-elkartea osatzeko konpromisoa hartu duten enpresek enpresa kideetako bat izendatu beharko dute lehiaketan zehar —edo esleipena jasoz gero kontratua guztiz amaitu arte— beren ordezkari edo ahaldun bakarra izateko. Izendapena parte hartzeko eskarian bertan egingo da.

Hamargarrena.– Parte hartzeko eskariak jasotzeko azken eguna: parte hartzeko eskariak idatziz eta gaztelaniaz aurkeztuko dira (eranskinak ingelesez ere aurkez daitezke), eskura edo egiaztatutako postaz, helbide honetan: IGCC proiektua, Repsol YPF, Sociedad Anónima - Central de Ingeniería, Capitán Haya kalea, 41, E-28020 Madril, telefonoa: 34 91 348 73 02, faxa: 34 91 348 51 38. Aurkezteko epea 22 egunekoa izango da, iragarki honetako hamazortzigarren paragrafoan zehaztutako igorpen-egunetik aurrera. Egun horretatik aurrera bidalitako eskariak errefusatu egingo dira.

Hamaikagarrena.– Lizitatzeko gonbitak bidaltzeko azken eguna: lizitatzeko gonbit guztiak batera bidaliko ditu erakunde kontratatzaileak, 2001eko urriaren 1ean beranduen jota.

Hamabigarrena.– Fidantzak eta bermeak: lehiaketan parte hartzeko gonbita jaso duten lizitatzaileek oinarrien pleguan adierazitako fidantzak eta bermeak aurkeztuko dituzte eskaintzarekin batera.

Hamairugarrena.– Finantzatzeko eta ordaintzeko oinarrizko erak: eskaintzen den prezioa itxia izango da eta ezin izango da aldatu. Ordainketa egutegiko egun jakinetan egingo da, obrak edo zerbitzuak aurreratu ahala. Horri buruzko zehaztasunak oinarrien pleguan ikus daitezke, lehiaketan parte hartzeko aukeratutako guztiei igorriko baitzaie.

Hamalaugarrena.– Aukeratzeko irizpideak eta gutxieneko baldintzak:

14.1.– Segidan aipatzen diren gutxieneko baldintza guztiak betetzen dituztela agiri bidez egiaztatzen dituzten lizitatzaileen artean aukeratuko ditu erakunde kontratatzaileak lizitatzera gonbitatutako hautagaiak. Aukeratzeko irizpideak eta arauak objektiboak izango dira, besteak beste, antzeko proiektuetan izandako esperientzia eta enpresen baliabideak eta ekonomi kaudimena. Hurrengo paragrafoan (14.2) eskatutako agiriak aurkeztu arren, erakunde esleitzaileak egoki ikusten dituen agiri gehigarriak, informazioa eta argibideak eskatu ahal izango dizkie lizitatzaileei aukeraketa egiteko.

14.2.– Lizitatzaileek gutxieneko hauek bete behar dituzte:

i) Esperientziari dagokionez, gutxieneko hauek betetzea:

Prozesu unitateen kasuan, azken zazpi urteetan, gutxienez "giltza eskura" motako kontratu bat egina izan behar du, kontratista nagusi gisa, Texaco teknologiako gasifikazio planta bateko ingeniaritza, hornikuntza eta eraikitze lanak egiteko eta abian jartzeko. Bereziki baloratuko da egindako plantak ezaugarri hauek baditu: presio altuko "quench" teknologiakoa izatea, multi-erreaktorea izatea eta gasifikadore bakoitzaren gutxieneko ahalmena 35 t/h-koa izatea, elikagaia hidrokarburo astunak edo petrolioko cokea direlarik.

Potentzia irlaren, goi-tentsioko azpiestazioaren eta itsasoko ura hozteko sistemaren kasuan, azken bost urteetan, gutxienez "giltza eskura" motako kontratu bi eginak izan behar ditu, kontratista nagusi gisa, ziklo konbinatuko zentral elektriko baten ingeniaritza, hornikuntza eta eraikitze lanak egiteko eta abian jartzeko. Egindako zentralak ezaugarri hauek izan behar ditu: 400 MW-ko potentzia, gutxienez, eta azken belaunaldiko turbina. Horretaz gain, itsasoko obrak egiten, itsasoko urak hartzen eta tunelak, itsaspeko hustubideak eta turbina hidraulikoak egiten ere izan behar du esperientzia.

Airea bereizteko plantaren kasuan, gutxienez "giltza eskura" motako kontratu bat egina izan behar du, lizentzia-emaile eta kontratista nagusi gisa, airea bereizteko planta baten ingeniaritza, hornikuntza eta eraikitze lanak egiteko eta abian jartzeko. Egindako plantak ezaugarri hauek izan behar ditu: teknologia kriogenikoa eta gas-oxigenoko 80 t/h-ko ahalmena tren bakoitzeko (%95 oxigenoa gutxienez). Horretaz gain, enpresak instalazioak izan behar ditu Espainian eta Espainiako merkatua ezagutu behar du.

Ingeniaritza zerbitzuen kasuan, egiaztatutako esperientzia izan behar du izaera eta neurri beretsuko lanetan, eta bulego bat Espainian, proiektua burutuko duen egoitzan 250 langile izango dituena, gutxienez.

ii) Ingelesez eta gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna izan behar du. Proiektuko hizkuntza ofiziala gaztelania izango da, eta hizkuntza horretan egingo dira, oro har, agiri guztiak.

iii) Erakunde kontratatzaileari ISO 9001 arauak edo baliokideak betetzen dituela egiaztatu beharko dio.

iv) Finantza egoera onean dagoela egiaztatu beharko du agiri bidez. Hortaz, parte hartzeko eskariarekin batera, azken hiru urteetako kontuen eta kontu ikuskapenen kopiak aurkeztuko ditu.

v) Honako hau onartuko du: eskaintza-egilearen proiektuaren zuzendaritza eta diseinu, erosketa, kontratazio eta eraikitze lanen zati handi bat Espainiako bulegoetan egingo dela, erakunde kontratatzaileak homologatutako ingeniaritza-enpresa espainiar batekin lankidetzan.

vi) Honako hau onartuko du: kontratua gaztelaniaz idatziko dela eta Espainiako legeriaren arabera eratu eta interpretatuko dela.

vii) Espainiako auzitegien jurisdikzioa eta eskumenak onartuko ditu.

Hamabosgarrena.– Esleitzeko irizpideak: esleipena lehiaketa bidez egingo da, beraz, kontratua eskaintzarik egokiena aurkezten duenari emango zaio. Esleitzeko irizpideak oinarrien pleguan daude adierazita eta plegu hori lizitatzeko aukeratutako guztiei bidaliko zaie. Erakunde kontratatzaileak bertan behera utz dezake lehiaketa edozein fasetan.

Hamaseigarrena.– Osagarrizko argibideak: laugarren paragrafoan aipatutako instalazioak burutzeko, eskumena duten erakundeek eta herri administrazioek hainbat baimen eta lizentzia eman behar dituzte, eta erakunde esleitzaileak baimen eta lizentzia horiek izapidetzen ari da une honetan. Obrak egiteko baimen horiek hamasei bat (16) hilabetean lortuko dira, iragarki hau bidali den egunetik kontatuta (ikusi hamazortzigarren paragrafoa).

Hala ere, behar diren baimen eta lizentziak lortuko ez balira, aplikagarri den legeriaren arabera, erakunde kontratatzaileak bertan behera utz lezake lizitazio prozedura, kontratuak esleitua egonda ere (esleipenak eraginik gabe utziko lirateke). Hori gertatuz gero, prozeduran parte hartzen dutenek ez lukete inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik.

Kontratuen esleipena jasotzen duten enpresek hainbana ordainduko dituzte prozedura honetako iragarki ofizialak argitaratzeak dakartzan gastuak.

Hamazazpigarrena.– Aldizkako informazio-iragarkia: iragarki honen aurretik ez da aldizkako informazio-iragarkirik argitaratu.

Hamazortzigarrena.– Iragarki hau bidali deneko eguna: 2001eko ekainaren 7a.

Hemeretzigarrena.– Europako Erkidegoen Argitarapen Ofizialen Bulegoak iragarkia jaso dueneko eguna: 2001eko ekainaren 6a.

Kontratuetarako burua,

JOSÉ RAMÓN SENDRA RIERA.

Página

DEPARTAMENTO DE ORDENACIÓN

DEL TERRITORIO, VIVIENDA

Y MEDIO AMBIENTE

DEPARTAMENTO DE TRANSPORTES

Y OBRAS PÚBLICAS

DECRETO 126/2001, de 10 de julio, por el que se aprueban las Normas Técnicas sobre Condiciones de Accesibilidad en el Transporte.

PRESIDENCIA DEL GOBIERNO

DECRETO 8/2001, de 16 de julio, del Lehendakari, por el que se declara el cese en sus funciones de la Vicepresidenta y de los Consejeros y Consejeras del Gobierno (corrección de errores).

DECRETO 18/2001, de 16 de julio, del Lehendakari, de nombramiento del Consejero de Agricultura y Pesca (corrección de errores).

DEPARTAMENTO DE HACIENDA

Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA

ORDEN de 2 de julio de 2001, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se modifica la Orden de 6 de junio de 2001 por la que se nombran miembros de Tribunales de procesos selectivos para el acceso a la condición de funcionario de carrera de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco correspondientes a la oferta pública de empleo para el año 2000.

AYUNTAMIENTO DE ASPÁRRENA

ANUNCIO de la convocatoria para la provisión del puesto de Peón-Alguacil mediante nombramiento Interino.

AYUNTAMIENTO DE LARRABETZU

ANUNCIO relativo a la Oferta de Empleo Público 2001.

PRESIDENCIA DEL GOBIERNO

RESOLUCIÓN de 7 de junio de 2001, del Secretario de la Presidencia por la que se autoriza la disminución de la subvención concedida al proyecto "Capacitación de organizaciones populares" (Ecuador), de la entidad GARAPENA, en el marco del Programa de Ayudas para la Cooperación y el Desarrollo en el ejercicio 1996.

DEPARTAMENTO DE INDUSTRIA,

COMERCIO Y TURISMO

ORDEN de 11 de julio de 2001, del Consejero de Industria, Comercio y Turismo, por la que se aprueba inicialmente el Plan Territorial Sectorial de la Energía Eólica en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

RESOLUCIÓN de 29 de mayo de 2001 del Director de Servicios Generales por la que se comunica a Dña. Emilia García García la Resolución de 26 de marzo de 2001 de la Viceconsejera de Comercio y Consumo por la que resuelve desestimar la reclamación interpuesta por la misma, al haber resultado infructuosa la notificación personal intentada.

DEPARTAMENTO DE JUSTICIA,

EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES

RESOLUCIÓN de 11 de junio de 2001, del Director de Estudios y Régimen Jurídico del Departamento de Justicia, Trabajo y Seguridad Social, por la que se hacen públicas relaciones de inscripciones y otras anotaciones practicadas en el Registro de Asociaciones durante el pasado mes de abril.

RESOLUCIÓN de 31 de mayo de 2001, del Viceconsejero de Justicia, por la que se hace pública la anulación de una beca de formación y colaboración en materia de derechos humanos individuales y colectivos.


Azterketa dokumentala