Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2001eko uztailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
4217

IRAGARKIA, prestazio handidun ibilgailuak alokatzeko esleipenaren berri emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: S-319/2001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: horniketa-kontratua.

b) Helburua: prestazio handidun ibilgailuak alokatzea.

c) Loteak: ez.

d) Zein aldizkari ofizialetan edo buletinetan eta zein egunetan argitaratu zen lizitazio-iragarkia: EHAAren 92. zk., 2001eko martxoaren 16koa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: hamabost milioi 15.000.000 PTA (128.881, 48 euro).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2001eko ekainaren 19a.

b) Kontratista: Onduno Comercial, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 5.900 pezeta eguneko eta ibilgailuko.

Erandio, 2001eko ekainaren 25a.

Baliabide Orokorren zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.


Azterketa dokumentala