Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2001eko uztailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Saila
4210

EBAZPENA, 2001eko ekainaren 11koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, Bazkunen Erroldan joan den apirilean egin diren sarrerak eta oharrak argitaratzeko dena.

Bazkunei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legearen 9. eta 18. artikuluetan eta bigarren xedapen iragankorrean agindutako ondorioetarako, Bazkunen Errolda Nagusia sortu zuen martxoaren 25eko 77/1986 Dekretuaren 3.1. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz eta 1987ko martxoaren 2ko ebazpenean (martxoaren 9ko EHAA, 46 zk.) agindutakoaren arabera,

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzak, uztailaren 27ko 303/1999 Dekretuak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Bazkunen Erroldan joan den apirilean sartu diren elkarteak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren moduan. Eranskin horietan, elkartearen helbidea, lurralde-eremua eta hurrenkera zenbakia adierazten dira.

Bigarrena.– Erroldak duen funtsezko oinarri bat argibideak ematea denez gero, erroldatuta dauden baina aldaketak izan dituzten elkarte edo federazioen zerrendak argitaratzea, erakunde horien egoeraren berri guztiek izan dezaten. Aldaketak jadanik Erroldari jakinarazi zaizkio, bertan jasota geratzeko edo inorekiko ondorioetarako. Zerrenda horiek aurreko idatz-zatian adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte, II., III., IV., V., VI. eta VII. eranskinetan aipatzen direnak, hain zuzen.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko ekainaren 11.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala