Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2001eko uztailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4208

AGINDUA, 2001eko uztailaren 11koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektorialari hasierako onespena emateko dena. Ondoan argitaratzen den xedapena eman dut gaur:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektorialari hasierako onespena ematea, honako hauek sartuta:

• Kokapenak ezesteko irizpideen artean sartzea Elgeako parke eolikoaren ingurugiroarekiko erasoaren deklarapenaren eduki hau: "Ondorioz, Ingurugiro Sailburuordetza honek aipatutako paisajeetako mendiketa guztiei eragiten dieten jardueren ingurugiro erasoa larriatzat jotzen du. Era berean larria izango da Euskal Autonomia Erkidegoan horrelako paisajeak era adierazkorrean galtzetik ondorioztutako ingurugiro erasoa, energia eolikoaren lurralde plan sektoriala tresnarik egokiena dela jota kasu honetan eraginaren mugak finkatzeko".

Irizpide horiek aplikatuz onartu gabeko lerrokatzeetan Elgea-Urkillako mendiketaren zati bat eta Ordunteko mendiketaren zati bat sartu beharko dira. Parkeak ez dira gehienez ere 9 km eta 10 km baino handiagoak izango, Elgea-Urkilla eta Ordunte kasuetan, hurrenez hurren.

• Gehigarrizko xedapenari lehenengo paragrafo hau erantsi:

"Administrazio publiko aginpidedunek sustatu egingo dute plan honen esparruan jasotakoak baino haize intentsitate gutxiagoko aprobetxamendu eolikorako teknologiak garatzea, mendialdetik kanpoko parke eolikoen garapena ere sustatzeko eta, horrela, epe luzera gordetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko ondare natural eta paisajistikoa".

• Gehigarrizko xedapenaren oraingo lehenengo paragrafoa aldatu, honako hau erantsita:

"Horietatik, Ordunte, Ganekogorta, Oiz, Mandoegi, Elgea-Urkilla eta Badaia (I taldea) kokalekuek ahalbideratzen dute plan honen helburu energetikoak betetzea ingurugiroan ahalik eta erasorik txikiena eginez; ondorioz, administrazio publikoek egokitu egingo dituzte euren jardunak hautatutako gainerako kokalekuak zaintzeko (II taldea: Irukurutzeta, Samiño-Izazpi, Gazume, Kolometa, Arkamo, Iturrietako mendiak eta Alda-Arlabako gurutzea). Parke eolikoen instalazioak lehentasunez egingo dira I taldeko kokalekuetan eta bakar-bakarrik utziko da II taldeko kokalekuetan egitea egiaztatzen denean objetiboki zaila dela jasotako helburu energetikoak betetzea kokaleku horietan izan ezean".

• Gainera, honako aldaketa zehatz hauek sartzen dira:

– Goihabeeetan eraikinik egiteko aukera baztertzea. Horretarako, 17. artikuluko d) idatz-zatia kendu beharko da, hain zuzen, eraikinen eraikuntzazkoa, aerosorgailuen palen luzeraren halako biko zabalera duen lursail batean baimenduko diren erabileren artetik, lursail horren ardatza izanik horien lerrokatzea (hasieran onesteko agiriaren 249. or.).

– Ingurugiroarekiko erasoari buruzko azterlanaren edukiaz aritzen den atalak ez du inolaz ere ordeztuko aurrezko kontsulten izapidea, hau da, Ingurugiroarekiko eragina neurtzeari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua garatzeko Arautegian jasoa. Horretarako, planaren araudiaren 13.8 artikuluak horrela hasi beharko du:

"Ingurugiroarekiko erasoaren banan-banako prozedurara jartzeko, eta Ingurugiroarekiko eragina neurtzeari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua garatzeko Arautegia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuaren 13. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren kaltetan gabe, proiektuek ingurugiroarekiko eraginari buruzko azterlana jaso beharko dute eta horrek honako datu hauek jaso beharko ditu gutxienez:"

2.– Agindu hau Euskal Herriko, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko eta Estatuko Aldizkari Ofizialetan argitaratzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gehien irakurtzen direnen arteko bi egunkarietan.

3.– Lurralde Plan Sektorial hau jendaurrean jartzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik bi hilabeteko epean.

Epe horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektorialaren agiria, aztertzeko, honako lekuetan egongo da ikusgai:

• Energia Zuzendaritza.

Donostia, 1. Vitoria-Gasteiz.

• Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoa.

Concha Jeneral, 23. Bilbao.

• Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoa

Easo, 10.Donostia-San Sebastián.

• Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Bulegoa

Samaniego, 2. Vitoria-Gasteiz.

4.– Lurralde Plan Sektorial hau lurralde-administrazio publikoei zor zaien entzunaldian jartzea, plana jasotzen dutenetik hilabeteko epean egokitzat dauzkaten ohar eta iradozkizunak aurkeztu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko uztailaren 11.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala