Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2001eko uztailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Asparrenako Udala
4205

IRAGARKIA, peoi-alguazil lanpostu bat beteko duen bitarteko funtzionarioa aukeratzeko deialdiarena.

Deialdiaren xedea.– 2001-2002 ikasturteak dirauen bitartean, Asparrengo udaleko peoi-alguazil lanpostu bat beteko duen bitarteko funtzionarioa izendatzea, izan ere, tarte horretan titularra liberatuta egongo da euskara ikasteko.

Deialdiaren oinarriak.– 2001eko ekainaren 8an onartu zituen alkatetzak, ebazpen bidez, deialdiaren oinarriak eta hautaketa prozesua. Oinarriak udalaren bulegoan egongo dira interesatu guztien eskura. Hala ere, segidan argitaratzen da horien laburpena:

Hautagaiek bete beharreko eskakizunak:

A) Hamazortzi urte beteak izatea.

B) Lanpostuaren zereginak betetzea eragotziko dien gaixotasun edo akats fisikorik ez izatea.

C) Diziplina-espediente baten bitartez edozein herri administrazioren zerbitzutik kenduak edo zeregin publikoetan aritzeko gaitasungabetuak ez izatea.

D) Herri administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunei buruz indarrean dagoen legerian aipatzen diren ezintasun edo bateraezintasun kasuetan ez egotea.

E) Eskola-ziurtagiria izatea.

F) B motako gidabaimena izatea.

Eskabideak.– Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak alkate-udalburuaren izenean aurkeztuko dira, 9:00etatik 14:00etara, udal-erregistroan, hogei egun naturaleko epean, iragarkia Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidearekin batera, merezimenduak eta horiek egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztuko dira.

Epaimahai kalifikatzailea.– Honako hauek osatuko dute: lehendakaria: alkatea edo berak izendatutako zinegotzia; kideak: HAEEko ordezkari bat, Arabako Foru Aldundiko ordezkari bat, udaleko alderdi politikoetako hiru ordezkari eta langileen ordezkari bat; idazkaria: udaleko idazkaria edo horretarako gaitutako funtzionario bat. Epaimahaiak aholkulariak izendatu ahal izango ditu hautaketa prozesuko edozein probatarako. Aholkulari horiek lankidetza teknikoa baino ez dute eskainiko kasuan kasuko espezialitatean.

Hautatzeko prozedura.–

a) Oposizioaldia.

Lehenengo ariketa.– Teorikoa, nahitaezkoa eta baztertze-indarrekoa.

Egin beharreko lanei buruzko erantzun laburreko galdetegi bati erantzutea. Galderen gaiak hauek izango dira batez ere: igeltserotza, elektrizitatea, lorezaintza, erabili beharreko makinak, udal-zerbitzuen antolaketa eta udalaren ezaguera.

Gehienez 10 puntu emango dira eta, gainditzeko, bost puntu atera beharko dira.

Bigarren ariketa.– Praktikoa, nahitaezkoa eta baztertze-indarrekoa.

Lanpostuko zereginei buruzko kasu praktiko bat edo batzuk egin beharko dira.

Gehienez 15 puntu emango dira eta, gainditzeko, 7,5 atera beharko dira.

Hirugarren ariketa.– Euskara: ez da izango ez nahitaezkoa ez baztertze-indarrekoa.

Epaimahaiak finkatutako probak egin beharko dira hizkuntzaren jakite-maila eta trebetasuna neurtzeko.

Lau puntu emango dira gehienez.

Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan aipatzen diren egiaztagiriak dituztenek ez dituzte proba horiek egin behar (86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena). Hortaz, lehenengo hizkuntza eskakizuna edo hortik gorakoa egiaztatzen duenari lau puntuak emango zaizkio.

b) Lehiaketaldia. Baremo honen arabera egingo da:

Toki edo foru administrazioetan edo autonomia erkidegoetako edo Estatuko administrazioetan antzeko zereginak dituzten lanpostuetan lanaldi osoko kontratuekin egindako zerbitzuengatik: 0,5 puntu hiruhileko bakoitzeko edo hilabete eta erdiko zatikiagatik. Gehienez hiru puntu emango dira.

Izendatzeko proposamena.– Epaimahaiak Asparrengo alkate jaunari igorriko dio proposamena eta horrek, hala badagokio, bitarteko funtzionario izendatuko du epaimahaiak aukeratutako izangaia. Proposatutako pertsonak lanpostuari uko egiten badio, beste proposamen bat egingo da.

Denek jakin dezaten argitaratzen da hau.

Araia, 2001eko ekainaren 8a.

Alkate-udalburua,
JUAN LUIS ANTÍA AUDICANA.

Azterketa dokumentala