Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2001eko uztailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4204

AGINDUA, 2001ko uztailaren 2koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko 2000. urteko lanpostu-eskaintza publikoko hautaketa-prozesuetako epaimahaien kideak izendatzen dituen 2001eko ekainaren 6ko agindua aldatzen duena.

2001eko ekainaren 6ko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren Aginduaren bidez, 2000. urteko lanpostu-eskaintza publikoko hautaketa-prozesuak kalifikatuko dituzten epaimahai batzuren kideak izendatu ziren.

Hori argitaratuta, gorabehera batzuk eman dira, zenbait epaimahairen kideak aldatzera behartzen dutenak.

Guzti hori kontuan hartuta, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Erdi-mailako teknikarien kidegoko herri-lanetako ingeniari tekniko izateko 2000. urteko lanpostu-eskaintza publikoko hautaketa-prozesuko epaimahaiaren osakera aldatzea, Tomás Ignacio Arechavala Álvarez jauna lehenengo bokal titularra izendatuz, Santiago Arce Morán jaunaren ordez.

Bigarren artikulua.– Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehenago, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baitu azaroaren 26ko 30/1992 Legeak —Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak—. Errekurtso horri ez bazaio ebazpen adierazirik egiten, errekurtsoa ezetsi dela joko da.

Halaber, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko uztailaren 2a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala