Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2001eko uztailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4203

18/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izendatzeari buruzkoa (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua izendatzeari buruz lehendakariak uztailaren 16an emandako 18/2001 Dekretuan (2001eko uztailaren 17ko EHAA, 137 zk.) aipatutakoen moduko hutsak gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

– Artikulu bakarrean, 14041. orrialdean, gaztelerazko testuan honako hau dioenean:

"… vengo en nombrar a D. Gerenabarrena Martínez de la Hidalga Consejero de Agricultura y Pesca."

honako hau esan behar du:

"… vengo en nombrar a D. Iñaki Gerenabarrena Martínez de Lahidalga Consejero de Agricultura y Pesca."

– Artikulu bakarrean, 14041. orrialdean, euskarazko testuan honako hau dioenean:

"… Nekazaritza eta Arrantza sailburu izendatzea Iñaki Gerenabarrena Martínez de la Hidalga jauna,…"

honako hau esan behar du:

"… Nekazaritza eta Arrantza sailburu izendatzea Iñaki Gerenabarrena Martínez de Lahidalga jauna,…"


Azterketa dokumentala