Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2001eko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3390

AGINDUA, 2001eko apirilaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, baimena ematen zaio Bilboko (Bizkaia) "Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco" ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako lehen zikloko unitateak gehitzeko.

Bilboko (Bizkaia) "Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco" ikastetxe pribatuko entitate titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horretan, Haur Hezkuntzako lehen zikloko bi unitate gehitzeko baimena eskatzen da.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek agindutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskuduntza duten erakundeek eman diote informea.

Unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EAO), eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– 2001/2002 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako lehen zikloko bi unitate gehitzeko baimena ematen zaio honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode-zenbakia: 48002535

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Udalerria: Bilbao.

Herria: Bilbao.

Izen espezifikoa: "Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco".

Titularra: PP. Salesianos.

Helbidea: Agirre Lehendakaria hiribidea, 75

Baimena: Haur Hezkuntzako lehen zikloko bi unitate gehitzeko.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, bakoitza 8, 13 edo 20 ikaspostutarako edukierarekin (ikasleak urtebetetik beherakoak, urtebete eta bi artekoak edo bi eta hiru artekoak diren kontuan hartuta, hurrenez hurren).

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostutarako edukieraz.

– Batxilergoa: "Teknologia", "Natur eta Osasun Zientziak", eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateak, 10 unitate eta 350 ikaspostutarako edukieraz.

– Lanbide Heziketa:

• Familia: Fabrikazio mekanikoa:

– Mekanizazioaren erdi mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Proiektu mekanikoen garapeneko goi mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Mekanizazio bidezko produkzioaren goi mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Familia: Elektrizitatea eta elektronika:

– Ekipo eta instalazio elektronikoen erdi mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Produktu elektronikoen garapeneko goi mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Instalazio elektroteknikoen goi mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Komunikabide- eta informatika-sistemen goi mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikaspostuen kopuruari, eskola-unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakasleen titulazio eta espezializazioari dagokienez, unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (26ko EAO) xedatutakoari egokitu beharko zaio ikastetxea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun baldintzak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetako baimen–emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza–itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortu direnik.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 23a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala