Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
3027

IRAGARKIA, zeinaren bitartez Aitor Roman Mendicute jaunari jakinarazi egiten baitzaio zigor-espedientearen instrukzio-egileak 2001eko apirilaren 9an emandako ebazpen-proposamena.

2001eko apirilaren 9an, Pm 20/00 erreferentziako zigor-espedientearen instrukzio-egileak ebazpen-proposamena eman du. Zigor-espedientea Aitor Roman Mendicute jaunaren aurka hasitakoa da, zeren-eta, ustez, urratze arin bat egin du, alegia, txirlak gebenaldian harrapatzea; hori guztia, itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legearen 55.1 artikuluaren arabera, 102/1997 Dekretuaren I. eranskinarekin lotuta, gebenaldien eta neurrien koadro orokorra ezarri baitu.

Honako hau proposatu da: Roman Mendicute jaunari zehapen bat ezartzea, hau da, hamar mila (10.000) pezetako isun bat.

Aipaturiko ebazpen-proposamena Aitor Roman Mendicute jaunari bere helbidean (Ribera kalea, 23-2-A. Plentzia-Bizkaia) jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluak xedatutakoa betetzeko.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, hamabost egun balioduneko epea izango dutela egoki jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko instrukzioa egiten ari den organoari. Espedientea eta bere dokumentu guztiak kontsultatzeko aukera ere izango dute, hurrengo helbidera joz gero:

Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco

Arrantza Zuzendaritza-Dirección de Pesca

Donostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 10a.

Instrukzio-egilea,

NURIA NAVARRO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala