Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
3024

IRAGARKIA, zeinaren bitartez Javier Ibeas San Sebastián jaunari jakinarazi egiten baitzaio Arrantza zuzendariak 2001eko apirilaren 6an eman duen ebazpena.

2001eko apirilaren 6an Arrantza zuzendariak Pm 42/00 zigor-espedientean emandako ebazpenaren bitartez, zehapen edo zigor bat ezarri zaio Javier Ibeas San Sebastián jaunari (helbidea: Basarre kalea, 6-1-C. Algorta-Bizkaia); hain zuzen ere, hamabi mila (12.000) pezetako isun bat, itsasoko kirol-arrantzaren alorreko urratze arin baten arduradun den aldetik, 6/1998 Legearen 55.1 artikuluak ezarritakoaren arabera, 304/1998 Dekretuaren II. eranskinarekin lotuta.

Aipaturiko zehapen-ebazpena interesatuari jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluaren 4. paragrafoak xedatutakoa betetzeko. Honako hau ere jakinarazten zaio interesatuari: ebazpen horren aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, gorako errekurtsoa aurkez diezaiokeela Arrantza sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa hurrengo epean egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesatuak gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen duenean —ezetsi egiten bada, behintzat.

Diru-sarrera ondorengo bankuan eta kontu korrontean egingo da, zehapenaren edo zigorraren titularraren izena eta espedientearen zenbakia adieraziz:

Banco Bilbao Vizcaya

Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusia

K/K zk.: 0182 5685 07 0000226271

Zehapena adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada, ondarearekiko premiamendua erabiliko da ordainarazteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluak ezarri duenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 6a.

Arrantza zuzendaria,

JOSU SANTIAGO BURRUTXAGA.


Azterketa dokumentala