Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2001eko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
3002

264/2001 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, martxoaren 16ko 104/2001 Ebazpenean aipatzen den batzordeko kideak izendatzeko dena. Ebazpen horren bitartez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatupeko ente publikoaren menpeko erakunde publikoei bilkura zientifikoak antolatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egin zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatupeko ente publikoaren menpeko erakunde publikoei bilkura zientifikoak antolatzeko dirulaguntzak emateko deialdia martxoaren 16ko 104/2001 Ebazpenaren bitartez egin zen. Horren arabera, dirulaguntzak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak esleituko ditu, administrazio-organo honek berariaz izendatutako balioespen-batzordearen proposamena ikusita.

Ebazpen horretan adierazitakoa betetzeko eta indarrean dagoen legediak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatupeko ente publikoaren menpeko erakunde publikoei bilkura zientifikoak antolatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen martxoaren 16ko Ebazpenean aipatutako batzordeko kide hauek izango dira:

Lehendakaria:

Francisco Villar Colsa jauna. Ordezkoa, Jon Darpón Sierra jauna.

Bokalak:

Elena Sánchez González andrea. Ordezkoa, Jon Letona Aramburu jauna.

Guillermo Alcalde Bezhold jauna. Ordezkoa, Félix Gutiérrez Mendiguren jauna.

María Jesús Ruiz de Ocenda García andrea. Ordezkoa, Pilar Pérez de Eulate Berraondo andrea.

Iñaki Berraondo Zabalegi jauna. Ordezkoa, Carmen Causo Mouriz andrea.

Iosune Retegi Altonaga andrea. Ordezkoa, M.ª Ángeles Rodríguez González andrea.

Virginia Galarraga Varela andrea. Ordezkoa, Rosa Luis Monge andrea.

Idazkaria:

Igor Zabala Rementeria jauna. Ordezkoa, Mercedes Zuazo Onagoitia andrea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen. Horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesatuek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera (helbidea: Araba kalea 45, PK: 01006, herria: Vitoria-Gasteiz). Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan (4/1999 Legean emandako idazkeran) ezarritakoaren arabera egingo da. Interesatuek, gainera, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango dute.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko maiatzaren 2a.

Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO VILLAR COLSA.


Azterketa dokumentala