Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2001eko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2755

AGINDUA, 2001eko apirilaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, helduen hezkuntza arloan jarduerak burutu dituzten eta irabazi asmorik ez duten erakundeei diru-laguntzak emateko deia egiten duen agindua egokitzen da, 2001. urtean aplikatu ahal izateko.

Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak —Euskadiko aurrekontuen erregimenari buruzko indarreko xedapenen testu bateratua onartzen duenak— IX. Tituluan ezarritakoaren babesean, abenduaren 26ko 275/2000 Dekretua eman zen. Dekretuaren indarrez, luzatu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako laguntzak eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia. Eta, horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak, bere sailek eta dagozkien erakunde autonomiadunek aurrekontuen epeak eta baldintzak egokitu ahal izango dituzte, 2001. urtean aplikatu ahal izateko.

2000. ekitaldian, urte bereko maiatzaren 9ko Agindua eman zen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Agindu horren bidez, helduen hezkuntza arloan jarduerak burutu dituzten eta irabazi asmorik ez duten erakundeei diru-laguntzak emateko deia egiten da,(2000ko ekainaren 30eko EHAAn argitaratu zen, 125. zenbakian). Horrenbestez, bidezkoa da agindu hori 2001. urtean aplikatu ahal izateko epeak eta baldintzak egokitzea.

Hori dela eta,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Eskabideak aurkezteko epea.

2000ko ekainaren 30eko Aginduak, helduen hezkuntza arloan jarduerak burutu dituzten eta irabazi asmorik ez duten erakundeei diru-laguntzak emateko deia egiten duenak, araututako laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea, 2001. urtean, hilabetekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Interesdunek maiatzaren 9ko Aginduaren I. Eranskineko ereduaren arabera aurkeztu beharko dituzte beren eskabideak eta beharrezko dokumentazioa, dagokion Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lurralde ordezkaritzan. Eskabideok zuzenean bertara eraman ahal izango dira, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenarenak, aurreikusitako edozein prozeduraren bidez helarazi.

Hirugarrena.– Baliabide ekonomikoak.

Agindu honetan zehazten diren diru-laguntzetarako, 2001. urte honetan, hamar milioi ehun eta laurogeita hiru mila pezeta (10.183.000 PTA) (61.201,06 euro) erabiliko dira, EAEko aurrekontu orokorretan horretarako izendatutako diru-partidaren kontura.

Artikulu honetan jarritako diru-zenbateko osoa aldatu egin daiteke, eskatutako diru-laguntza guztien zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetatik sortutako aurrekontu xedapen ez agortuen arabera, betiere azken hauen ebazpenak hartu aurretik. Aldaketa honen berri, Hezkuntzako sailburuordearen Ebazpenaren bidez emango da.

Laugarrena.– Epeak egokitzea.

2000ko maiatzaren 9ko Aginduan 1999/2000 ikasturteari egindako erreferentziak 2000/2001 ikasturteari egindakotzat hartu beharko dira deialdi honetan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietako salan, egun beretik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Bigarrena.– EHAAn argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala