Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2001eko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2384

AGINDUA, 2001eko martxoaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, baimena ematen zaio Vitoria-Gasteizko (Araba) "Sagrado Corazón" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Batxilergoko modalitateak gehitzeko.

Vitoria-Gasteizko (Araba) "Sagrado Corazón" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuko entitate titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horretan, Batxilergoko modalitateak gehitzeko baimena eskatzen da.

Espediente horri Hezkuntzako Arabako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek agindutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskuduntza duten erakundeek eman diote informea.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EAO), Lanbide Heziketako Irakaskuntzaren ezarpena arautzen duen apirilaren 29ko 97/1997 Dekretua (maiatzaren 7ko EHAA), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua (maiatzaren 8ko EAO) eta indarrean dauden eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– 2000/2001 ikasturtetik aurrera Batxilergoko modalitateak gehitzeko baimena ematen zaio honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode-zenbakia: 01001309

Lurralde historikoa: Araba.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Izen espezifikoa: "Sagrado Corazón".

Titularra: H.H.Carmelitas de la Caridad

Helbidea: Fueros, 49

Baimena: Teknologia modalitatea emateko.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostutarako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostutarako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostutarako edukieraz.

– Batxilergoa: "Natur eta Osasun Zientziak", "Giza eta Gizarte Zientziak" eta "Teknologia" modalitateak, 8 unitate eta 280 ikaspostutarako edukieraz.

2. artikulua.– Ikaspostu kopuruari, eskola–unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakasleriaren titulazio eta espezializazioari dagokienez, ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan ezarritakoari (26ko BOE) egokitu beharko zaio ikastetxea. Dekretu horren bitartez, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dira.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun baldintzak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza–itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 5a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala