Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1316

AGINDUA, 2001eko otsailaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxeen arteko binakako loturak (IKABIL) sustatzeko, 2000ko ekitaldirako egin laguntza deialdia 2001eko ekitaldian aplikatzeko egokitzen duena.

1/1994ko Dekretu Legegileak, irailaren 27koak, Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko lege-xedapenen Testu Bategina zehaztu zuen. Dekretu horren IX atalean zehaztutakoaren babesean, abenduaren 26ko 275/2000 Dekretua xedatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta dirulaguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoa. Dekretuan zehaztutakoaren arabera, Jaurlaritzak eta sail eta erakunde autonomo guztiek 2001. Ekitaldian aplikatzeko beharrezko diren betebehar, baldintza eta epeak egokitu ahal izango dituzte.

2000. ekitaldian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 2000ko martxoaren 15eko aginduaren bidez (2000ko apirilaren 6ko EHAA) deialdia egin zen, IKABIL programan parte hartu nahi zuten ikastetxeentzat dirulaguntzak arautzeko. Hori dela eta, beharrezko diren betebehar eta epeak egokitu behar dira, 2001eko ekitaldian aplikatu ahal izateko.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

"Ikastetxeen arteko binakako loturak (IKABIL)" deialdian parte hartu nahi duen ikastetxeak 2001eko ekainaren 15a arte izango du eskabidea aurkezteko epea. Trukakiderik ez, eta parte hartu nahi duenak, bestalde, maiatzaren 4a du interesatuen zerrenda bidaltzeko epe muga.

2. artikulua.– Eskabideak.

Deialdi honetan parte hartu nahi duen ikastetxeak 2000ko martxoaren 15eko Aginduan agertzen diren ereduen araberako izena emateko orriak igorri beharko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzura, edo Administrazio eta Prozedura legeak finkatutako beste edozein bide erabili.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Deialdi hau aurrera ateratzeko 7.100.000 PTA (42.671,86 Euro) erabiliko dira 2001eko ekitaldian Aurrekontu Orokorretan horretarako zehaztutakoaren kontura.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Oinarri-arauetan jardupide gaietan aurreikusi gabeko orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren Legeak dioena hartuko da oinarri.

Bigarrena.– Bide administratiboa agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri liteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hirugarrena.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak deialdi hau mamitzeko beharrezko neurriak hartuko ditu.

Laugarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana