Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1313

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 18koa, Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariarena, 2000ko azaroaren 14ko Aginduan egindako hutsen eta errakuntzen zuzenketa argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, Justizia Administrazioko laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaprobetarako deialdia egin zen.

Aginte Judizialaren Lege Organikoaren 455. artikuluan eta Ofizial, Laguntzaile eta Agenteen Kidegoetako Erregelamendu Organikoaren 20.2 artikuluan xedatzen denez, hautatzeko prozesuetarako deialdiak Justizia Ministerioak onartuko ditu, autonomia erkidegoek txostena eman ondoren, eta Justizia Administrazioko langileen eskualdaketa jaso duten erkidegoetan gauzatuko dira.

Aipatutako Erregelamenduaren 20.3 artikuluak finkatzen duenez, halaber, deialdiaren arauak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egun berean argitaratuko dira autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Nolanahi ere, egun berean argitaratzea ezinezkoa denean, deialdian jarritako epe-mugak eta epeak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasiko direla ohartarazten du.

Hori dela eta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko uztailaren 27ko 303/1999 Dekretuaren 14 a) 1 artikuluak, Justizia Administrazioko langileen alorrean Giza Baliabideak Antolatzeko Zuzendaritzak dituen egitekoak finkatzerakoan, ematen dizkidan eskumenaz baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Justizia Administrazioko laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaprobetarako deialdia egin zuen 2000ko azaroaren 14ko Aginduan egindako hutsen eta errakuntzen zuzenketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 18a.

Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendaria,

JULIÁN ASURMENDI BARRIO.

I. ERANSKINA
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO LAGUNTZAILEEN KIDEGOAN SARTZEKO HAUTAPROBETARAKO DEIALDIA EGIN ZUEN 2000KO AZAROAREN 14KO AGINDUAN EGINDAKO HUTSEGITE ETA ERRAKUNTZEN ZUZENKETA.

Laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaprobetarako deialdia egin zuen 2000ko azaroaren 14ko Agindua 2000ko azaroaren 20an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (286 zk.). Agindu horretan huts eta errakuntza batzuk egin direnez, zuzenketa batzuk egin behar dira 41369 orrialdean (deialdiko oinarriak, arau orokorrak), 1.1 eta 1.2 puntuetan. Honela geratuko dira:

1.1.– Justizia Administrazioko Laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaprobak deitzen dira, honako lurralde banaketaren arabera:

LURRALDEA TXANDA IREKIA BARNE SUSTAPENA

IREKIA MINUSB. KUPOA

ANDALUZIA 92 3 99

KANARIAK 47 2 49

KATALUNIA 15 — 15

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA 15 — 15

NAFARROA 5 — 5

PENINTSULAKO GAINERAKOA ETA BALEARRAK 126 4 130

1.2.– Urtarrilaren 28ko 117/2000 EDko 12. artikuluan xedatutakoari jarraituz, txanda irekian dauden plazetatik 9 minusbaliotasun–maila %33koa edo altuagoa duten pertsonentzat gordeko dira, 1.1. puntuan zehaztuta daude lurralde bakoitzari dagozkionak, beti ere pertsona horiek hautaprobak gainditzen badituzte eta, bestetik, behar bezala egiaztatzen badute minusbaliotasun hori eta Justizia Administrazioko laguntzaileen kidegoari dagozkion eginbeharrekiko bateragarritasuna.

Madril, 2000ko azaroaren 29a.

Zuzendari nagusia,

CARLOS LESMES SERRANO.


Azterketa dokumentala