Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2001eko otsailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
989

AGINDUA, 2001eko otsailaren 9koa, Herrizaingo sailburuarena, Sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu bat –001001, 58 dotazioa, Trafiko Zuzendaritza– hutsik dagoenez, sail honek lanpostu hori (eranskinean adierazitakoa) izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) atalean agindutakoaren arabera eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duela.

Hona hemen

OINARRIAK:

Lehena.– Agindu honen eranskinean aipatutako baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahalko dute agindu honen bitartez bete nahi den lanpostua.

Bigarrena.– Interesdunek eskabideak Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko dute, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 15 egun balioduneko epean. Eskabidean norberaren datuak eta orain betetzen ari diren lanpostua adierazi beharko dituzte.

Hirugarrena.– Hautagaiek curriculuma aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera. Bertan honako hauek adieraziko dituzte:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan bete dituen lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntza-ikasketak eta hautagaiak aipagarritzat jotako bestelako merezimenduak.

Eskatzen diren baldintzak eta aurkeztutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek eskabidearekin batera. Horretaz gain, komenigarri ikusten dituzten argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Herrizaingo sailburu jaunak erabakiko du deialdia agindu-bidez eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasi eta, gehienez, hilabeteko epean. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita hartuko du indarra.

Bigarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, nahibadako birjarpen errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hasita eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzitarako Epaitegiaren aurrean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 9a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUIERA.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 001001, dot. 58)

– Lantokia: Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritza.

– Lantokia: Vitoria-Gasteiz (Araba)

– Kidegoa: C1 Edo D1

– Maila: 18

– Berariazko osagarria: 1.078.685,-

– Hizkuntza Eskakizuna: 2

– Derrigortasun data:

Lanpostua betetzeko baldintzak:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan jarduneko zerbitzu-egoeran egotea, zerbitzu berezietan, seme-alabak zaintzeko eszedentzian nahiz administrari edo administrari laguntzaile kidegoan karrerako funtzionario lanetan.

– Halaber, jarduneko zerbitzu-egoeran badaude berriro, ondokoak ere parte hartu ahal izango dute: nahitaezko eszedentzian edo beste administrazio publiko batzuetan dauden zein nahita lan etena egin edo eszedentzian dauden gorago aipatutako kidegoetako funtzionarioak, baldin eta egoera horietarako zehaztutako epea bete badute.

– Halaber, ezinbesteko baldintza izango da administrarien kidegoko zereginetan urtebeteko edo administrari laguntzaileen kidegoan bi urteko esperientzia izatea.


Azterketa dokumentala