Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2001eko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
873

EBAZPENA, 2001eko urtarrilaren 2koa, Justizia sailburuordearena, Karrera Judizial eta Fiskalean sartzeko oposizioak prestatzeko emandako diru-laguntza bat amaitu egin dela argitaratzeko dena eta diru-laguntza hori beste onuradun bati izendatzeko dena.

Justizia sailburuordearen 2000ko abenduaren 12ko ebazpen batez (urtarrilaren 18ko EHAA, 13 zk.) emandako diru-laguntza bat amaitu egin denez, diru-laguntza horretarako deia egin zuen 2000ko uztailaren 31ko Aginduan (irailaren 12ko EHAA, 175 zk.), 8. artikuluko 4. paragrafoan agindutakoaz bat etorriz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Irune Suberbiola Garbizu andreari emandako diru-laguntza amaitutzat jotzea, uko egin diolako.

Bigarrena.– Diru-laguntza hori Mercedes Arrate Vázquez Fernández andreari esleitzea, lehenengo ordezko denez gero Justizia sailburuordearen 2000ko abenduaren 12ko ebazpenaren lehenengo artikuluko 2. paragrafoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urtarrilaren 2a.

Justizia sailburuordea,

ABEL MUNIATEGI ELORZA.


Azterketa dokumentala