Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5872

AGINDUA, 2000ko abenduaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, zientzia-tresneria erosteko dirulaguntzen deialdia egiten zuen agindua, 2000ko maiatzaren 30ekoa, aldatzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia- eta teknologia-ahalbideak areagotzeko beharra ikusita, zientzia-tresneriarako dirulaguntzak emateko deialdia egin ohi du.

Hainbat arrazoi zirela bide, 1999ko ekitaldian ezin izan zen dirulaguntza hauen deia egin, beraz 2000 urteari dagokion deialdian aurreko urteetako eskaeren kopuru normala baino handiagoa da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, 2000ko maiatzaren 30eko aginduaren bidez, zientzia-tresneriarako dirulaguntzen deia egin zuen.

Erakundeek aurkeztutako eskaerak asko direla ikusita, hauxe.

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra: Hasieran emandako zenbatekoa, 150.000.000 pezeta (901.518.157 euro), aldatzea eta gehitzea, 204.479.000 pezeta (1.228.943,541 euro) izanik.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala