Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5869

EBAZPENA, 2000ko azaroaren 29koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoan hizkuntza normalkuntzari buruzko gaiak ikertzeko beketarako deialdia, 2000 urteari dagokiona, erabakitzen duena.

2000ko irailaren 13ko ebazpen baten bidez (2000ko irailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua) onartu zen deialdia, Euskal Autonomi Erkidegoko administrazio publikoen hizkuntza-normalkuntzari buruzko gaiak ikertzeko bi beka berritarako deia egiten duena, eta aurreko deialdian emandako bekak berriztatzeko arauak onartzen dituena.

Beka berrietarako eskabiderik ez da bat ere jaso. Aurreko deialdietan emandako beka berriztatzeko eskaera, berriz, geratzen zen bekadun bakarrak, hau da, Idoia Camacho Markinak egin du.

Berriztapen eskabide hori ikusirik eta ebaluaketa batzordeak egindako proposamena kontuan harturik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2001erako aurreikusita zeuden bi beka berriak, eman gabe uztea.

Bigarrena.– Halaber, Idoia Camacho Markina andreari aurreko deialdi batean emandako beka, 2001 urterako berriztatzea.

Hirugarrena.– Bekaren zenbatekoa, iraupena eta gainontzeko baldintzak deialdiaren oinarrietan ezarritakoak izango dira.

Laugarrena.– Doakienek, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri aurretik, ebazpen honen aurkako errekurtso arrunta aurkez diezaiokete Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasitako hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko azaroaren 29a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.


Azterketa dokumentala