Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5859

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 12koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Bilboko Metroko zerbitzuko tarifa berriak onartzen dituena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2000ko abenduaren 12an egindako bilkuran hartu zuen erabakia argitaratu egiten da, guztiek ezagutu dezaten:

ERABAKIA:

"Metro Bilbao S.A." sozietateak Bilboko Metroko zerbitzuko tarifei buruzko espedientea aurkeztu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean 2000ko urriaren 30ean.

Ekonomi eta Ogasun Ministerioaren 1993ko otsailaren 26ko Aginduko (martxoaren 12ko EAO, 61 zk.) hirugarren eraskinean eta ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16. ataleko 4. puntuan xedatzen denaren arabera, Bilboko Metroko zerbitzuen prezioak autonomien prezio-kontrolari buruzko arauen pean daude eta Euskadiko Prezioen Batzordeak betetzen du hori. Eta Eusko Jaurlaritzaren abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuan agintzen denaren arabera organo horri dagokio iritzia ematea tarifak prezioei buruzko arau orokorrei egokitzen zaizkien ala ez erabakitzeko (prezioak arau horiei atxikita daude, prezioen politikari buruzko neurrien urriaren 28ko 2695/1977 Errege Dekretuan eta hau garatzeko emandako xedapenetan agintzen denaren arabera). Inflazioari eustea eta nolabaiteko ekonomi-oreka lortzea da aipatu diren xedapen horien helburua. Gainera, bizitzaren kostuarekiko produktu estrategikoen prezioak nola eratzen diren gertutik zaindu beharrak eta monopolio-baldintzen pean, hau da, lehia barik, eratzen diren prezioak kontrolatu beharrak ere justifikatzen ditu aipatu diren xedapen horiek.

Espedientea aztertu ondoren, ondorioztatu da "Metro Bilbao S.A." enpresak proposatutako tarifak egokiak direla eta zerbitzuaren kostu-egiturak barne hartutako kontzeptuen gehikuntzari aski doituak daudela.

Abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua, 1988ko irailaren 21eko Agindua eta orokorrean eta bereziki aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, Euskadiko Prezioen Batzordeak, gehiengoz, honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Onartzea Bilboko Metroko tarifak, gero zehazten diren kontzeptu eta zenbatekoen arabera, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen tarifak:

TARF NOIZEAN BEHINGOA METRO BONOA/CREDITRANS HILEKOA

1 Tarifa eremua 150 PTA 900 PTA 3.700 PTA

2 Tarifa eremua 175 PTA 1.050 PTA 4.500 PTA

3 Tarifa eremua 200 PTA 1.250 PTA 5.300 PTA

SUPERRA 50* BONO PLUSA

3.050 PTA 350 PTA

3.600 PTA 350 PTA

4.300 PTA 350 PTA

TARF GAZTE TICKETA EGUNEKO TXARTELA*

1 Tarifa eremua 23.500 PTA 500 PTA

2 Tarifa eremua 28.000 PTA 500 PTA

3 Tarifa eremua 33.500 PTA 500 PTA

* Superra 50:

Ematen denetik 30 eguneko baliotasuna

Honekin 50 bidai egin daitezke 30 egunean.

*Eguneko Txartela:

Egun osorako balio duena. Mugagabeko bidaia kopurua linea osorako.

Ez dauka karnetik eta transferigarria da, baina ez da onartzen taldeko bidaietan.

Hauek dira eremuak, tarifen arabera:

A Eremua: Bolueta-Astrabudua (12,5 KM).

B Eremua: Leioa-Berango (10,4 KM).

C Eremua: Larrabasterra-Plentzia (7,7 KM).

Bigarrena.– Erabaki honek 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta egun horretatik aurrera aplikatu ahalko dira tarifa berriak.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan. Bi hilabetekoa izango da errekurtsoa aurkezte ko epea, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 12a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JOSÉ LUIS MONATALBÁN MONGE.


Azterketa dokumentala