Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2000eko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Cicero Sociedad Cooperativa Limitada de Viviendas
5507

IRAGARKIA, Cicero Sociedad Cooperativa Limitada de Viviendas sozietatea desegiteari buruzkoa.

Kooperatibak, 2000ko otsailaren 25ean, biltzar nagusi unibertsala egin zuen balio osoz, Donostia-San Sebastiánen. Besteak beste, honako hauek erabaki zituen:

4.– Kooperatiba desegin dadin onartzea aho batez. Izan ere, bete du zeukan helburua, asoziatuentzat babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea, alegia.

5.– Hiru likidatzaile izendatzea, sustatuko partzela bakoitzeko bana:

Edurne Martínez andrea, RBD7 partzelarako

Narciso Beltrán jauna, RBD3 partzelarako

Iñaki Etxeberría jauna, RBD 1 eta 2 partzelarako

Izendatu direnek onartu dituzte karguak. Biltzarrak ahalmena eman die Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatibei buruzko Legeko 92. artikuluak aipatzen dituen egitekoak burutzeko, bai eta erabakiak publiko egiteko eta horiek Kooperatiben Erregistroan inskribatzeko ere.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori guztiori, Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatibei buruzko Legeko 88. artikuluan agindutakoaren arabera.

Donostia-San Sebastián, 2000ko otsailaren 25a.

LIKIDATZAILEAK.


Azterketa dokumentala