Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2000eko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
5503

EBAZPENA, 2000ko abuztuaren 22koa, Plangintza eta Finantza Kudeaketarako zuzendariarena, Legorretako (Gipuzkoa) udalerriko babes ofizialeko 30 etxebizitzaren itunpeko sustapenerako onurak esleitzen dituena.

2000ko maiatzaren 2ko ebazpenaren bidez egin zen espediente horretarako deialdi publikoa. Beraz, eskaintzak aurkezteko epea amaitu denez, bidezkoa da espedientea ebaztea.

Horren ondorioz,

EBATZI DUT:

"Legorretako (Gipuzkoa) udalerriko babes ofizialeko 30 etxebizitzaren itunpeko sustapenerako onurak" Larrain, S.A. erakundeari esleitzea, ondoren adierazten den moduan:

1.– Onurak:

a) Deialdi publikoaren oinarrietan adierazitako lur-zatiaren gainean azalera-eskubidea eratu beharko da eta, horren truke, 1.000.000 PTA eta dagokion BEZ ordaindu beharko dira.

b) Sorospen teknikorako diru-laguntza:

– Eraikuntzarako oinarrizko proiektua emango zaio esleipendunari.

– 10.797.742 PTAko diru-laguntza emango da gehienez ordainsaritarako.

c) 31.164.835 PTA emango da gehienez hiriketa-lanetarako.

Diru-laguntza, guztira, 41.962.577 pezetakoa izango da eta honako urtetan banatuko da: 9.000.000 PTA 2000. urtean, 21.000.000 PTA 2001. urtean eta 11.962.577 PTA 20002. urtean.

2.– Esleipen edo lehenengo eskualdaketarako gehienezko prezioak etxebizitza, trasteleku eta garajeko metro karratu erabilgarriko:

a) 75 m.2tik gorako azalera erabilgarria duten babes ofizialeko etxebizitzak: 1,2 Op/m.2 erabilgarri.

a) 75 m.2-ko edo hortik beherako azalera erabilgarria duten babes ofizialeko etxebizitzak: 1,3 Op/m.2 erabilgarri.

b) B.O.E.-ri atxikitako eranskinak: 0,6 Op/m.2 erabilgarri.

c) B.O.E.-ri atxikitako garajeak: 0,6 Op/m.2 erabilgarri.

Aldez aurretik egin beharreko ordainketei buruz indarrean dauden arauak bete beharko dituzte etxebizitzen erosleek. Esleipendunak, halaber, ondoko eskemari eutsi beharko dio erosleen aurretiko ordainketak eskatzeko:

– Etxebizitzaren prezioaren %10 eta atxikitako eranskinen %20 kontratu pribatua izenpetzen denean.

– Etxebizitzaren prezioaren %10 eta atxikitako eranskinen %20 15 letratan obrak dirauen bitartean.

3.– Lanak burutzeko epea:

Azaleradunak, lehiaketa esleitzen denetik hasi eta gehienez ere hilabeteko epearen barruan, eraiki beharreko eraikuntza Burutzeko Proiektua aurkeztu beharko du Sail honetan, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onar dezan. Aldi berean, udal baimenaren eskabidea eta gizarte-etxebizitzen eta babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko sailkapenaren eskabidea aurkeztu beharko ditu.

Babespeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa lortu eta burutzeko proiektuaren onarpena jaso ondoren etxebizitzak eraikitzeko lanak hasi beharko ditu azaleradunak, gehienez ere hilabeteko epean.

Azaleradunak, halaber, behin-behineko kalifikazioa lortu eta burutze proiektuaren onarpena jaso ondoren, 18 hilabeteko epea izango du, gehienez ere, etxebizitzen eraikitze lanak amaitzeko eta babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko sailkapena eskatzeko.

4.– Sustapenaren ezaugarri teknikoak:

Aurkeztutako eskaintzan zehaztutakoak, betiere baldintza tekniko eta juridikoen pleguari eta klausula administratiboen pleguari atxikiz, eta Sail honek onartu beharreko burutze proiektuan adierazten direnak

5.– Lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko baldintzak:

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren agindu baten bidez finkatuko dira lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko gutxieneko eskakizunak eta erosleak berak aukeratzeko prozedura.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena ematen den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abuztuaren 22a.

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ZABALA ZABALA.


Azterketa dokumentala