Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2000eko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
5497

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2000ko uztailaren 26ko bilkuran hartua, Durangoko Udalaren Gaineko Fiskalizazioa Txostena behin betiko onirizten duena.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak Osokoak 2000ko uztailaren 26an egindako bilkuran.

ERABAKI DU:

Durangoko Udalaren Gaineko Fiskalizazioa Txostena behin betiko oniriztea, Erabaki honen Eranskin modura ageri dena.

HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak EHAAn eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren Agintaritza Aldizkarian argitaratzeko xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko uztailaren 26a.

HKEEren lehendakaria,
RAFAEL ITURRIAGA NIEVA.
ERANSKINA
DURANGOKO UDALAREN GAINEKO
FISKALIZAZIOA TXOSTENA
SARRERA

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren (TVCP / HKEE) 1/1988 Legean ezartzen dena eta HKEEren Osoko Bilkurak onartutako urteko lan programa kontuan hartuz, Durangoko Udalaren Kontu Orokorra fiskalizatzeari ekin zaio. Fiskalizazio-lan honetan sartzen dira 1998. urtean zehar Udalak egindako aurrekontu, ondare eta diruzaintzako eragiketa guztiak, erakunde autonomoek egindakoak (Arte eta Historia Museoa, Udal Euskaltegia Fundazioa, Uribarri Egoitza, Bartolome Ertzilla Fundazioa eta Garapen eta Ekintza Komunitariorako Udal Institutua) eta DUHISBE, SL elkarte publikoak (jarduerarik gabe) egindakoak ere bai.

Txosten honek alderdi hauek guztiak aztertzen ditu:

– Legezkotasuna gai hauetan: aurrekontua, zorra eta finantza eragiketak, langileria, obren kontratazioa, erosketak eta zerbitzuak, dirulaguntzak ematea, eta eskubide publikoko diru-sarrerari buruzko arautegia.

– Kontabilitate alderdia: alor honetan, aplikagarri diren kontabilitate printzipioen arabera Kontu Orokorra eratuta ote dagoen ala ez aztertzen da.

– Udalaren egoera ekonomikoari buruzko azterketa finantzarioa.

Lan honek ez du bere baitan hartzen gastuaren efikazia eta efizientziari buruzko azterketarik. Dena den, detektatzen diren hutsegiteak "Barne kontrolerako sistema eta gestio prozedurei buruzko irizpenak" atalean zehazten dira.

Udal honek, 1998ko urtarrilaren 1ean 24.260 biztanle dituelarik, gestioa zuzenean nahiz lehen aipatutako erakunde autonomoen bitartez burutzen du. Era berean, ondorengo erakundeetan ere parte hartzen du: Durangoko Eskualdeko Hiltegi Mankomunitatean, Durangoko Merindadeko Mankomunitatean eta, txosten hau egin zen egunean, Bilbao-Bizkaia Uren Partzuergoan.

Udalaren menpeko erakunde autonomoek ondorengo jarduerak burutzen dituzte:

– Durangoko Arte eta Historia Museoa; arte erakusketak egiteaz gain, Udal Artxibo Historikoa eta liburutegia ere badu. 1998an areto bat egokitu zuen ekintza kultural eta artistikoak burutzeko.

– Durangoko Udal Euskaltegia Fundazioaren helburua, euskararen irakaskuntza eta hedapena da.

– Uribarri Egoitza, udalerriko zaharrei laguntza banakako eta integrala eskaintzeaz arduratzen den zentroa da.

– Bartolome Ertzilla Fundazioak, lehentasunezko helburutzat dauka musika irakastea araututako nahiz arautu gabeko ikastaroetan matrikulatuta dituen ikasle haiei guztiei.

– Garapen eta Ekintza Komunitariorako Udal Erakundearen jarduera, ondorengo alorretan kokatzen da:

– Kirol alorrekoak, udal kiroldegi eta kirol instalazioen gestioa eramanez.

– Kultur alorrekoak, denbora libreko ikastaroak antolatuz.

– Informatiboak, Informazio eta Turismo bulegoa eta Durangoko Irratia gestionatuz.

I.– IRITZIA

I.1.– LEGEA BETETZEA

Langileria

– Udal langileen ordainsaria ez da Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 77. artikuluan eta hurrengoetan finkatutako ordainketen egiturara egokitzen. Lege hori uztailaren 30eko 207/1990 Dekretuarekin, Euskal Administrazio Publikoetako Funtzionarioen Ordainsariei buruzkoa, garatu zen, eta abenduaren 15eko 370/1998 Dekretuaren bitartez eguneratu zen, Euskal Administrazio Publikoetako Funtzionarioen Ordainsariei buruzkoa (1998an indarrean zegoen).

– Enplegatuen ordainsariak (funtzionarioak eta kontratatu laboralak barne) 1998rako, Euskadiko Toki eta Foru Administrazioko Langileen Enplegu Baldintzak Arautzen dituen Akordioan (ARCEPAFE) zehaztutakoaren arabera, %2 igo ziren urtarriletik ekainerako denboraldian, eta %1 gehiago uztailetik aurrera. Beraz, urteko igoera efektiboa %2,5ekoa izan zen; ondorioz, Estatuko Aurrekontu Orokorren 1998rako 65/1997 Legea ez zuen betetzen, izan ere 1997ko ordainsariei zegokienez %2,1eko igoera ezartzen zuen.

– 1996ko uztailaren 1eko Alkatetzaren Dekretu bidez, behin-behineko izaerarekin, Kontuhartzaile plaza bat izendatu zen eta horrek ez zuen betetzen 1732/1994 Errege Dekretuaren 30. artikuluak eta hurrengoek agintzen zutena, izan ere, izendatutako pertsona, aholkulari finantzario gisa kontratatua izan zena, ez zen karrerako funtzionario, eta postu hori betetzeko aipatutako Errege Dekretu horretan ezartzen ziren prozeduretako inor ez zen errespetatu.

– 1999an zehar, laboral izaerako 4 lanpostu funtzionario bilakatzeko prozesua hasi da. Lanpostu horien artean aurkitzen da lehen aipatutako plaza, baina gure lana egin zenerako ez zegoen prozesu hori amaituta.

– Udalak ordainketa osagarri batzuk ezarrita ditu langileen kolektibo desberdinei aplikatzeko, baina ordainketa horiek konpetentziarik gabeko erakundeak onartu ditu, beraz, Toki Erregimeneko Oinarriak Arautzen dituen 7/1985 Legearen 22.2 artikuluaren aurka doa. Ordainketa osagarri horiek 45 pertsonengan dute eragina, eta ekitaldi honetan gutxi gora-behera 7 milioi pezetako gastua sortu du.

Kontratazio Arloa

Hamalau kontratazio espediente aztertu dira, eta horietatik sei 1998ko ekitaldian esleitu ziren, eta zortzi, aldiz, aurreko ekitaldietan, baina aipatu ekitaldiko likidazioan eragina izan dute (ikus A.12 eranskina).

Bete ez diren alderdiak ondorengoak dira:

– 1998ko ekitaldian zehar, Udalak, gastuen 2. kapituluan guztira 38 milioi jasota ditu, Garbiker-ek (BFAren Elkarte publikoa) aurkeztutako fakturetatik sortutakoa, enpresa honek Udalerrian jasotako Hiri Hondakin Solidoekin egiten duen tratamenduagatik eginiko fakturak, hain zuzen. Udalak ez digu aurkeztu aipatutako elkartearekin duen Hitzarmena egiaztatzen duen dokumentaziorik, ezta elkarte horrekin duen kontratu-harremana jasotzen duen beste inolako agiririk ere.

– 1990 eta 1995ean esleitutako zerbitzu-gestioen bi

espedientetan, lehena 58 milioi pezetakoa eta bigarrena 33 milioikoa, eta laguntza teknikorako esleitutako hiru espedientetan, 28, 29 eta 16 milioi pezetan esleituak hain zuzen, ez dira ezartzen esleitzeko oinarritzat erabiliko diren irizpideak, beraz, LCE Legearen 26. artikulua eta RGC arautegiaren 82.11 artikulua ez ditu bete.

– 1990ean 58 milioi pezetan esleitutako zerbitzu-gestioaren espediente batean eta 1993an 16 milioi pezetan esleitutako laguntza teknikorako beste batean, baldintza pleguetan ezarritako onarpenerako baldintzak betetzen ez zituzten lizitatzaileei esleitu zitzaizkien kontratuak. Era berean, 1989 eta 1993an 29 milioi eta 16 milioi pezetan, hurrenez-hurren, esleitutako laguntza teknikorako bi kontratutan, administrazioarekin kontratatu ahal izateko beharrezko kalifikazioa ez zen eskatu, beraz, LCE legearen 98. artikulua ez zen betetzen.

– 1997an 46 milioi pezetan esleitutako obren kontratu batean, lizitatzaile bat kanporatu egin zen bere eskaintza ausartegi baxu zegoelako, baina, eskaintza baztertu baino lehen ez zitzaion eskaintza horri buruzko zehaztapen eta justifikaziorik eskatu, LCAP legearen 84.3 eta 4 artikuluan ezartzen den moduan.

– Aztertutako inongo aldakuntzetan, zeinen esleipenak 21 milioi pezetakoak ziren, ez da beharrezko espediente administratiboa tramitatu, beraz, LCAP legearen 55 eta 102 atalak ez dira betetzen.

– 1993an 28 milioi pezetan esleitutako laguntza teknikorako espediente batean, kontratu nagusiaren xedea zabaldu egin da milioi bat pezetan, baina horren inguruko espedienterik ez da formalizatu. Era berean, espediente honetan, 1005/1974 Dekretuaren 6. artikuluak baimentzen duen denbora baino gehiago finkatzen da, eta azaldutako prezioen berrikusketa ere pleguaren 7. klausulan ezarritakoaren aurka doa eta 1005/1974 Dekretuaren 6. artikulua ez du bete.

– 1979ko irailean, Korporazioko Idazkariaren plaza betetzeko zailtasunak zeudenez, plaza hori lehiaketa bidez edo lehiaketa-oposizio bidez bete arte letradu-aholkulari baten zuzeneko kontratazioa egin zen. Gure lana egin den egunean, kontratu horrek indarrean jarraitzen du, baina 1997ko maiatzaren 29ko Osoko Bilkuraren erabakiz hasierako kontratuaren xedea zabaldu egin da, epaitegi eta auzitegien aurreko prozesuetan ordezkari eginez, baina aurreko kontratuaren aldaketarik ez da jasotzen, eta berririk ere ez da egin.

Diru-sarrera fiskalen arloa

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Udal Ordenantzak salbuespenak eta hobariak jasotzen ditu eta, kasu batzuetan, zerga arautzen duen Foru Arauan aurreikusitako tarifak baino txikiagoak, beraz, Toki Ogasunen 5/1989 FA-ak ezartzen dituen konpetentziak gainditzen ditu.

Gure iritziz, goian adierazitako bete gabeko kasuetan izan ezik, Durangoko Udalak modu arrazoizko batean bete du bere jarduera ekonomikoa eta finantzarioa erregulatzen duen legezko arautegia 1998ko ekitaldian.

I.2.– KONTUEI BURUZKO SALBUESPENAK

1.– Udalak ez du udal jabetzako ondasun guzti-guztiak jasotzen dituen inbentariorik, ezta balorazio egoki eta behar bezalako sailkapenik ere. Beraz, ezin da jakin 98.12.31 arteko Egoera Balantzean sartutako Ibilgetuak behar bezala jasotzen ote dituen Udalaren jabetzako ondasunak, bai horien kostuei dagokienez, eta bai amortizazio pilatuaren bitartez gertatutako baliogalerak islatzeari dagokionez ere. 2000ko urtarrilaren 13an, Udalak kontratu bat esleitu zuen udalaren ondasun-zerrenda egiteko.

1998an kaudimen-gabezien kasuetarako hornidurak kalkulatzeko jarraitu den irizpidea, aurreko urterako finkatutakoaz bestelakoa da, TSJPV-n errekurrituta dauden zerga bidezko likidazioei dagozkien saldoak, ekitaldi berean kobratzeke daudenak, sartzen dituelako, eta 1998an izandako diru-sarrerengatik baja edo kaudimengabeko posibleen estimazioa ere jasotzen duelako. Aldaketa honek 52 milioi pezetako hornidura gehigarri bat sortu du (ikus A.10 eranskina).

Epaitegi honen iritziz, lehenengo paragrafoan adierazitako mugagatik izan ezik, Udalaren Kontu Orokorrak 1998ko ekitaldian, bere alderdi esanguratsuetan, 1998ko abenduaren 31 arteko ondarearen eta bere egoera finantzarioaren irudi fidagarria islatzen du. Horrez gain, honi erantsitako diru-galera eta irabazien kontuan eta aurrekontu-likidazioan jasotako eragiketen emaitzak eta data horretan amaitutako urteko ekitaldian zehar lortu eta aplikatutako baliabideak ere islatzen ditu, toki administrazioetako printzipio eta kontabilitate arauak kontuan hartuz.

II.– UDALAREN KONTUAK

II.1.– 1998KO AURREKONTUAREN LIKIDAZIOA

Milioi PTA.

SARREREN ERANSK. HASIERA. KRED. AMAIERA. LIKIDATU. BILDUTAKO KOBRATZEKO EXEK.

KAPITULUA AURREK. ALDA AURREK. ESKUBID. LIKIDOA (+,-)

1. Zuzeneko Zergak A.7 514 - 514 645 599 46 (131)

2. Zeharkako Zergak A.7 130 78 208 217 212 5 (9)

3. Tasak eta beste sarrerak A.7 343 52 395 399 368 31 (4)

4. Transferentzia arruntak A.8 745 41 786 791 789 2 (5)

5. Ondarezko sarrerak 3 16 19 24 23 1 (5)

6. Inbertsioen besterentzea A.9 173 15 188 153 96 57 35

7. Kapital transferentziak A.8 2 1 3 8 7 1 (5)

8. Aktibo Finantz. Aldaketa 7 234 241 - - - 241

9. Pasibo Finantz. Aldaketa - - - - - -

GUZTIRA SARRERAK 1.917 437 2.354 2.237 2.094 143 117

SARREREN ERANSK. HASIERA. KRED. AMAIERA. AITORTU. ORDAIN- ORDAIN- EXEK.

KAPITULUA AURREK. ALDA. AURREK. BETEBEHAR. KETAK TZEKO (+,-)

1. Langileria gastuak A.3 482 (1) 481 476 467 9 5

2. Erosketak eta Zerbitzuak A.4 480 (10) 470 429 397 32 41

3. Gastu finantzarioak A.6 59 (8) 51 48 48 - 3

4. Transferentzia arruntak A.5 440 11 451 438 427 11 13

6. Inbertsio errealak A.4 318 220 538 410 357 53 128

7. Kapital transferentziak A.5 12 - 12 - - - 12

8. Aktibo Finantz. Aldaketa 7 - 7 1 1 - 6

9. Pasibo Finantz. Aldaketa 119 225 344 344 344 - -

GUZTIRA GASTUAK 1.917 437 2.354 2.146 2.041 105 208

AURREKONTU EMAITZA (A) 91

BURUTU. AURREK. ERANSK. HASIERA. ALDAK AMAIERA. ESKUBID. KOBRANTZAK ZORDUNAK BALIO-

EXEKUZIOA SALDOA SALDOA BETEBEHAR ORDAINKETAK HARTZEKOD GAB.

ZORDUNAK A.10 556 - 556 548 228 320 8

HARTZEKODUNAK A.10 73 - 73 73 73 -

BURUTUTAKO AURREKONTU EMAITZA (B) (8)

EKITALDIKO AURREKONTU EMAITZA (A+B) 83

AJUSTEAK

Finantziazioaren desbideraketak (+/-) (3)

Diruzaintzako Soberakinarekin Gastu Finantzarioak 175

AJUSTATUTAKO EKITALDIAREN EMAITZA 255

Zordunak kobratzeke 120

Hartzekodunak ordaintzeke (164)

Fondo Likidoak 411

DIRUZAINTZAKO SOBERAKINA 367

Finantzazio afektatua duten gastuetarako soberakina -

GASTU OROKORRETARAKO SOBERAKINA 367

98.12.31 ARTEKO ZORRA 809

II.2.– DIRUZAINTZAKO SOBERAKINA 1998

Milioi PTA.

KONTZEPTUA ZENBATEKOA

ZORDUNAK KOBRATZEKE:

Sarreren aurrekontutik, ekitaldi honetakoa 143

Sarreren aurrekontutik, itxitakoak 320

Aurrekontuan jaso gabeko beste eragiketetatik 12

(Zalantzazko kobrantzen saldoak) (355)

GUZTIRA ZORDUNAK (A) 120

HARTZEKODUNAK ORDAINTZEKE:

Gastuen aurrekontutik, ekitaldi honetakoa 105

Gastuen aurrekontutik, itxitakoak -

Aurrekontuan jaso gabeko beste eragiketetatik 59

GUZTIRA HARTZEKODUNAK (B) 164

DIRUZAINTZAKO FONDO LIKIDOAK (C) 411

DIRUZAINTZAKO SOBERAKINA (D=A-B+C) 367

FINANTZAZIO AFEKTATUA DUTEN GASTUETARAKO SOBERAKINA (E) -

GASTU OROKORRETARAKO SOBERAKINA (D-E) 367

II.3.– 98.12.31 ARTEKO EGOERAREN BALANTZEA

Milioi PTA.

AKTIBOA PASIBOA

1998 1997(*) 1998 1997(*)

Ibilgetua 1.412 1.153 Fondo Propioak 756 89

Azpiegitura eta ondasunak Ondarea 89 (396)

erabilera orokorrerako 1.816 1.429 Aurrek. Ekital. Emaitz. Positib. 0 547

Ibilgetu inmateriala 38 21 Ekitaldiaren emaitza 667 (62)

Ibilgetu materiala (453) (307) Ekit. batzuetan banatzeko sarrerak 214 220

Ibilgetu finantzarioa 11 10 Zorrak epe luzera 809 1.114

Aktibo zirkulatzailea 531 382 Sektore Publikoko erakundeekin 109 389

Zordunak 120 207 Beste zorrak 700 725

Kontu finantzarioak 411 175 Zorrak epe motzera 164 112

Hartzekodunak 131 82

Erakunde Publ. Hartzekodunak 25 25

Beste zorrak 8 5

GUZTIRA AKTIBOA 1.943 1.535 GUZTIRA PASIBOA 1.943 1.535

AGINDUZKO KONTUAK AGINDUZKO KONTUAK

Baloreak gordailuan 394 277 Baloreen gordailugileak 394 277

Luzapen eta zatikapen Luzapen eta zatikapen bermerako

bermean dauden agiriak 110 110 agirien gordailugileak 110 110

(*) HKEEk fiskalizatu gabeko datuak

II.4.– GALERA ETA IRABAZIEN KONTUA

Milioi PTA.

ZORRA HARTZEKOA

1998 1997(*) 1998 1997(*)

Langile gastuak 486 496 Zergak 862 633

Ibilgetuak amortizatzeko zuzkidura 123 421 Zerbitzuen eskaintza 286 275

Kanpoko zerbitzuak 418 403 Bestelako gestio-sarrerak 117 95

Bestelako gestio gastuak 1 1 Transf. eta dirula. Arruntak 791 752

Emandako transf. eta dirulaguntzak 438 408 Kaudimengabeen hornidura aplik. 14 0

Kaudimengabeak hornitzeko zuzkidura 0 30 Ekitaldiko emaitzari igorritako transf. 14 69

Ustiapen irabaziak 618 65

Gastu finantzarioak 48 66 Sarrera finantzarioak 19 10

Emaitza finantzario negatiboa 29 56

Aurreko ekitaldietako galerak 47 131 Ibilgetu materialetik datorren irabaz. 124 57

Itxitako ekitaldien irabaziak 1 3

Aparteko emaitza positiboa 78 - Aparteko emaitza negatiboa - 71

EKITALDIAREN EMAITZA (B) 667 - EKITALDIAREN EMAITZA (GALER.) - 62

(*) HKEEk fiskalizatu gabeko datuak

II.5.– JATORRIZKO EGOERA ETA FONDOEN APLIKAZIOA

Milioi PTA.

APLIKAZIOAK 1998 JATORRIAK 1998

Ibilgetu materiala eta inmateriala Eragiketetatik datorren baliabideak 776

Ibilgetuak erostea 410 Ibilgetuen salmenta 29

Ibilgetu finantzarioa 1 Ekitaldi batzuetan banatzeko sarrerak 8

Hartzekodunak epe luzera Hartzekodunak epe luzera

Maileguen amortizazioa 1.044 Mailegu berriak 739

GUZTIRA APLIKAZIOAK 1.455 GUZTIRA JATORRIAK 1.552

JATORRIAK GEHIEGI APLIKAZIOEN 97

ALDEAN

Milio PTA.

KAPITAL ZIRKULAGARRI. ALDAKETAK IGOERAK JAITSIERAK

Zordunak 87

Diruzaintza 236

Hartzekodunak 52

GUZTIRA 236 139

KAPITAL ZIRKULAGARRIAREN ALDAKETA 97

II.6.– ONDAREZKO EMAITZA-AURREKONTU EMAITZA ERKATZEA

ONDAREZKO EMAITZA 667

– ONDAREZKOAK EZ DIREN AURREKONTU-GASTUAK (755)

• Inbertsio errealak 410

• Aktibo finantzarioen aldaketa 1

• Pasibo finantzarioen aldaketa 344

+ ONDAREZKOAK EZ DIREN AURREKONTU-SARRERAK 37

• Inbertsio errealen besterentzea 29

• Kapital transferentziak 8

+ AURREKONTUAN JASO GABEKO ONDARE-GASTUAK 170

• Amortizaziorako zuzkidura 123

• Aurreko ekitaldietatik baliogabetutako eskubideak 47

– AURREKONTUAN JASO GABEKO ONDARE-SARRERAK (28)

• Emaitzera aldatutako transferentziak 14

• Aplikatutako kaudimengabeak 14

AURREKONTU-EMAITZA 91

III.– BARNE KONTROL SISTEMA ETA GESTIO PROZEDUREI BURUZKO IRIZPENAK.

III.1.– GESTIO ETA EGOERA FINANTZARIOAREN ADIERAZLEAK

Udal baten egoera finantzarioa, etorkizuneko inbertsio programak finantzatzeko duen ahalmenari dagokionean, ondorengo adierazleek zehazten dute:

Aurrezki Gordina, Aurrezki Garbia, Diruzaintzako Soberakina eta Zorra.

Ondorengo taulan, Udalak azken ekitaldietan likidaturiko adierazle nagusienen bilakaera erakusten da.

Milioi PTA

ADIERAZLEA 1995 1996 1997 1998

Sarrera arruntak (1etik 5era kap.) 1.556 1.678 1.768 2.076

(-)Gastu arruntak (1, 2 eta 4 kap.) 1.180 1.305 1.308 1.343

AURREZKI GORDINA 376 373 460 733

(-) Gastu finantzarioak (3. Kap.) 136 114 66 48

EMAITZA ARRUNTA 240 259 394 685

(-) Maileguen amortizazioa (9. Kap.) 211 100 120 344

AURREZKI GARBIA 29 159 274 341

Inbertsio garbia (6,7 eta 8. Kap.) 157 34 152 250

Zorra (*) 1.086 1.074 954 700

Diruzaintzako soberakina 37 148 270 367

Gastu orokorretarako soberakina 37 148 270 367

(*) 1994 urtetik 1977 arteko ekitaldietan Udalkutxaren likidazioengatik BFAri ordaindu beharreko diru kopuruak ez ditu sartzen, ezta Elkarkidetzari Jarduneko Zorragatik ordaindu beharrekoa ere.

Ondoren, egoera finantzarioa ulertzeko beharrezkoak diren ratio edo koziente batzuk azaltzen dira:

ADIERAZLE OROKORRAK ZENBAKITZAILEA IZENDATZAILEA 1996 1997 1998 BLH EKA(*)

Sarrerak biztanleko (pta.) Aitortutako eskubideak Biztanle kopurua 72.717 79.368 92.200 89.100 98.968

Presio fiskala biztanl. (pta.) 1,2,3 kap, aitor. eskub. Biztanle kopurua 40.551 41.305 51.970 43.809 43.722

Gastuak biztanleko (pta.) Aitortutako betebeharrak Biztanle kopurua 67.504 74.309 88.463 80.898 90.360

Inbertsio indizea (%) 6,7 kap., aitor. betebehar Aitortutako beteb. %5 %17 %19 %12 %16

Dirulagun. Dependen. (%) 4, 7 kap., aitor. Eskubi. Aitor. eskubideak %41 %40 %36 %47 %50

Aurrezte gordin. Indiz. (%) Aurrezte gordina Sarrera arruntak %22 %26 %35 %23 %26

Aurrezte garb. indizea (%) Aurrezte garbia Sarrera arruntak %9 %15 %16 %14 %16

Likidezia Kobratzekoa+diruzaintz. Ordaintzekoa 1, 86 3,37 3,23 1,99 2,18

Zorra/biztanleko (pta.) Zorra Biztanle kopurua 44.931 41.659 28.854 36.255 48.882

Karga finantz. globala (%) 3, 9 kap (Aitor. Beteb.) Sarrera arruntak %13 %11 %19 %9 %10

Karga finantz. biztan.(pta.) 3, 9 kap. (aitor. Beteb.) Biztanle kopurua 8.935 7.690 16.177 7.461 9.257

(*) Balio hauek, 1997. ekitaldian (eskura dugun azkena) 20.001-50.000 bitarteko biztanle kopurua duten udalei dagozkie.

Diru-sarrera arruntak: erakutsitako datuen arabera ikusten da kontzeptu honetan gorako joera dagoela, eta 1998. urterako, 1997. urtearekin alderatuz, %17ko igoera dagoela esan nahi du. Igoera hori, bereziki, honela izan da:

– Zuzeneko Zergak kontzeptuan 1998an aitortutako eskubideetan %30eko igoera, batez ere arrazoi hauengatik:

– IBI zergaren igoera, balio katastralak igo egin zirelako, ekitaldian zeharreko altak, eta erroldaren gestioa ere hobetu egin delako.

– Lurren balioA gehitzearen gaineko Zerga asko igo izana, alde batetik, koefizienteak igo egin zirelako eta, bestetik, 1998an tramitatutako transmisioak gehitu egin zirelako.

– Zeharkako Zergak kontzeptuan aitortutako eskubideen %58ko igoera, batez ere tramitatutako obren lizentzia kopurua gehitzeagatik, beraz, Eraikuntzarako Zerga ere gehituz, udalerrian etxebizitza berri ugari eraikitzen ari direlako.

Gastu arruntak: 1997. urtearekin alderatuz 1998an gertatutako aldaketak %3ko igoera ekarri du, alde batetik, funtzionamendu gastuak pixka bat igo direlako eta, bestetik, 4. kapitulua igotzeagatik, izan ere, BFAk 1996 eta 1997ko ekitaldietako suteen itzaltze zerbitzua finantzatzeko ezarritako kuotak ere gastu gisa erregistratu dira 1998an.

Aurrezki Gordina: %59ko igoera izan du, diru-sarrera arrunten igoera handiagoa delako, eta aldagai honetan gehiago eragiten du horrek gastu arrunten igoerak baino.

Aurrezki Garbia: Udalak, bere baliabide arruntetatik fondoak sortzeko duen ahalmena adierazten du, gero inbertsioak egitera zuzenduz, zor berri bat egin beharrik izan gabe. 1997 urtearekin alderatuz %24an igo da, nahiz, igoera hau txikiagoa den goian aipatutako gainontzeko neurriena baino. Horren arrazoia da, Udalak, ekitaldian zehar, dauzkan mailegu guztien amortizazioa aurreratu egin duela mailegu bakar bat formalizatuz, eta horrek, bere aldetik, gastu finantzarioak murriztea ekarri du.

Erakutsitako ratioei dagokienez, ondorengo egoerak azpimarratzea komeni da:

– Biztanle bakoitzeko diru-sarrerak %16 igo dira aurreko ekitaldiarekin alderatuz, beraz, Bizkaiko Lurralde Historikoko 20.001-50.000 biztanle artean dituzten udalek ematen duten bataz bestekotik gora kokatzen dira, batez ere, lehen aipatu bezala, diru-sarrera arrunten igoeragatik.

– Biztanle bakoitzeko presio fiskala %26 igo da aurreko ekitaldiarekin alderatuz. Igoera horren arrazoia, batez ere, zeharkako gastuak igotzeagatik da, udalerrian eraikuntzak asko ugaldu direlako eta, neurri txikiagoan, aplikatutako koefizienteak igo egin direlako.

– Biztanle bakoitzeko gastuak %19 igo dira 1997. ekitaldiarekin alderatuz, beraz, Bizkaiko Lurralde Historikoko 20.001-50.000 biztanle artean dituzten udalek ematen duten bataz bestekotik gora kokatzen dira, batez ere, Udalak ekitaldian zehar inbertsio jarduera gehitu duelako inbertsio indizearen igoeran. Beste arrazoi bat, lehen aipatu bezala, maileguen amortizazioa aurreratzeagatik izandako gastuen igoera da.

– Biztanle bakoitzeko zorra, bai Bizkaiko Lurralde Historikoko, bai EKAko biztanle kopuru-tarte horretan dauden udalen batez bestekoa baino txikiagoa da, dagoeneko aipatua den amortizazio aurreratu horren ondorioz. Hala ere, egoera horrek biztanleko karga finantzarioan nabari den igoera ekarri du, ekitaldi honetarako koiunturala dena.

III.2.– BESTE GOGOETA ETA GOMENDIO BATZUK

1.– AURREKONTUA ETA KONTABILITATEA

– Udalak, 1998ko aurrekontuekin batera onartutako Aurrekontua Burutzeko Udal Arauan ez da ezartzen Korporazioak eta bere Erakunde Autonomoek bermeak eskaintzeko eta zorra egiteko maila maximoa zein den, murriztaileak izan behar dutelarik, 124/1992 FDren 13. artikuluak adierazten duen bezala.

– Aurrekontuaren likidazioan ez da azaltzen "ekitaldiaren emaitza" neurria, Aurrekontu arrunteko eragiketen Emaitza eta aurreko ekitaldietako Emaitza batuz lorturikoa, 2/1991 FAren 48. artikuluan ezartzen den bezala.

– Ekitaldia amaitzerakoan erregistratu gabeko aurrekontu-eragiketa batzuk badirela ikusi da, eta desegokiak diren beste batzuk ere bai, nahiz horiek batera Diruzaintzako Soberakinean 1998ko abenduaren 31 artean daukaten eragina ez den garrantzitsua. Honela zehazten da:

Milioi PTA

98.12.31 arte DIRUZAINTZAKO

ERANSKINA SOBERAKINEAN DUEN ERAGINA

A.8 Eusko Jaurlaritzatik jasotako dirulaguntza (enplegua-formazioa programa). Erregistratzeke 12

A.8 BFAren dirulaguntza ("Udalkutxa" ezustekoak) Udalak erregistratu gabe 4

A.5 Suteen itzalketa zerbitzua finantzatzeko gastuak. Erregistratzeke (11)

A.9 Aprobetxamendu urbanistikoagatik erregistratutako sarreren zuzenketa, indarrean dagoen (7)

portzentaia ez den beste bat aplikatu izanagatik

A.5 Kapital transferentzia erakunde autonomo bati. Erregistratzeke (10)

A.9 Epai bat aplikatzearen ondorioz ordaindu beharreko berandutze-interesak behar bezala (4)

erregistratzeko

GUZTIRA (16)

(*) Egoeraren Balantzean edukiko lukeen eragina, Aktiboa eta Pasiboa 16 eta 32 milioi pezetan gehitzea izango litzateke eta galera eta irabazien kontuaren saldoa 16 milioi pezeta murriztea.

Bestalde, 6. Kapituluan, "Inbertsioen Besterentzea", diru-sarrerak erregistratu dira 124 milioitan gutxi gora-behera, aprobetxamendu urbanistikoak monetarizatzeagatik, 7. Kapituluan "Kapital-Transferentziak" erregistratu beharko liratekeelarik (ikus A.9 eranskina).

– Udalak onartutako aurrekontuaren likidazioak eman duen aurrekontu-emaitzaren gainean eginiko doikuntzei dagokienean, ondorengo egoerak aipatu behar dira:

– 1998an langileei emaniko mailegu baten zenbatekoa finantzazioaren desbideraketa negatibotzat jo da, Udalak berak ezarritako irizpidearen arabera ez kontabilizatzeagatik.

– 1998ko ekitaldiko aurrekontu-emaitzan ez dira kontuan hartu aurreko ekitaldiko aurrekontu-likidazioan jasotako finantzaketa-desbideraketek eduki duten eragina.

– Aurrekontu-emaitzaren doikuntza gisa ez da jaso, gutxi gora behera 49 milioi pezeta, diruzaintzako soberakinarekin finantzatutako gastuak, kreditu-zabaltze bat finantzatzeko erabili direnak.

Ekitaldiaren emaitzan hutsegite horiek edukiko zuketen eragina, ekitaldiaren emaitza doituta 47 milioi pezeta gehitzea izango litzateke.

– Udalak ez du sartu Finantzaketa afektatua duten Gastuetarako Diruzaintzako Soberakin gisa, gutxi gora behera 4 milioi pezetako finantzaketaren desbideraketa positiboa, 1998ko ekitaldiko Emaitza doituaren zehaztapenean kontuan hartua. Gorabehera horrek sortzen duena da Gastu orokorrerako diruzaintzako Soberakina zenbateko horretan murriztu egiten dela.

– Onartutako Aurrekontuarekin batera doan Konpromisozko Kredituen Egoerak 11 partida jasotzen ditu, ekitaldi bakarrean gauzatzekoak, beraz, ez dira konpromisozko kreditutzat jotzen. Bestalde, Aurrekontuen Likidazioan agertzen denak 53 milioi pezeta bakarrik jasotzen ditu 1999. ekitaldian egingo den gastu gisa, kasko historikoa birgaitzeko obretarako. Beraz, 2/1991 FAko 22.3 artikulua ez du betetzen adierazitako kreditua 1998an gauzatzen hasi ez zelako, eta 125/1992 FDren 336 Araua ere ez du betetzen, ekitaldian zehar nahiz aurrekoetan lortutako kreditu guztiak ez dituelako jasotzen.

– Udalak 1998ko Aurrekontu Likidazioa modu finkatuan aurkezten du, bere bost Erakunde Autonomoak eta Elkarte Publikoa ere sartuz, azken hau txosten honen data egunean legez eratu gabea. Udala da hori egiten duten erakunde gutxietariko bat. Hala ere, Kontu Orokorraren dokumentazioarekin batera doan Egoera Finantzarioak, datu erantsiak erakusten ditu, alegia, aipatutako eragiketengatik finkapen-doikuntzarik egin gabe. Doikuntza horiek kontuan hartu izan balira, Emaitzen Kontuko "Transferentziak eta emandako dirulaguntzak" gastuen kontuan, nahiz "Transferentziak eta jasotako dirulaguntzak" diru-sarreren kontuan 261 milioitako murrizketa ekarriko zuketen, baina ekitaldiko Emaitzak aldaketarik ez zuen edukiko.

– 1. Kapituluari dagokion gastua baimendu eta xedatzerakoan aurrekontuaren exekuzio faseak ez dira betetzen plantilako langileen eta, une bakoitzean, enplegurako deialdi desberdinetan eta kontratuen formalizazioan sortutako gastuaren aurreikuspenari erantzuteko, alderantziz baizik, nominak dakarren gastuaren arabera hilero erregistratzen dira.

Langile-gastuak baimendu eta xedatzerakoan exekuzio faseak behar bezala betetzea gomendatzen da, horrela, kredituen exekuzioa hobeto kontrolatzeko aukera emango du.

– Ekainaren 29ko 20/1998 Legearen 4.2.b) artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz, aprobetxamendu urbanistikoaren lagapenetik Udalak dirutan jasotzen dituen zenbatekoak, zoruaren udal ondareak sortu, mantendu eta zabaltzera zuzendutako fondoak direla ulertuko da. Udalak ez du inolako prozedurarik lagapen horietatik lortutako fondoen aplikazio efektiboa kontrolatzeko lagungarri izan daitezkeenak.

2.– LANGILERIA

– Udalak prestazio batzuk ezarrita ditu bere langileen alde, adibidez, bizitza aseguruak, istripuen aseguruak, nomina aurreratzea interesik gabe, eta korporatiboen aldeko bizitza aseguru bat. Hala ere, prestazio hauek guztiak ez dira espezietan ematen den ordainsari gisa jasotzen dagozkien aitorpen fiskaletan.

– Udalak asignazioak egiten dizkie alderdi politikoei, alderdi politikoen finantzaketari buruzko 3/1987 Lege Organikoaren 2.1 artikulua hautsiz eta Toki Erakundeetako Antolakuntza eta Funtzionamendu Arautegiaren 27 eta 28. artikuluak ere bai. 1998an zehar ordaindu zitzaien zenbatekoa, gutxi gora-behera, 7 milioi pezetakoa izan zen.

11/1999 Legeak, Toki Erregimeneko Oinarriak Arautzen dituen 7/1985 Legea aldatzen duenak hain zuzen, 73. artikuluko 3. atala aldatzen du, eta zera dio: Osoko Bilkurak, urteko aurrekontuen bizkar, alderdi politikoei diru kopuru bat eman diezaiekeela, hornidura horretarako kontabilitate espezifiko bat eraman behar dela eta, gainera, Udal Batzarraren esku utzi, honek eskatzen duen guztietan.

– Udalak fondo publikoak ematen dizkio Elkarkidetzari, hemen sartu zenean sortu zen jarduneko zorragatik eta funtzionarioen pentsioak osatzeko sistemak ordaintzeko. Era berean, 1998ko apirilean, "Enplegu Sistemarako Pentsio Plan" baterako ekarpenak egiten hasi zen, baina zalantzak daude ekarpen hauek guztiak legezkoak ote diren.

Alor honetan izandako erabaki judizial desberdinak kontuan hartu behar dira, eta txosten honen egunera arte erabakitzeke zeuden errekurtsoak existitzen direla ere bai.

– 1998ko ekitaldiko Lanpostuen Zerrendan zera ikusi da:

– Osagarri espezifikoa eman zaien lanpostu haietan ez da horren zenbatekoa zehazten, beraz, 6/1989 Legearen 15.2 c) artikuluaren aurka doa, azaroaren 7ko 16/1997 Legearen bitartez aldatua.

– Destino osagarriaren mailak ez dira jasotzen, Euskadiko Funtzio Publikoaren Legeko 15. artikuluan ezarrita bezala, eta ARCEPAFEn agertzen diren mailak bakarrik erakusten dira.

– Udaltzaingoko ikerketa agentearen postuak agertzen duen ordainketa maila, benetan daukana baino txikiagoa agertzen da.

– Ez da adierazten zein postutan, funtzionarioei erreserbatuta daudenen artean, sar daitezkeen beste administrazio publikoetako funtzionarioak.

– Aholkulari Finantziero baten postua betetzeko pertsona bat denbora batez kontratatzeko deialdiaren oinarriak 1992ko urtarrilaren 16ko Alkatetzaren Dekretu bidez onartu ziren, baina, berez, Udal Batzarraren ahalmena da horiek onartzea, 7/1985 Legearen 22. artikuluak dioen bezala. Era berean, denbora baterako laboral baten kontratazioan publizitate eta konkurrentziaren printzipio orokorrak hautsi ziren, lanak amaitu arte zuzenean kontratatu zelako, bere iraupena 6 urtez luzatu zelarik, jubilatu arte.

3.– KONTRATAZIOA

1.– 1998an 10 milioitan esleitutako hornidura-espediente batean, ez da jasotzen kontratazio-organoaren onespena. Espediente hori presazko prozeduraz tramitatu zen, nahiz ez zituen LCAP legearen 72. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen. Orobat, dagokion aldizkari ofizialetan esleipena argitaratu zenik ez da jasotzen. Era berean, txosten hau egin zen garaian, hornidura jaso izanaren Akta ez da egin, Udalak hornidura hori jaso duen arren.

Era berean adierazi beharra dago, presaren deklarazioa modu murriztailean egin behar dela, lizitazio eta argitalpen epeak murriztea dakarrelako, eta horrek, konkurrentziaren printzipio orokorrean modu negatiboan eragin dezake.

2.– 1990ean 58 milioi pezetan esleitutako zerbitzuen gestiorako espediente batean, eta 1989 eta 1993an 29 eta 16 milioi pezetan esleitutako laguntza teknikorako bitan, prezioaren zehaztapen falta gertatzen da, baldintza pleguetan lizitazio-aurrekonturik ez dagoelako. Beraz, RGC arautegiaren 34 eta 211.7 artikuluak eta 1005/1974 Dekretuko 4 d) artikulua ez dira betetzen.

3.– Hornidurarako hiru kontratutan, 76 milioi pezetan esleituak, eta zerbitzu gestioaren batean, 167 milioi pezetan esleitua, esleitzeko irizpide gisa enpresariaren kaudimenarekin zerikusia duten alderdiak kontuan hartzen dira, eta hori, lizitazio fasean kontuan hartzekoa da.

Lizitazio faseak ez du kontratistaren klasifikazioa eskatzera mugatu behar, alderantziz, lizitatzaileek, onartuak izan daitezen, bete behar dituzten baldintzak argi eta garbi zehaztu behar ditu, bai gisa baliabideen alorrean, materialetan eta bestelakoak. Esleitzen den unean, eskaintzak bakarrik baloratu behar dira.

4.– 1997an 46 milioi pezetan esleitutako obren espediente batean ez da Kontratazio Mahaiaren Erabakia jasotzen esleipen-proposamenaren inguruan, beraz, LCAP legearen 83.1 artikulua eta RGC arautegiaren 107.a ez ditu betetzen.

5.– Ikastetxeak garbitzeko espedientean, 29 milioi pezetan esleitua, esleipendunak sinatutako Klausula Administratiboen Orria ez da jasotzen, eta baldintza hori RGC arautegiaren 122. artikuluan jasota dago.

6.– Zerbitzu gestiorako kontratu batean eta obretarako beste batean, hurrenez hurren 167 eta 46 milioitan esleituak, prezioen berrikusketa egin zen 1005/1974 Dekretuko 6. artikuluan agintzen denaren aurka, eta esleipen-aurrekontuari ez zitzaizkion urterokoak erantsi.

7.– Zerbitzu gestiorako espediente batean eta laguntzarako beste batean, 1990ean eta 1993an 58 eta 28 milioi pezetan, hurrenez hurren, esleituak, prezioen berrikusketa egin zen 1005/1974 Dekretuko 6. artikuluan agintzen denaren aurka.

8.– Kontratu txiki bezala tramitatu dira Etxezarreta Jauregirako hornidurak eta San Agustin Kultur Guneko elektrizitate lanak, baina hauetan ere behar bezalako kontratazio espedientea formalizatu behar zen, LCAP legea kontuan hartuz gero.

9.– Espediente guztietan, fidantza egokitu beharra zegoenean, horien esleipen-zenbatekoak 217 milioi pezetakoak izan zirelarik, ez zen horrelakorik egin, LCAP legearen 43. artikulua hautsiz.

4.– DIRULAGUNTZAK

– Kolaborazio Hitzarmenaren figura erabili da Abarrak AEKri dirulaguntza bat emateko hizkuntza normalkuntza eta udal euskara zerbitzua dinamizatzeko lanak egiteko, gutxi gora behera 3 milioi pezetan, eta egokiagoa da kontratazio administratiboaren barnean zerbitzuen eskaintza figura erabiltzea. Bestalde, 2/1991 FAren 42.2 artikulua ez da betetzen, jasotako fondoen erabileraren justifikaziorik ez aurkeztean.

5.– INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA

– Udal lursail baten kalifikazio juridikoaren aldaketa bat gertatu da, ustiapen bat eman ondoren Udalak onartutako planeamenduan, jaso den ala ez frogatzerik izan ez delarik. Horrek ekarriko lukeena da ondarezko eta soberako ondasun gisa deklaratzea, eta bere salmenta legeztatu ahal izatea.

– Ustiapen urbanistikoen likidazioetan zoruaren oinarrizko balioa kalkulatzeko, Udalak hondakin-balioaren metodoa erabiltzen du 1020/1993 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenen arabera, baina 86/1990 FD aplikatu beharko luke, hirigintza alorrean Euskal Autonomia Erkidegoak eta, ondorioz, Lurralde Historikoek dauzkaten konpetentziak kontuan hartuz.

6/1998 Legean aurreikusitako balioak aplikatzea ezinezkoa izan delarik balio katastralen zaharkitzapenengatik, eta erreklamazio posibleak ekiditearren, komenigarri ikusten da Udalak gorabehera hori adieraz dezan, baita ustiapen urbanistikoaren likidazioetan zoruaren oinarrizko balioa kalkulatzeko aplikatzen duen arautegia ere.

Era berean, adierazi beharra dago 11/1998 Legea, urbanizazioak finkatutako hiri-zoruan ustiapenak eskatzeko bideratua, Auzitegi Gorenean errekurrituta dagoela eta epai bat badagoela eskaera horiek ezinezkoak direla esaten duena.

Azkenik gomendatzen da, ustiapen urbanistikoaren etorkizuneko likidazioak kalkulatzeko 63/1999 FD aplika dadila, honen bitartez onartzen direlako izaera urbanoko ondasun ibilgetuei eman dakiekeen balio minimoa zehazteko arau teknikoak.

6.– KONTABILITATE OROKOR PUBLIKOA

– Udalak, "Erabilera orokorrerako azpiegiturak eta ondasunak" kontuan sartuta ditu, jabetza publikoko ondasunak izan arren, zerbitzuen funtzionamenduari atxikituta daudenak, horregatik, dagokion ibilgetu materialaren kontuetan erregistratu beharko lirateke. Bestalde, erabilera orokorrera zuzendutako ondasunen kasuan ez da "erabilera orokorrera zuzendutako ondarea" konturako aldaketa egin, inbertsioak amaitu direnean. Gure lana egin den egunean, eta eman zaigun informazioarekin, ezin da jakin zein den "erabilera orokorrera zuzendutako ondarea" kontura aldatu beharreko zenbatekoa.

– Ibilgetu ezmaterialaren idazpuruan, "errentamendu finantzarioaren erregimenean dauden eskubideak eta ondasunak" kontua sartzen da 38 milioi pezetako zenbatekoarekin. Hala ere, 98.12.31 arte, kontu horrek ez luke egoeraren balantzean agertu behar, dauden Leasing kontratuetan Udalak baliogabetze aurreratua egin zuelako, ondasunak erosteko aukera erabiliz, beraz, ibilgetu materialaren kontuetan agertu beharko litzateke.

Bestalde, agertzen duen saldoak errentamendu finantzarioagatik ordaindutako interesak jasotzen ditu, galera eta irabazien kontuan erregistratuak izan gabe, eta dagokion amortizazioa ere ez da agertzen.

– "Ibilgetu materiala" epigrafeak, ibilgetuen saldo garbia ken amortizazioak agertzen ditu. Balantzean erakusten duen ikur negatiboaren arrazoia zera da, "ibilgetu materialaren amortizazio pilatua" kontuan "erabilera orokorrerako azpiegitura eta ondasunak" epigrafearen amortizazioak sartzen ari direla.

– Udalak ez ditu sartzen, bere egoera finantzarioetan, lehen MUNPALen zeuden funtzionarioak Gizarte Segurantzan sartzeagatiko kostuaren horniketa, horrek %8,20ko kotizazio gehigarri bat 20 urtez egitea esan nahi duelarik. Integrazio horren kostua, 1998. urtean, 19 milioi pezetakoa izan zen, gutxi gora behera.

Behar den horniduraren zenbatekoa zehaztuko duen jarduneko ikerketa bat egitea gomendatzen da, eta hori Udalaren egoera finantzarioetan jaso dadila.

– Egoera balantzearen "Ibilgetua" epigrafeak ez ditu Udalaren jabetzako ondasun guztiak jasotzen, 1992. ekitalditik aurrera erositako haiek bakarrik baizik.

– Ekitaldia amaitzerako, egoera balantzeak ez du jasotzen Gizarte Segurantzaren kotizazioengatik Udalak ordaintzeke duen zorra, gutxi gora-behera, 8 milioi pezetakoa. Hutsune bera gertatzen da Elkarkidetzaren kotizazioengatik Udalari tokatzen zaion kuotan, zenbatekoa ezmateriala delarik.

ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALA.
ERAKUNDE AUTONOMOAK

I.– IRITZIA

I.1.– LEGEA BETETZEA

Langileak

– Erakunde Autonomo guztietan azaleratu da 1998rako enplegatuen ordainsariak (kasua denean, funtzionarioak eta laboralak sartuta), eta ARCEPAFEn ezarritakoa kontuan hartuz, urtarriletik ekainera %2 igo zirela eta uztailetik aurrera %1; beraz, urteko igoera efektiboa %2,5ekoa izan zen. Ondorioz, Estatuko Aurrekontu Orokorren 65/1997 Legea ez du betetzen, izan ere, 1997ko ordainsarien gainean %2,1eko igoera ezartzen du.

– Garapen eta Ekintza Komunitariorako Udal Institutuko (IMDAC) langile funtzionarioen ordainsariak ez dira Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 77. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen den ordainketen egiturara egokitzen. Aipatu lege hori, Euskal Administrazio Publikoetan Funtzionarioen Ordainsariei buruzko uztailaren 30eko 207/1990 Dekretuan garatu zen, eta Euskal Administrazio Publikoetan Funtzionarioen Ordainsariei buruzko abenduaren 15eko 370/1998 Dekretuaren bitartez eguneratu, 1998an indarrean zegoelarik.

– Uribarri Egoitzak Bizkaiko Sanitate Pribatuaren Hitzarmenari lotutako langileei 1998an zehar ordaindutako ordainsariak hitzarmen horretan 1997rako ezarri zirenak dira, %2,5 igota. Horren arrazoia zera da, 1998ko ekainaren 25ean erakunde horretako Gobernu Batzordeak erabaki zuela langile-kolektibo hau ARCEPAFEn sartzea, eta horretarako lanpostu horien balorazioa egin beharra zegoela. Balorazio hori 1999ko urtarrilaren 4an onartu zuen batzorde horrek, eta ondorioz, bakoitzari zegozkion soldata-diferentziak aplikatu ziren.

– Bartolome Ertzilla Fundazioa eta Udal Euskaltegia Fundazioa Erakundeetan ez dago frogaturik denboraldiko langile laborala kontratatzerakoan publizitate eta konkurrentzia printzipioak errespetatu diren, izan ere, printzipio horietan oinarritutako lan-poltsarik ez da egon.

Kontratazioa

Uribarri Egoitza

Bi kontratazio-espediente aztertu dira eta ondorengo hutsegiteak agertu dira:

1.– Egoiliarrei laguntza zerbitzua eta garbitegia. 1997an esleitu zen 51 milioi pezetan.

– Kontratuaren kalifikazio desegokia. Horren ondorioz, tramitazioa ez zen egin zerbitzu publikoak gestionatzeko kontratuei aplikagarri zaizkien arauetan oinarrituz.

– Zerbitzua ustiatzeko aurreproiektua onartu zela ez dago jasota, horrek zehaztu behar baitzituen ustiaketa-erregimena, erabilera eta aplikatuko ziren tarifak. Beraz, LCAP legearen 159.1 artikulua eta RGC arautegiaren 209.1 eta 210. artikulua ez zituen betetzen.

– Lizitaziotik enpresa bat baztertu egin da zerga alorreko betebeharretan eta aseguru sozialean eguneratuta dagoela eta kaudimen ekonomikoa baduela egiaztatzen duen agiririk ez duelako aurkeztu. Hori RGC arautegiaren 101. artikuluan ezartzen denaren aurka doa, izan ere, agirietan hutsuneak egonez gero, egoera hori konpontzeko aukera ematen du, beraz, konkurrentzia mugatu egin da, eta ahalik eta eskaintzarik onena lortzeko aukera ere bai.

– Presaz tramitatzekoa deklaratu zen, LCAPren 72 eta 141 c) artikuluetan ezartzen diren baldintzak bete gabe.

2.– Egoitza eraberritzeko obrak. 1998an esleitu zen 9 milioitan.

– Espedientean ez da jasotzen aurretiko zuinketa-agiria, lizitazio deialdirako beharrezko baldintza izanik, beraz, LCAP legearen 129. artikulua ez du betetzen.

– Aldizkari ofizialetan ez da argitaratu ez lizitazioa eta ez esleipena.

– PCAPren 10. klausulak zerga bidezko betebeharrak eta aseguru sozialarenak betetzen eguneratuta dagoela frogatzeko aukera ematen du, horren inguruko erantzukizunpeko aitorpena eginez, beraz, 390/1996 Errege Dekretuko 7. eta 8. artikuluak ez ditu betetzen.

Arte eta Historia Museoa

– "Ekintza artistikoak burutzeko zerbitzuen kontratazioa" delakoaren espedientea, 3 milioi pezetakoa, fiskalizatu da eta zera detektatu da:ç

– Kontratua pribatu bezala kalifikatu da zerbitzu kultural bezala beharrean, eta zuzeneko esleipena egin da, publizitaterik gabeko prozedura negoziatua, 3 eskaintzekin, erabili beharrean; beraz, LCAP legearen 93.1 eta 211 artikuluak ez ditu betetzen. Behin-betiko bermea ere ez da osatu, LCAP legearen 38. artikulua hautsiz.

Garapen eta Ekintza Komunitariorako Udal Institutua.

Erakunde honetan "Informazio bulego bat ezartzea" izeneko espedientea aztertu da, 1998an 8 milioi pezetakoa, eta ondorengo hutsegiteak detektatu dira:

– Kontratuari aurre egiteko eskura dituzten baliabideen urritasun, egokiera falta edo ez handitzeko komenientziaren justifikaziorik ez da jasotzen, beraz, LCAP legearen 203.1 artikulua ez du betetzen.

– Baldintza Plegu Teknikoetan klausula bat dago eta horren bitartez enpresa esleipenduna behartzen da udalerrian bizi diren pertsonak kontratatzera edo ekipoko arduradun eta kolaboratzaileei herrian errolda daitezen eskatzea, Konstituzioaren 14. artikuluak dioenaren aurka eginez.

. Kontratuaren xedearen funtsezko aldaketa gertatzen da, izan ere, bere egiteko propioak betetzeaz gainera, turismo bulegokoa, Langai-en kolaboratzailea, ekintzen tailerrak sortzea ere burutu behar ditu, etahorrek hasierako kontratua amaitu eta lizitazio berri bat deitzea eragin behar zukeen (LCAP legearen 214 c) artikulua).

– Egin diren aldaketak ez dira agiri administratiboan formalizatu (LCAP legearen 55 eta 102 artikulua) eta prezioan igoera bat gertatu den arren fidantza ez da egokitu (LCAP legearen 43. Artikulua).

– PCAPren 10. klausulak zerga bidezko eta aseguru sozialaren betebeharrak betetzen eguneratuta dagoela frogatzeko aukera ematen du, horren inguruko erantzukizunpeko aitorpena eginez, beraz, 390/1996 Errege Dekretuko 7 eta 8 artikuluak ez ditu betetzen.

Gure iritziz, goian adierazitako hutsegiteez gain, Durangoko Udalaren menpe dauden Erakunde Autonomoek modu arrazoituan bete dute beren jarduera ekonomikoa eta finantzarioa arautzen duen legezko arautegia, 1998. ekitaldian zehar.

I.2.– KONTUEI BURUZKO SALBUESPENAK

– Erakunde Autonomoetako inork ez du bere jabetzako ondasun guzti-guztiak jasotzen dituen inbentariorik, ezta balorazio egoki eta behar bezalako sailkapenik ere. Beraz, horren ondorioz ezin izan da jakin 98.12.31 arteko egoera Balantzean sartutako Ibilgetuak behar bezala jasotzen ote dituen beren jabetzako ondasunak, bai horien kostuei dagokienez, eta bai amortizazio pilatuaren bitartez gertatutako baliogalerak islatzeari dagokionez ere.

Epaitegi honen iritziz, lehenengo paragrafoan adierazitako mugagatik izan ezik, Durangoko Udalaren menpeko Erakunde Autonomoen kontuek, 1998ko ekitaldian, bere alderdi esanguratsuetan, 1998ko abenduaren 31 arteko ondarearen eta bere egoera finantzarioaren irudi fidagarria islatzen du, eta bere eragiketen emaitzak ere bai.

I.3.– BESTE GOGOETA ETA GOMENDIO BATZUK

1.– AURREKONTUA ETA KONTABILITATEA

– 1 Kapituluari dagokion gastua baimendu eta xedatzerakoan aurrekontuaren exekuzio faseak ez dira betetzen plantillako langileen eta, une bakoitzean, enplegurako deialdi desberdinetan eta kontratuen formalizazioan sortutako gastuaren aurreikuspenari erantzuteko, alderantziz baizik, nominak dakarren gastuaren arabera hilero erregistratzen dira.

Langile-gastuak baimendu eta xedatzerakoan exekuzio faseak behar bezala betetzea gomendatzen da, horrela, kredituen exekuzioa hobeto kontrolatzeko aukera emango du.

2.– KONTABILITATE OROKOR PUBLIKOA

– Hutsegite hauek amankomunak dira Erakunde Autonomo guztietan:

– Egoera Balantzeen "Erabilera orokorrerako azpiegiturak eta ondasunak" kontuan sartuta ditu, jabetza publikoko ondasunak izan arren, zerbitzuen funtzionamenduari atxikituta daudenak, horregatik, tokatzen den ibilgetu materialaren kontuetan erregistratu beharko lirateke. Bestalde, erabilera orokorrera zuzendutako ondasunen kasuan ez da "erabilera orokorrera zuzendutako ondarea" konturako aldaketa egin, inbertsioak amaitu direnean.

– Ekitaldia amaitzerako, egoera balantzeek ez dute jasotzen Gizarte Segurantzaren kotizazioengatik ordaintzeke duten zorra. Hutsune bera gertatzen da Elkarkidetzaren kotizazioengatik Erakundeei tokatzen zaien kuotekin.

– Garapen eta Ekintza Komunitariorako Udal Institutuak ez ditu sartzen, bere egoera finantzarioetan, lehen MUNPALen zeuden funtzionarioak Gizarte Segurantzan sartzeagatiko kostuaren horniketa, horrek %8,20ko kotizazio gehigarri bat 20 urtez egitea esan nahi duelarik. Integrazio horren kostua, Erakundearentzat, 1998. urtean, milioi bat pezetakoa izan zen, gutxi gora behera.

3.– LANGILERIA

Hutsegite hauek amankomunak dira Erakunde Autonomo guztietan:

– Enplegatuen alde ezarrita dituzten prestazio batzuk, adibidez, bizitza aseguruak, istripu aseguruak eta interesik gabe nomina aurreratzea, ez dira espezietan ematen den ordainsari gisa jasotzen dagozkien aitorpen fiskaletan.

– 1998ko ekitaldian zehar fondo publikoen ekarpenak egin zaizkio Elkarkidetzari "Enplegu Sistemarako Pentsio Plan" baten barnean, baina zalantzak daude legezkoak ote diren.

Alor honetan izandako erabaki judizial desberdinak kontuan hartu behar dira, eta txosten honen egunera arte erabakitzeke zeuden errekurtsoak existitzen direla ere bai.

– 1998ko ekitaldiari dagozkion Lanpostuen Zerrendetan laboral gisa agertzen dira EFPL-aren 19. artikuluaren arabera funtzionarioek bete beharko lituzketen postu batzuk.

II.– KONTUAK

ERAKUNDE AUTONOMOAK

II.1.– 1998. EKITALDIKO AURREKONTUEN LIKIDAZIOAK

Milioi PTA.

AITORTUTAKO ESKUBIDEAK

SARREREN KAPITULUA B. ERTZILLA FUND. UDAL EUSK.F. MUSEOA URIBARRI EGOITZ. IMDAC

3. Tasak eta bestelako sarrerak 36 9 6 48 52

4. Transferentzia arruntak 64 30 48 68 115

5. Ondarezko sarrerak 1 - - 1 1

7. Kapital transferentziak - - - - 10

GUZTIRA SARRERAK 101 39 54 117 178

AITORTUTAKO BETEBEHARRAK

GASTUEN KAPITULUA B. ERTZILLA FUND. UDAL EUSK.F. MUSEOA URIBARR EGOITZ. IMDAC

1.Langile gastuak 89 34 18 15 38

2. Erosketak eta zerbitzuak 9 4 36 87 99

4. Transferentzia arruntak 1 - - 1 23

6. Inbertsio errealak 7 1 2 18 11

8. Aktibo finantzarioen aldaketa - 1 - - -

GUZTIRA GASTUAK 106 40 56 121 171

AURREKONTU-EMAITZA (A) (5) (1) (2) (4) 7

BURUTUTAKO AURREK. B. ERTZILLA FUND. UDAL EUSKAL. MUSEOA URIBARRI EGOITZ. IMDAC

Aitortutako eskubideak baliogabetzea - - - - -

Aitortutako betebeharrak baliogabetzea - - - - -

BURUTUTAKO AURREK. EMAITZA (B) - - - - -

EKITALD. AURREK. EMAITZA (A+B) (5) (1) (2) (4) 7

ZUZENKETAK

Finantzazioaren desbideraketak - - - - -

Diruzaintzako Soberakinekin Gastu finantz. 7 1 4 18 -

ZUZENDUTAKO EKITAL. EMAITZA 2 - 2 14 7

Zordunak kobratzeke - 7 1 5 13

Hartzekodunak ordaintzeke (8) (15) (9) (8) (24)

Fondo likidoak 27 8 11 19 19

DIRUZAINTZAKO SOBERAKINA 19 - 3 16 8

Gastu finantz. Soberakin afektatua - - - -

GASTU OROKORREN SOBERAKINA 19 - 3 16 8

ZORRA 98-12-31 - - - - -

II.2.– DIRUZAINTZAKO SOBERAKINA 1998-AN

Milioi PTA.

ZORDUNAK KOBRATZEKE B. ERTZILLA FUND. UDAL EUSK.F. MUSEOA URIBARRI EGOITZ. MDAC

Sarrera arrunten aurrekontutik - 5 1 4 13

Burututako sarreren aurrekontutik - - - 1 -

Aurrekontuz kanpoko beste eragiketatik - 2 -

- -

(Zalantzazko kobrantzen saldoa) - - - - -

(Aplikatzekotan dauden sarrerak) - - - -

GUZTIRA ZORDUNAK (A) - 7 1 5 13

HARTZEKODUNAK ORDAINTZEKE

Gastu arrunten aurrekontutik 5 2 8 7 18

Burututako gastuen aurrekontutik - - - - -

Aurrekontuz kanpoko beste eragiketatik 3 13 1 1 6

GUZTIRA HARTZEKODUNAK (B)

DIRUZAINTZAKO FONDO LIKIDOAK (C) 27 8 11 19 19

DIRUZAINTZ. SOBERAKINA (D=A-B+C) 19 - 3 16 8

ERAGINP. FINAN.GTU. SOBERAK. (E) - - - - -

GASTU OROKOR. SOBERAKINA (D-E) 19 - 3 16 8

II.3.– EGOERAREN BALANTZEA 98-12-31 ARTE

Milioi PTA.

AKTIBOA B. ERTZILLA UDAL EUSKAL MUSEOA URIBARRI EGOITZ. IMDAC

FUND.

Azpiegit. erabilera orokor. ondasunak 3 - 18 13 29

Ibilgetu materiala 7 1 8 6 3

Ibilgetu finantzarioa - 1 - - -

Zordunak - 3 1 5 8

Kontu finantzarioak 27 8 11 19 19

GUZTIRA AKTIBOA 37 13 38 43 59

Milioi PTA

PASIBOA B. ERTZILLA UDAL EUSKAL MUSEOA URIBARRI EGOITZ IMDAC

FUND.

Fondo propioak 29 2 21 33 29

Ekit. Batzu. Banatzeko sarrerak - - 8 2 10

Hartzekodunak epe motzera 8 11 9 8 20

GUZTIRA PASIBOA 37 13 38 43 59

II.4.– EMAITZEN KONTUAK

Milioi PTA.

ZORRA B. ERTZILLA UDAL EUSKAL MUSEOA URIBARRI EGOITZ. IMDAC

FUND.

Langile gastuak 89 34 18 15 38

Ibilgetua amortizatzeko zuzkidura 2 - 2 2 5

Kanpoko zerbitzuak 9 4 36 86 99

Emandako transferentziak eta dirulag. - - - 1 23

EKITALDIAREN EMAITZA (IRABAZIAK) 1 1 - 13 3

GUZTIRA ZORRA 101 39 56 117 168

Milioi PTA.

HARTZEKOA B. ERTZILLA UDAL EUSKAL. MUSEOA URIBARRI EGOITZ IMDAC

FUND.

Zenbateko garbia negozio-zifra 36 9 6 47 46

Sarrera finantzarioak 1 - - 1 1

Beste gestio-sarrerak - - - 1 6

Emaitzera aldatutako dirulag. - - 1 1 -

Transferentzia eta dirulag. arruntak 64 30 48 67 115

EKITALDIAREN EMAITZA (GALERAK) - - 1 - -

GUZTIRA HARTZEKOA 101 39 56 117 168

TXOSTENEKO ONDORIOEI BURUZKO ALEGAZIOAK

IRITZIA

I.I.– Legezkotasuna betetzea.

Kontratazio Arloa.

"1979ko irailean, Korporazioko Idazkariaren plaza betetzeko zailtasunak zeudenez, plaza hori lehiaketa bidez edo lehiaketa-oposizio bidez bete arte letradu-aholkulari baten zuzeneko kontratazioa egin zen. Gure lana egin den egunean, kontratu horrek indarrean jarraitzen du, baina 1997ko maiatzaren 29ko Osoko Bilkuraren erabakiz hasierako kontratuaren xedea zabaldu egin da, epaitegi eta auzitegien aurreko prozesuetan ordezkari eginez, baina aurreko kontratuaren aldaketarik ez da jasotzen, eta berririk ere ez da egin".

Administrazio-prozedura erkidearen arloan aholkularitza izateko, 1979ko irailean letratu baten zerbitzuak kontratatu ziren. Eta prozedura haren ondoriozko auziak zirela-eta Osoko Bilkuraren 19997ko maiatzaren 29ko erabakiaren bitartez, epaitegi eta auzitegietan jarduteko ordezkaritza prozesala eman zen, lehenago ere zirkunstantziek hala erakusten zutenean gauza bera egin baitzen. Baina, argi utzi behar da: 1998an bukatu zirela kontratatutako zerbitzuak eta ordezkaritza prozesala (ikus 1. oharra dokumentuaren amaieran).

Diru-sarrera fiskalen arloa

Puntu horretaz esandakoa:

"Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Udal Ordenantzak salbuespenak eta hobariak jasotzen ditu eta, kasu batzuetan, zerga arautzen duen Foru Arauan aurreikusitako tarifak baino txikiagoak, beraz, Toki Ogasunen 5/1989 FA-ak ezartzen dituen konpetentziak gainditzen ditu."

Alegazioa:

Durangoko Udalaren ordenantzaren helburua hauxe da: emaitza baliokideak lortzeko, araua eguneroko kudeatzeari efizientzia- eta eraginkortasun-irizpideak aplikatzea.

Hau da, Durangoko Udalak tasa jakin bat du batetik, eta, bestetik, helburu jakin bat sustatzeko (esaterako, igogailuak jartzea hirigune historikoan) dirulaguntza-sail bat du bere aurrekontuetan, eta praktikari dagokionez berdin dira: %5 kobratu eta kobratutako zenbatekoaren %100az laguntzea egintza (beti ere, helburua gauzatuta gero), nahiz aldez aurretik salbuestea. Izan ere, diferentzia ondoko honetan baitago: dirulaguntza-espedienteek berez duten kudeaketa-kostuen zenbateko handian.

Eraginkortasuna eta efizientzia erdiesteari dagokionez, emaitza ekonomiko garbia berdina da beti.

Hala ere, 5/1989 FAren 9. artikuluan honako hau esaten da: "Udalerriek, euren zergen arloan, hobari fiskalak eman ditzakete, euren eskumenez baliatuaz, FAren barruan eta euren aurrekontuen kargura beti ere." 10/1989 Foru Arauan ezartzen denez, ICIO aukerako zerga bat da, eta IBI, IAE e ISVTM, ostera, obligaziozkoak, eta ICIO marko orokorra arautzen duen foru araua denez, gure ustez zuzenean ager daitezke salbuespenak eta hobariak, udalaren eskumen pekoak direnak.

Gurez ustez, arauak goitiko muga du (izan ohi den legez), eta beraz ez dago behetiko mugarik. Hortaz, gurez ustez bat datoz Durango Udalaren jarduna eta indarreango arauak.

A.12.– KONTRATU PUBLIKOAK

"Aholkulari-letratu Zerbitzuari buruzko espedientean atzemandako akatsak, espezifikoak direnez, bereizirik adierazten dira."

Aholkulari-letratu Zerbitzuari buruzko espedienteari dagozkion akatsak, Ondorioei buruzko Alegazioetan azaltzen dira (Kontratazio Arloa).

III.– KUDEAKETA-PROZEDURARI ETA BARNEKO KONTROL-SISTEMARI BURUZKO KONTSIDERAZIOAK

III.2.– BESTE KONTSIDERAZIO ETA GOMENDIO BATZUK

1.– KONTABILITATEA ETA AURREKONTUA

Puntu horretaz esandakoa:

"Udalak, 1998ko aurrekontuekin batera onartutako Aurrekontua Burutzeko Udal Arauan ez da ezartzen Korporazioak eta bere Erakunde Autonomoek bermeak eskaintzeko eta zorra egiteko maila maximoa zein den, murriztaileak izan behar dutelarik, 124/1992 FDren 13. artikuluak adierazten duen bezala."

Alegazioak:

HKEE-k emandako iritziari dagokionez honako hau adierazten dugu:

1.– NMEPn berariaz jaso bakoari dagokionez, 1. oinarrian xedatutakoari gagozkio. Oinarri hori zein arlotan aplikatu behar den honako hauetan zehazten da: 2. oinarrian, 2/1991 Foru Arauan, 124/1992 Foru Dekretuan eta Aurrekontuei buruzko Legean.

2.– EA-k gehienez zenbateko kreditua eskatu dezaketen, NMEP-ko 35. oinarrian arautzen da.

Hortaz, honako hauek ondorioztatzen ditugu:

1.– Erakundeei dagokienez:

– Ezin dira zorpetu, baina finantza-erakundeei kredituak eska ahal dizkiete (aldi baterakoak), gehienez 10 milioikoak.

– Ezin dute bermerik mailegatu.

2.– Korporazioari dagokionez:

– Aurrekontuan halaxe zehazten baita, ekitaldi honetan ezin dute eskatu krediturik.

– Zelan eta ez den berariaz jasotzen, ez du ezartzen bermerik emateko aukerarik.

Eta kontu-ikuskapena egin duten HKEEko auditoreek guzti hori halaxe dela egiaztatu dute

Ondoko puntuaz:

"Inbertsioak besterentzea" izeneko 6. kapituluan sarrerak erregistratu dira, gutxi-gorabehera 124 milioi pezetakoak, hain zuzen ere, "Kapital Transferentziak" izeneko 7. kapituluan erregistratu beharreko hirigintza-aprobetxamenduengatiko dirua dela-eta lortutakoak.

Alegazioa:

Hirigintza-aprobetxamenduengatiko diruak 6. kapituluan sartu ditu Durangoko Udalak, izatez ondarezko salmenta bat, lurzoru salmenta bat, egitearen ondoriozko direla uste baitu.

Arazoa ez dago batere argi, zeren Plan Orokorrean ez baitira zehazten horrelako sarrerak.

Hala ere, kontu-ikuskatzaileek egiaztatu dutenez, HKEEren gomendioak jarraituaz, 2000ko ekitaldian 7. kapituluan jaso dira aipatu etekinak.

Ondoko puntuaz:

"Aurrekontu-emaitzaren doikuntza gisa ez da jaso, gutxi gora behera 49 milioi pezeta, diruzaintzako soberakinarekin finantzatutako gastuak, kreditu-zabaltze bat finantzatzeko erabili direnak."

Alegazioa:

Doikuntza hori ez jasotzea kontabilitate-programako errekuntza bat izan da, eta egun ez dakigu zeren ondoriozkoa den. Erakuntza hori albait arinen konpon dadin, kontsulta egin diogu mantenimendu-enpresari.

Ondoko puntuaz:

"Ekainaren 29ko 20/1998 Legearen 4.2.b) artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz, aprobetxamendu urbanistikoaren lagapenetik Udalak dirutan jasotzen dituen zenbatekoak, zoruaren udal ondareak sortu, mantendu eta zabaltzera zuzendutako fondoak direla ulertuko da. Udalak ez du inolako prozedurarik lagapen horietatik lortutako fondoen aplikazio efektiboa kontrolatzeko lagungarri izan daitezkeenak."

Alegazioa:

Aipatu 20/1998 Legearen 4.2.b) artikuluan ezartzen denez, "aprobetxamendu urbanistikoaren lagapenetik Udalak dirutan jasotzen dituen zenbatekoak, zoruaren udal ondareak sortu, mantendu eta zabaltzera zuzendutako fondoak direla ulertuko da." Durangoko Udalak, 1998ko ekitaldian, 195 milioi pezeta erabili ditu lurzorua mantentzeko.

2.– LANGILEAK

Ondoko puntuaz:

"Udalak prestazio batzuk ezarrita ditu bere langileen alde, adibidez, bizitza aseguruak, istripuen aseguruak, nomina aurreratzea interesik gabe, eta korporatiboen aldeko bizitza aseguru bat. Hala ere, prestazio hauek guztiak ez dira espezietan ematen den ordainsari gisa jasotzen dagozkien aitorpen fiskaletan."

Alegazioak:

Prestazio horiek, 1999ko ekitalditik hona, gauzazko ordainsari legez jasotzen dira (1999ko ekitaldiko PFEri buruzko deklarazioa dela-eta 2000ko ekitaldian langileei entregatutako 10-T eredu batzuk eransten ditugu).

Ondoko puntuaz:

"Udalak fondo publikoak ematen dizkio Elkarkidetzari, hemen sartu zenean sortu zen jarduneko zorragatik eta funtzionarioen pentsioak osatzeko sistemak ordaintzeko. Era berean, 1998ko apirilean, "Enplegu Sistemarako Pentsio Plan" baterako ekarpenak egiten hasi zen, baina zalantzak daude ekarpen hauek guztiak legezkoak ote diren."

Alegazioa:

Funtzionarioentzako pentsio sistema osagarriak osatzeko, eta Elkarkidetzara sartu zenean sortutako zor aktuariala zela-eta Udalak 1998an Elkarkidetzari fondo publikoak eman zizkiola, eta horren legezkotasunari buruzko dudak direla aipatzen da puntu honetan.

HKEEk berak aitortzen duenez, Elkarkidetzaren gaineko arazoan egindako jarduketa legezkotasunarekin oso-osorik bat etortzeaz ziurtasun falta bat bestetik ez dago atal honetan, baina arazo horren gainean hartutako erabakiak kontuan izanez gero, udalak uste du erabaki horiek betetzen jarraitu behar duela, harik jarduteko era legearen kontrakoa dela dioen ebazpen judizial irmo bat eman arte.

3.– KONTRATAZIOA

"1.– 1998an 10 milioitan esleitutako hornidura-espediente batean, ez da jasotzen kontratazio-organoaren onespena. Espediente hori presazko prozeduraz tramitatu zen, nahiz ez zituen LCAP legearen 72. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen. Orobat, dagokion aldizkari ofizialetan esleipena argitaratu zenik ez da jasotzen. Era berean, txosten hau egin zen garaian, hornidura jaso izanaren Akta ez da egin, Udalak hornidura hori jaso duen arren."

Eta horretaz honako hau adierazten da:

– Kontratazio Organoak onartzea: Osoko Bilkurak, 1998.5.14an egindako ezohiko batzarrean hartutako Erabakiaren bitartez, ebatzi zen horniketa hau esleitzea.

– Presazko prozedura: gorago aipatutako Osoko Bilkuran ere nahiko justifikatua dago presakotasuna (ikus 3. oharra dokumentuaren amaieran).

"2.– 1990ean 58 milioi pezetan esleitutako zerbitzuen gestiorako espediente batean, eta 1989 eta 1993an 29 eta 16 milioi pezetan esleitutako laguntza teknikorako bitan, prezioaren zehaztapen falta gertatzen da, baldintza pleguetan lizitazio-aurrekonturik ez dagoelako. Beraz, RGC arautegiaren 34 eta 211.7 artikuluak eta 1005/1974 Dekretuko 4 d) artikulua ez dira betetzen."

Oharrok egiazkoak badira ere, aipatu kasuetan lizitazioa egiteko prezioa ez ezartzeko arrazoia hauxe izan zen: plegua eta bere deialdia onartu behar zenean ezin izan zen zehaztu, eta hori, beti ere, ondorengo artikuluetan ezarritakoaren arabera egin zen: Estatuaren Kontratazioari buruzko Araudiaren 113.1 artikulua, eta Estatuaren Kontratuei buruzko Legearen 35.1 artikulua, izan ere, testu bi horiek indarrean baitzeuden aipatu hiru espedienteak onartu zirenean. Gaur egun, uztailaren 26ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 85.a) artikuluan jasotzen da goiko artikulu horitan ezarritakoa. 2/2000 Dekretuaren bitartez, Herri-Administrazioen Kontratuei buruzko Legeren testu bategina onartu zen. (ikus 4. oharra dokumentuaren amaieran).

I. OHARRA Eskabidea izan arren, ez daki- gu kontratu deuseztatu denik.

2. OHARRA Osoko Bilkuraren aipatu era bakiaren bitartez onartzen da Baldintzen Plegua

3. OHARRA Osoko Bilkuraren erabakian zehazten denez, organoari

berari egotzi dakiokeen

errakuntza material bat

dela-eta beharrezkoa da

espedientea presaz

izapidetzea.

4. OHARRA KAOko 1131 artikuluari eta EKLko 35.1 artikuluari

atxiki ahal izateko,

kontratazioaren xedea berria edo teknikoki konplexua

dela-eta ezinezkoa izan behar du aldez aurretik aurrekontu bat finkatzea. Aztertutako

espedienteetan, zerbitzuak ez ziren berriak –lehenago ere ematen baitziren–, eta

teknikoki ez zen konplexua aurrekontua kalkulatzea.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana