Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2000eko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4313

EBAZPENA, 2000ko abuztuaren 31koa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena, CHINCHURRETA, S.A. enpresak Oñatin (Gipuzkoa) egiten dituen eta CTA-0132 eta CTA-0133 homologazio-zeinuak dituzten altzairuzko hodi soldatuen adostasun-agiria berritzen duena.

AURREKARIAK:

Bat.– CHINCHURRETA, S.A. entitatearen izenean eta ordezkaritzan diharduen Francisco García jaunak CTA-0132 eta CTA-0133 homologazio-zeinuekin fabrikatzen diren altzairuzko hodi soldatuen adostasun-agiria berritzeko eskabide aurkeztu zuen 2000ko abuztuaren 4an Industria eta Meatzaritza Administratzeko Zuzendaritzan. Enpresaren helbidea honakoa da: San Pedro auzoa 11, Oñati (Gipuzkoa).

Bi.– Eskabide horrez gain, eta Industria, merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Bulegoan lehendik aurkeztu zuen eskabideaz gain, honako dokumentazioa ere aurkeztu zuen:

1.– Enpresa-erregistroaren ziurtagiria.

2.– Aipatu hodiak fabrikatzerakoan erabilitako kalitate- kontroleko sistemen egokitasunari eutsi egin zaiola jasotzen duen fabrikatzailearen deklarazioa.

Hiru.– Industria Ministerioaren Industriako Zuzendaritza Orokorraren 1991ko maiatzaren 27ko ebazpenek homologatu egin zituen CHINCHURRETA, S.A. enpresak CTA-0132 eta CTA-0133 homologazio-zeinuekin fabrikatzen dituen altzairuzko hodi soldatuak; izan ere bete egiten baitzituzten abenduaren 27ko 2704/1985 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak.

CTA-0132 HOMOLOGAZIO-ZEINUAREN EZAUGARRIAK

Homologatutako neurriak: UNE 19040 Arauan adierazitako diametro eta lodiera guztiak. Hodi beltz eta galbanizatua.

CTA-0133 HOMOLOGAZIO-ZEINUAREN EZAUGARRIAK

Homologatutako neurriak: UNE 19043 Arauan adierazitako diametro eta lodiera guztiak. Hodi beltz eta galbanizatua.

Lau.– Administrazioa eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzaren 1992ko azaroaren 3ko, 1993ko abenduaren 14ko, 1995eko urtarrilaren 4ko eta 1996ko otsailaren 5eko ebazpenek beste hainbeste aldiz luzatu zituzten homologazio horiek, eta homologazio-zeinu horiexek mantendu zituzten.

Bost.– Industria, Energia eta Meatzaritza Administratzeko zuzendariaren 1997ko apirilaren 9ko Ebazpenak ezarri zuenez, eskatzaileak 1998ko apirilaren 9ra arteko epea zuen Ebazpen honetan aipatzen diren produktuen produkziorako adostasun-agiria eskatzeko.

Sei.– Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoak egiaztagiri bat luzatu zuen 1999ko maiatzaren 6an. Egiaztagiri horretan aldeko irizpena eman zitzaion eskatzaileak aurkeztu zuen produkzioari buruzko adostasun-agiriaren eskabideari. Era berean, enpresaren zuzendaritzak Bureau Veritas Quality International-ek 1998ko abuztuaren 18an luzatutako onarpen-ziurtagiria aurkeztu zuen. Ziurtagiri horrek altzairuzko hodi soldatuen fabrikazioan aplikatutako ISO 9002 Kalitatea Kudeatzeko Sistema onartzen du.

Zazpi.– 2000ko abuztuaren 4ko eskabidean enpresak adierazten du ezin duela aurkeztu baimendutako laborategi batek egin beharreko irizpen teknikoa, enpresak ez duelako aurkitu arlo horretan jarduteko baimendutako kontrol-erakunderik, beti ere 1985eko abenduaren 27ko 2704/1985 E. D.–ko 5.2 b) artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta.

Ebazpen hau egiteko orduan kontuan hartu dira eta aipatu beharrekoak dira honako

OINARRI JURIDIKOAK:

Bat.– Ebazpen hau emateko eskumena Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzari dagokio, halaxe baitago ezarrita Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen dituen otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuaren 18.artikuluan.

Bi.– Abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuaren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, industria-segurtasunaren arloko arauzko xedapenek beharrezkotzat jotzen dituzten produktu-homologazioak, baimendutako kontrol-erakundeek emandako adostasun-ziurtagiriekin ordeztuko dira.

Hiru.– 2200/1995 Errege Dekretuko laugarren xedapen iragankorrak –martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak emandako idazkera– ezarritakoaren arabera, eskumena duen herri-administrazioak eman behar du adostasun-ziurtagiria, beti ere, kontuan izanik espediente honetako gaiari dagokion arauzko arloan oraindik ez dagoela bidezko baimenik duen kontrol-erakunderik.

Lau.– Otsailaren 12ko 105/1988 Errege Dekretuko 6.1.1.b) idatz-zatian ezarritakoaren arabera, homologazioa egiteko oinarri izan ziren baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzeko, produkzioaren jarraipena egin behar dela ezartzen badu araudi batek, fabrikatzaileek, euren ordezkariek edo eraginpeko produktuak inportatzen dituztenek, homologazioa ezarri zuen xedapenean zehaztutako maiztasun eta aldizkakotasunez, ondoko hauek jasotzen dituen deklarazioa aurkeztu beharko dute: aipatutako produktuak fabrikatzerakoan, eutsi egiten zaiela homologazioa egin zen uneko baldintza berberei.

Aipatutako legezko aginduak eta oro har aplikatu daitezkeen beste xedapen batzuk aztertu direlarik, honako hau,

EBATZI DUT:

1.– CHINCHURRETA, S.A. enpresak Oñatin (Gipuzkoa)fabrikatzen dituen eta CTA-0132 eta CTA-0133 homologazio-zeinua duten altzairuzko hodi soldatuen adostasun-agiriaren balioa luzatzea, eta homologazio-zeinu berberak mantentzea.

2.– Interesatuak urtean behin eskatu beharko ditu produkzioaren adostasun-agiriak.

3.– Produkzioaren jarraipena eta kontrola egiteko ezarritako epearen barruan, eta produktua hasierako baldintzei egokitzen zaien ala ez egiaztatzeko, adostasun-agiri honen titularrak egiaztatze-agiriak aurkeztu beharko ditu, bai eta honako aitorpen hau ere: hodiak fabrikatzerakoan erabilitako kalitate- kontroleko sistemen egokitasunak eutsi egiten diola agiria luzatu zenean erabilitako kalitate berari.

4.– Aipatutako xedapenen arabera ematen da ebazpen hau, eta produktuak, beraz, aplikatu dakiokeen beste edozein erregelamendu edo xedapenetan ezarritakoa bete beharko du.

5.– Adostasun-agiri honen oinarrian dauden baldintza orokorretarikoren bat betetzen ez bada, adostasun-agiria zuhurtziaz indar gabetu ahal izango da, eta, hala badagokio, bai eta baliogabetu ere. Era berean, eta horrelakorik gertatuz gero, dagozkion erantzukizun legalak ere ezarriko dira.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko Sailburuordetzan. Horretarako, hilabeteko epea egongo da ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, hala agintzen baitu Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legeak.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abuztuaren 31.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala