Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2000ko abuztuaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
3415

EBAZPENA, 2000ko uztailaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, unibertsitateko irakasle titularrak izendatzeko dena. Plaza horietarako deialdia 1999ko uztailaren 1eko Ebazpenaren bidez egin zen (uztailaren 26ko «Estatuko Buletin Ofiziala»).

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 1999ko uztailaren 1eko Ebazpenaren bidez deialdia egin zen unibertsitateko irakaslegoan plazak betetzeko (uztailaren 26ko «Estatuko Buletin Ofiziala»). Lehiaketa epaitu behar zuen batzordea Errektoregoaren 2000ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez izendatu zen (2000ko martxoaren 10eko «Estatuko Buletin Ofiziala»). Kontuan hartuta Unibertsitate Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoak dioena 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenak; ikusita interesatuek bete egin dituztela irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean; eta gorago aipaturiko batzordeak egin duen proposamena jasota,

Errektorego honek, honakoak unibertsitateko irakasle titular izendatzea erabaki du:

Unibertsitateko irakasle titular

.– José Antonio Cadiñanos Aguirre jauna, NAN-zk. 14.245.533, jakintza-arloa: «Geografia Fisikoa». Saila: Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia.

.– Ignacio Cendoya Echaniz jauna, NAN-zk. 15.986.631, jakintza-arloa: «Artearen Historia». Saila: Artearen eta Musikaren Historia.

.– Juan José Larrea Conde jauna, NAN-zk. 14.250.912, jakintza-arloa: «Erdi Aroaren Historia». Saila: Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia.

.– Montserrat Hermo Huguet andrea, NAN-zk. 29.770.912, jakintza-arloa: «Lengoaia eta Sistema Informatikoak». Saila: Lengoaia eta Sistema Informatikoak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean inpugnatu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako aretoan. Horretarako bi hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Aurretiaz Unibertsitateko errektore jaunari jakinarazi beharko zaio.

Leioa, 2000ko uztailaren 1a.

ERREKTOREA.

E. E. (96-11-5eko Ebazpena, 1997ko otsailaren 13ko «Estatuko Buletin Ofiziala»)

Irakasleen errektoreordea,

VÍCTOR URRUTIA ABAIGAR.


Azterketa dokumentala