Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2000ko ekainaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Durangoko Udala
2501

LEHIAKETA PUBLIKOA, "Erretxuko Plan Partzialaren urbanizazio obrak" egiteko.

Udaleko Osoko Bilkurak, 2000ko maiatzaren 11n hartutako akordioa beteaz, Erretxuko Plan Partzialaren urbanizazio obrak egiteko Lehiaketa Publikoaren Baldintza Administratibo Berezi eta Teknikoen Plegua onartu zuen; eta, hau guztia, apirilaren 18ko 781/1986 Errege Dekretu Arauemailearen 122. artikuluarekin bat etorriz. Lege-testu honek Toki Jaurpide alorrean indarrean dauden ebazpenen Testu Berrosatua biltzen du. Ondorioz, iragarki hau zortzi (8) egunez erakutsiko da jendaurrean. Erreklamazioak aipatutako epearen barruan aurkeztu ahalko dira, eta Udalak emango du beraiei buruzko ebazpena.

Era berean, 1995eko maiatzaren 18ko Herri Administrazioen Kontratuetarako 13/1995 Legearen 79. artikuluaren babesean, LEHIAKETA PUBLIKOA iragartzen da. Edozelan ere, Klausula Administratibo Berezien Pleguen kontra erreklamazioren bat aurkeztuko balitz lizitazioa atzeratu egingo litzateke.

Iragarkia ondorengo hau da:

1.– Erakunde Esleipenduna:

– Erakundea: Durangoko Udala.

2.– Kontratuaren helburua:

a) Helburuaren nondik norakoa: Erretxuko Plan Partzialaren urbanizazio obrak, P.P.I. sektorea.

b) Alekiko banaketa: ez da bidezko.

c) Egiteko epea: Hamabi (12) hilabete.

3.– Prozeduraren tramitazioa eta egiteko modua:

a) Tramitazioa: Ohikoa.

b) Prozedura: Irekia.

c) Modua: Lehiaketa.

4.– Oinarrizko Lizitazio-prezioa:

Guztirako zenbatekoa: 548.771.944 PTA, BEZ barne.

5.– Bermeak:

a) Behin-behinekoa: 10.975.439 PTA.

b) Behin-betikoa: errematearen %4a.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko:

a) Erakundea: Durangoko Udaleko Idazkaritza.

b) Dokumentazioa eskuratzeko eta informazioa lortzeko epea: eskaintzak aurkezteko azken eguna.

7.– Kontratistaren bete beharrak: Klausula Administratibo Berezien Plegua begiratu.

8.– Eskaintzen aurkezpena eta parte hartzeko eskariak:

a) Eskariak aurkezteko epea: Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik eta hurrengo hogeita seigarren eguneko eguerdiko 13:30ak arte.

b) Aurkezpen-lekua: Durangoko Udaleko Idazkaritza.

c) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Pleguan ezarritakoa.

9.– Proposamen-eredua: Aipaturiko Klausula Administratibo Berezien Pleguak ezartzen dituenak.

10.– Pliken apertura:

a) Irekierarako lekua: Durangoko Udaleko Batzar Aretoa.

b) Eguna: Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta laugarren lanegunean. Larunbata bada, hurrengo lanegunean egingo da.

c) Ordua: eguerdiko hamabietan (12:00).

11.– Bestelako informazioa: Pleguan agertzen direnak.

12.– Iragarki-kostuak: Esleipendunak ordaindu beharko ditu.

13.– Iragarki hau "Europear Komunitateen Egunkari Ofizial"-era igortzea. Ez da bidezko.

Durango, 2000ko maiatzaren 18a.

Alkatea,

M.ª PILAR ARDANZA URIBARREN.


Azterketa dokumentala